% 100ean energia berriztagarridun lurraldea

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.

Evaluation de la consommation d’énergie primaire pour les usages énergétiques et les usages matières dans le scénario négaWatt entre 2019 et 2022.

EHEk, bere Klima Plana eginik, Bizik txalotzen duen helburua nahi du lortu, hau da, energia beharren %100 energia berriztagarrien bidez eskuratzea 2050. urterako. 2019. urtean, Iparraldeko energia berriztagarrien (EnR) ekoizpena 780,7 GWh zen, hau da lurraldeak duen energia kontsumo osoaren % 12.

Alabaina, Ipar Euskal Herrirako 2050ean energia positibodun lurraldea 10 izatera heltzeko, 3249 GWh energia behar dira ekoitzi lurralderako aurreikusia den kontsumoa berdintzeko. 2020 eta 2050 artean, egun lurraldean ekoizten den energia berriztagarriaren kopurua bider lau baino gehiago ekoitzi beharko litzateke horretarako! Alor horretan, metamorfosiaren batezbesteko nota 4tik 0,3koa da. Notak 0tik 1,3 arte mailakatzen dira. Herri anitzek ez dute arraposturik eman eta 19 besterik ez dira herriaren parte hartzea baieztatu dutenak energia berriztagarrien ekoizpenean. Halarik ere, begiraleek Aiziritze, Banka, Baiona, Itsasu, Baigorri eta Urepelek panel fotovoltaikoen kokapenean eta herri eraikinak energia berriztagarriekin elikatzean erakutsi duten engaiamendua goretsi nahi dute.

Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.