MARTXOAK 28-29 : Euskal Herriko II. Ekotopaketak Arrasaten

Jauzi Ekosozialak antolatu ditu jardunaldiak, «ekologismo berriaren elkargune» izatea helburu. Hitzaldiak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izan dira, besteak beste. Ekologismo berria hedatzen jarraitzeko eta aldaketa posible egitera joateko! Orain ez delako berandu (batera) #HobetoBizitzeko. Bizi! ordezkatua izan da Euskaraz Bizin-eko Antton eta Elise-en parte hartzearekin, « Bizik garaipenak lortzeko jorratzen duen bidea » Anttonek aurkeztu duelarik.

Jauzi Ekosoziala a organisé l’événement « Ekotopaketak », dans le but d’être un « point de rencontre pour le nouveau mouvement écologiste du Pays Basque ». Il y a eu entre autres des conférences, des débats et des événements culturels. Pour continuer à diffuser le nouvel écologisme et rendre le changement possible ! Parce qu’il n’est pas trop tard pour #VivreMieux (ensemble). Bizi! était présente avec la participation d’Antton et d’Elise d’Euskaraz Bizin, Antton  ayant eu l’occasion de présenter « La méthode Bizi! permettant d’arracher des victoires ! ».

Elkargune izateaz gain eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izan da: hitzaldiak, kultur ekitaldiak, solasaldiak… Inoiz ezagutu dugun krisi ekosozial larriena bizi dugun honetan, Euskal Herrian ekologismo berria hedatzen eta indartzen jarraituko dugu bizitza bizigarrien alde!

Ekotopaketa hauetan agerian izan da parean ditugun erronka erraldoiei kolektiboki buru egiteko beharra, eta horretarako borroka sozialak bateratzea ezinbestekoa dela. Etsaia, azken finean, berdina baita: eredu kapitalista.

Goazen ba saretzera, eztabaidatzera, eta estrategia bateratuak sortzera, inor atzean uzten ez duen trantsizio ekosozialerako bidean.