Vieux-fournaux-alternatiba-2018

Alternatiba 2018 Baiona


Erronka berri bat!

Alternatibaren lehen edizioaren karietara, Bizik antolatu aldaketa klimatikoari eta krisi energetikoari aurre egiteko Alternatiben herrixkan, 12 000 pertsona hurbildu ziren Baionara 2013an. Sekulako oihartzuna izan zuen, Euskal Herritik askoz haratago ere.

Alterna ba berriz antolatuko da Baionan 2018ko urriaren 06an, larunbatarekin eta 07an, igandearekin. Garrantzi berezia ukanen du eta oihartzun handikoa izanen da, ikusiz eta Baionan lehen aldikz antolatu zelarik zenbat gauza eragin zuen. 1 000 boluntariok baino gehiagok antolaturik, 30 000 pertsona igurikatuak dira. Horrez gain, Alternatiba itzuliaren azken etapa izanen da, desafio klimatikoari buruzko alimaleko sentsibilizazio operazioa, ekainaren 9tik Parisetik abitu dena, ta 5700 km iraganak izanen dituena.

Animaleko besta popular baten parada izanen da, unibertsitate ideki bat, alternatiba konkretuen zelai bat, aterabide alaien herrixka, biharko mundua ederra izan dadin!

Ongi etorri deneri !

Alternatiba-Euskal-Herri-Burujabe-Pays-Basque

2018, klimarentzat urte garrantzitsu bat

Alternatiba itzulia Parisetik abiatu da, bertan COP21ak klimaren nahasmenduari aterabiderik aurkitzea ez baitzuen erdietsi. Alabaina, klima nahasmendua beti larritzen eta zalutzen ari da. Orduan, Alternatiba itzulia lurraldeetara doa, horietan jendeak eta lekuko elkargoek mundu neurrikoago, solidarioago eta adiskidetsuagoaren eraikitzeko trantsizioa abiatzen ahal baitute, beren baitatik. Baionan bukatuko da, Euskal Herrian, hemen ikusi baitugu lekuko talde ttipi baten iniziatibak Frantzia osora -eta Europara, eta mundura- zabaldu den herritarren mobilizazioa piztu duela. Hots, sinesten badugu eta antolatzen bagara, dena posible da, oraino!

Alternatiba-2018-Edgar-Morin

Edgar Morin

 

Internazionalki ezaguna den Edgar Morin soziologo eta filosofoa, aspalditik hasia da mundu berri bati pentsatzen, ta mundu hori eraikitzeko nola egin behar ginuken.

« Ez gaitezen tronpatu: egiazko zibilizazio aldaketa behar baten parean gira. Naturari, besteeri eta guri buruzko harremanen metamorfosia. Herritaron borroka demokratiko, ekonomiko baina ere poetiko hori atal guzietan gertatzen ari da. Iniziatiba lokal bai ikusmolde global batzueri esker pentsatzen ahalko da zein eta nolakoa izan beharko den sostenible eta elkartasunezkoa izanen den sozietate berri bat. Arrazoi guzi horiengatik onartu dut Alternatiba Baiona-ko gozaita izatea. Urriaren 6 eta 7an gonbidatzen zaituztet gure gizartearen geroa Baionan aurkitzea. »

Alternatiba-2018-Mariama-diallo

Mariama Diallo

 

Mariama Diallo-ren presentzia hainbat adierazgarria da. Senegaleko antropologo hori Alternatiba Dakar-eko boz eramailea da. Alternatiba Baionaren amabitxia izanez, 2013ko Alternatibak izan zuen helmen ikaragarria erakusten du. Hegoaldeko herri horientzat desafio klimatikoa oraindik bortitzagoa izanen da.

« Hainbat espezien bizia gaur egun mehatsadua da, ahulak diren populazioak gaur egun indargabetuak dira. Hegoan, fenomeno klimatiko extremoen beldurra etengabe dugu buruan. Gosete, migrazio, eritasun eta lurraldeen gainbeherak fenomeno horietatik heldu baitira. Kontseilu internazionalen hitzak geroz eta faltsuagoak egiten zaizkigu. Zer egin? Berri on bakarra: oraindik egoera ahal dugu zuzendu. Dakar-en Baionan bezala, aldaketa, aize ufa bat bezala indartzen ari da. »

Alternatiba blog-aren azken artikuluak

Trois questions à Jurgi Ekiza, chanteur de Willis Drummond

Deux soirées en avant-première d’Alternatiba

La jeunesse appelle à Alternatiba

Alternatiba Herrixka

2018ko Alternatibaren helburua nazioarteko mobilizazioan parte hartzea da, nahasmendu klimatikoaren kontrako borrokan anbizio gehiago izan dadin eskatzeko, bai eta eguneroko iniziatibak sustatzea, nornahi konkretuki borroka ahal izan dadin, eta han eta hemen trantsizio energetikoaren, ekologikoaren eta sozialaren alde sortzen ari diren lekuko proiektuak sustengatzea. Garapen jasangarria eta elkartasuna gauzatuko dituen Euskal Herria eraiki nahi dugu, eta beste lurraldeetan ere gisa bereko dinamikak sustatzen lagundu nahi dugu. Hortarako, 9 eremu tematikok Alternatiba herrixka osatuko dute:

Alternatiba-2018-Alternatives-territoriales

Lurralde mailako alternatibak

Horietan besteak beste, Estatu mailako herritar desmartxen topaketa izanen da. Hauek, egiten ari diren lurralde mailako klima-planen jarraipenaz arduratzen dira, eta trantsizio energetiko eta ekologikoaren aldeko lurralde mailako estrategiak aztertzen dituzte.

Alternatiba-2018-Agriculture-eau-alimentation

Laborantza, ura, elikadura

Ura, itsasoak, lurra, haziak edo oihanak bezalako denen ontasunak babesteko, arraintza iraunkorra, elikaduraren burujabetza, laborantza lurren babestearen aldeko urraspideak, bioaniztasuna zaintzea, zirkuitu laburrak...

Transport-mobilite

Garraioak eta mugikortasun jasangarriak

Garraio kolektiboak, auto partekatzea, hiri inguruetako alternatibak, azken kilometroaren kezka, garraio eztiak, bizikleta parte-hartzaileen tailerrak, bideetarik bestelako merkantzia garraioak, hirietako berrantolaketa, etab.

Alternatiba-2018-Reemploi-recyclage

Birziklatzea, berrerabiltzea eta konponketa

Biltzen, konpontzen eta saltzen duten zentroak, delako «ressourceries», birziklategiak, zero zabor eta ekonomia zirkularra barne.

Alternatiba-2018-Solidarite-partage

Elkartasuna eta partekatzea

Enplegu klimatikoak, ekonomia sozial eta solidarioaren sareak, belaunaldien arteko bizitegi solidarioak, lana eta aberastasunaren partekatzea, finantza arduratsua, baratze partekatuak, migrante eta errefuxiatu klimatikoak, bidezko merkataritza, nazioarteko elkartasuna eta beste gai ainitz…

Alternatiba-2018-Sobriete

Neurritasuna

Energia eta lehengai ekonomiak, eko-berritzea, eko-eraikuntza, zaharkitze programatuaren kontrako borroka, konponketa, trukaketa, osasun arloko prebentzioa, kontsumo arduratsua, publizitateari alternatibak, informazio libre eta parte hartzailea, haurren eta hezkuntzaren eremua, ingurumenari buruzko heziketa...

Alternatiba-2018-Eco-feminisme

Eko-feminismoa

Ekonomia feministak aitzinean ezartzen ditu hainbat proposamen, lanaren, eremu publikoaren, denbora sozialaren antolaketaren, hirigintzaren, zerbitzu publikoen kontzeptuaren eta lehentasun sozial berri batzuen finkatzearen alorrean.

Alternatiba-2018-Bayonne-Relocalisation

Birtokiratzea

Zirkuitu laburrak barne hartuz, tokiko aurrezkia, tokiko monetak, kontsumoen, ekoizpenen eta sailen birtokiratzea, fiskalitate berdea, garraio fiskalitatea, hurbileko komertzio eta enpleguak

Alternatiba-2018-Energies-renouvelables

Energia berriztagarriak

Energia berriztagarri ezberdinak, elektrizitate berdearen ekoizteko kooperatiba herritarrak, energia berriztagarrien banatzeko kooperatibak, auto-ekoizpena...

Alternatiba-2018-Plan-Bayonne

Prozesu parte hartzaile bat, zure zain da!

 

Alternatiba, ez da besteak bezalako ekitaldia. Ezohiko prozesu parte hartzaile bat da. Proiektu berri batzuen sortzea ahalbidetzen duten topaketek aberasten duten abentura da.

Denek parte hartzen ahal dute Alternatibaren antolaketan: trantsizio sozial edo ekologikoaren aldeko alternatiba baten edo hainbaten bultzazailea zara, mundu neurritsuago, solidarioago edo jasangarriagoaren alde laguntza ekarri nahi duen herritar xumea zara... Ongi etorria izan zaitez!