2014ko herri hauteskundeetarik landa, Ipar Euskal Herriko biztanleen ¾ak biltzen dituzten 30 herrik, beren buruan, Bizi !-ren Trantsizio Energetikorako Hitzarmena izenpetu duten auzapezak dituzte. Hitza hitz. Hartu engaiamenduak bete beharko dira! 2014eko azaroaren 18ana sortu den « Hitza Hitz, trantsizioa erdiesteko » batzordeak hori zainduko du. Batzorde hori Euskal Herriko trantsizioaren behatokia izanen da, herritarrena, eta 5 lan taldetan banatua izanen da, gaika (1- Laborantza, oihana, ura, Lurralde antolamendua, Berdeguneak; 2- Mugikortasuna, Jendeen eta salgaien
garraioa; 3- Energia; 4- Eraikuntza eta Hirigintza; 5- Kontsumo arduratsua). Lan taldeak bulego batek koordinatuko ditu. Bakoitzak bere kolibri ekarpena egin dezake Engaiamenduen segimendu lanean parte hartzea errexa da! Bide hauetako bat hauta dezakezu (edo biak!):
- gaikako talde batean sartzea, edo koordinazio bulegoan
- eta/edo tokiko bitartekari bilakatzea, herriko etxeko taldeak hartu engaiamenduak betetzen dituela artoski zainduz –edo, zure herriak ez badu hitzarmena sinatu, ondoko herrietakoek-.