13an larunbat hontan, 13:00etan Baionan, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako militantek publizitate seinale batzu ukan dituzte jomugatzat. “Publizitateak engainatzen nau”, “Nere burumuina pubarekin garbitzen dut”, “pubak markak uzten ditu”, “puba pikutarat”, “puba maltzurra”, “puba ustela” lemak erabiliak izan dira publizitate euskarri ttipi bezain haundien estaltzeko. Publizitatearen erasoaren aurka “Reposeur” mugimenduak gaur bultzatu duen kanpaina berriari oihartzuna …