Francisco Ordas

Author's posts

Maiatzaren 1eko manifestaldia: AHT, espekulazioa, gazteen eta jendarte herrikoien etxetik kanpo igortzeari, ez!

Bizi mugimenduak, 8 erakundek (Alda, Bizi!, CFDT, CGT, EBA, Etorkinekin, FSU eta LAB-ek) deitzen duten manifestaldi bateratuan parte hartzeko deia luzatzen du. Bizik manifestaldi honen animazioan parte hartuko du AHT proiektua eta azken honen eragina gure lurraldea jadanik gogorki jotzen duen etxebizitza krisian salatuz. Agenda politikoaren lehen lerrora itzuliz, klimatizida den proiektu hau abiadura bizian …

Continue reading

AHT: GPSO proiektuaren finantzaketa plana, Jean-Jacques Lasserre gaizo ala alegia gaizo?

Ostegun honetan, apirilaren 21ean, Bizi! eta CADE-ek prentsa aitzineko bat antolatu dute Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko presidenteak GPSO finantzaketa plana sinatzearekin eta departamentuaren deliberoekin diren kontraerranak salatzeko.   Izan ere, hasteko eta bat gogoratu behar da CD64ak, 2021eko abenduaren 16ko deliberamenduan, finantzaketa planaren eredua onartu zuela, 54 milioi euroko mailaraino, linea berrietarako.Balore hori onartu …

Continue reading

MUNDU JUSTU, SUSTENGARRIA,SOLIDARIOA ETA BAKETSU BATEN ALDE, ALTERNATIBA GU GIRA !

Guk, gizarte eraldaketarako mugimenduko eragile eta sindikatuok, Maiatzaren lehen bateratura deitzen dugu. Inoiz baino beharrezkoagoa da gure indarrak batzea eta bizia eta lurra suntsitzen dituen sistema kapitalistaren aurrean alternatiba sinesgarri eta iraunkorra eraikitzea. Aukera hori guztiei lan duina emanez soilik egin ahal izango da, zerbitzu publikoak indartuz, ingurumenarekin dugun harremana errotik aldatuz, emakumeen eta gizonen …

Continue reading

IPCCren 6. txostena: ekiteko eta klimatizidak diren proiektuen gelditzeko garaia da

Astelehen honetan, otsailaren 4., Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldeak (IPCCk) klima aldaketa mugatzeari buruzko seigarren ebaluazio-ziklo honetako hirugarren txostena plazaratu du. Otsailaren 28an argitaratu azken txostenak jada ikusten diren klima-aldaketaren ondorio kaltegarriei buruz alarma piztu zuen. Txosten berri honek aldiz, ondorio horien mugatzeko berotegi-efektuko gasen isurketak manera azkarrean eta lasterrean (ia ia  berehala) arlo …

Continue reading

Tokiko alternatibak, burujabetza konkretuaren bermeak : Apirilaren 16an larunbatez, 15:00etarik 17:00etara Baionako Gaztetxean

Gaur egungo krisiek (klima, biodibertsitatea, energia, etab. arloetan) eskatzen duten metamorfosi ekologiko eta soziala nahitaez gure egungo bizimoldearekiko gabetzearen sinonimo bat dea? Biziren baitan garatu den Euskal Herria Burujabe proiektuarentzat, metamorfosi hau, alderantziz, gure beharrak alienatu dituen sistematik emantzipatzeko aukera da, eta lurralde batean ditugun sustraietan oinarrituz gure burujabetza konkretua berreskuratzeko parada. Iparraldean  errekonkista prozesu …

Continue reading

Atera gaitezen energia fosiletatik!

Zer prezio ez da aldatu? Ukrainako gerlaren ondorio bat: erregaiaren prezioak sutan daude! Bizikletarena bakarrik gelditzen da aldatu gabe… Atera gaitezen energia fosiletatik! Energia fosilekiko mendekotasuna klimaren desorekaren eragilea da, eta Ukrainako gerla ere finantzatzen du. Mendekotasun horretatik askatzea mundu egonkorrago eta lasaiago baterantz joatea da. INSEren arabera, Baiona – Angelu – Biarritz (BAB) hirigunean, …

Continue reading

% 100ean energia berriztagarridun lurraldea

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea. EHEk, bere Klima Plana eginik, Bizik txalotzen duen helburua nahi du lortu, hau da, energia beharren %100 energia berriztagarrien bidez eskuratzea 2050. urterako. 2019. urtean, Iparraldeko energia berriztagarrien (EnR) …

Continue reading

Milako bat manifestari, martxoaren 12an, Baionan, klimaren eta justizia sozialaren alde

Larunbat honetan, martxoaren 12an, milako bat manifestarik klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxan parte hartu dute Baionako karriketan. Presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia baino aste batzuk lehenago, larrialdi klimatikoa eta injustizia sozialak eztabaidetarik kanpo gelditzen dira. Ipar Euskal Herria gai hauetan ere gibelean delarik, manifestariek lehentasunen ordena gogora ekarri nahi izan dute, eta agenda politikoen erdigunean …

Continue reading

Bizikutzu 39 – 2022ko martxoa

« Ez da astirik galtzeko, ta aitzakirik atxemaiteko» António Guterres –NBEko Idazkari Nagusia Editoriala Globkal. Hona asmatu den beste hitz berri bat, erran nahiak definitzekoak dituena, baina laburbilduz engaiamendu bikoitz batekin definitzen ahal einukeena: tokiko mailakoa, eta hortik harat, Estatu eta nazioarte mailakoa. Globala eta lokala, beraz… Ideia hori gure egiten dugu, Bizin, eta bereziki Estatu …

Continue reading

NegaWatt egitasmo berriari buruzko hitzaldia martxoaren 12an, larunbatarekin!

NegaWatt egitasmo berria, neurritasuna, eraginkortasuna, energia berriztagarriak trilogian oinarritzen da. 2050ean karbono mailan neutroa den eta % 100 energia berriztagarriekin ari den frantses Estatu baten bideragarritasuna erakusten du. Klimaren desoreka indartzen den bitartean, trantsizio energetikoa giltzarria da gure lurraldearen zinezko metamorfosi ekologikoa hasteko! Energia-adituek eta profesionalek garatua, 2022ko egitasmoa aitzinekoak baino haratago doa, materialen eta …

Continue reading