Return to Nor gira?

Sartu Bizin edo Bizi! lagundu

Klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren aitzinean, Bizi aktibatzen da hainbat esparrutan, eta bada zer egin. Saihestu dezakegun berotze-maila bakoitzeko, biziak babesten dira eta baldintza hobeak segurtatzen dira etorkizuneko belaunaldientzat. Zuk ere, parte hartu borroka honetan.

Gure mobilizazio indarra gehienetan borondatezkoa da, eta bakoitzaren ekarpenak dira, bata besteari gehituak, beste horrenbeste egiteko parada ematen digutenak. Hortik, untsa joaten zaukun lelo hau: Elkarrekin, alimaleko indarra gira!

Bizin zeregin asko egin daitezke, denen gustu eta denbora librearen arabera: sukaldaritza, banderola tindatzea, afixa kolaketa, zure Herriko Etxearen engaiamenduen jarraipena, argazkiak eta bideoak, artikulu idaztea, esku-paperen banatzea , erronken aztertzea, ekitaldi  antolaketa, ostatua segurtatzea, hautetsiekin lan egitea, sare sozialetan zabaltzeak…

Bizirekin topatzeko 3 molde

Hilabeteroko topaketak

Azken asteotako gure berriak ezagutu nahi dituzu, datozen hitzorduei buruz hitz egin, haien animazioan diren pertsonak ezagutu nahi dituzu eta nun lagungarria izaiten ahal ziren nahi duzu ikusi? Zatoz ondoko  hilabeteroko topaketara!

Hilabete bakoitzeko lehen asteazkenean egiten da. Zatoz 18:40ean, hasi berrientzat aurkezpen laburra egiten da, 19:00etan Biziren berrietan murgiltzeko prest izaiteko.

Elkar ezagutzeko zintzur bustitze-kilikatzeak

Biziren historia, bere antolaketa eta  ekintza mota ezberdinak ezagutu nahi dituzu baso baten inguruan? Elkar ezagutzeko zintzur bustitze-kilikatzea, zuretzat hor da!

Hona hemen ondoko datak:

  • Urtarrilan helduz

Logistika taldea

Berehala zehazki parte hartu, eztabaidatu eta Bizi kideak ezagutu nahi dituzu, xitxuketan arizanez?

Erregularki tailerrak antolatzen ditugu, afixak ezartzen ditugu. Maiatzaren 1a, Pintxo eguna, Baionako Bestak, Abenduaren 31ko Urtats gaua… ostatua irekitzeko, taloak saltzeko… paradak dira.

Sar harremanetan Oihana Driollet-ekin 05 59 25 65 52 telefonoan edo info@bizimugi.eu mezuan zure laguntza eskaintzeko eta ondoko datak ezagutzeko!

Gure laguntzeko beste moldeak

Kidetuz edo emaitza bat eginez: baliabide ekonomiko gehiago eta zilegitasun gehiago emateko!

Zure inguruan Biziren berriak partekatuz: posta elektronikoz, sare sozialetan, gure boza urrunago entzuna izan dadin!