July 2013 archive

Ostiraleko Artikuluak : 2013ko uztailaren 26eko hautua!

2013ko Baionako Bestak : 140 pertsonek igortzen dute Alternatiba-ra joaiteko dei alai eta aldarrikatzailea

140 pertsona topatu dira ostirale honetan, eguerditan, Baionako Bestetean, Paul-Bert plazan, Alternatibara (aldaketa klimatikoaren eta krisi energetikoaren alternatiben herrixkara) joaiteko dei alai eta aldarrikatzaile baten zabaltzeko. Alternatiba urriaren 6an, igandearekin Baionako hiri erdian iraganen da, 450 pertsonatik goitik antolaketan parte hartuko dute eta bertan 10 000 pertsonei ongi etorria egina izanen da. GIEC/KAGAT edo Klima …

Continue reading

Denak Alternatibaren Dei argazkirat, ostirala honetan 12:30tan

Jin eta ekar jendiak : Baionako Besten karietarat, Alternatiba 2013rako Dei argazki bat egin nahi dugu. Hitzordua, Pyrénées Ostatuaren aintzinean, 12:30tan, Baionan Ttipian. 13:00etan, dena bukatua izanen da. Bestak hasi dira eta Baionako karrikak Alternatibaren, aldaketa klimatikoaren eta krisi energetikoaren alternatiben herrixkaren, erakus lehio bilakatu dira. Alternatiba Baionan iraganen da, igandearekin, urriaren 6an. Besta on …

Continue reading

Sistema alda dezagun, eta ez klima !

Sistema alda dezagun, eta ez klima! Mezu hori dute oihukatu milaka gaztek, astearte honetan, uztailaren 23an, Emmaus Festibalan, Lescar-en, Alternatibarako Dei argazki erraldoian. Alternatiba, aldaketa klimatikoaren saihesteko balio duten alternatiben herrixka izanen da eta Baionan iraganen da, urriaren 6an. Ostiral honetan, uztailarne 26an, argazki erraldoi bat hartua izanen da Baionako Besten erdian. Hitzordua finkatua zaizue, …

Continue reading

2013ko Baionako Bestetan hitzordu ezin huts egin bat

Alternatiben herrixka den Alternatiba-rat deia zabaltzeko argazki erraldoia: hitzordua ostiralan, uztailaren 26an, eguerdi eta erdi-tan, Pyrénnées ostatuan (argazkia Médiapart-en zabaldua izanen da). Jin numbrian ! Gomita pasaraz zuen sareetan!  

Ostiraleko Artikuluak : 2013ko uztailaren 19ko hautua!

Baionako Bestak Bizi!-rekin

Bizi!-k laguntzaile andana bat xekatzen du Baionako Bestentzat (uztailaren 23a asteartetik uztailaren 29a astelehenera): Ostatuan xerbitxatzeko, garbiketa, sukaldea, afitxa kolaketa, etab… Giro ezin hobean! Aste baten buruan hasten dira bestak eta oraindik ez ditugu bete lan itzuli guziak ! Milesker izena emaitea taula betez (hemen karga dezakezu)

Ostiraleko Artikuluak : 2013ko uztailaren 12ko hautua!

Ostiraleko Artikuluak : 2013ko uztailaren 5eko hautua!