Garraioen arloan alternatiben ikuspegi orokor eraikitzea xedea duen lan fase berri bat abian ezarri du taldeak, urria hastapenean. Bizikleta bideen garapena, autopartekatzearen orokortzea, hurbileko autobus eta trenen ugaritzea, AHT bide berriari kontrakotasuna jadanik dauden bideak antolatzeko, aparkatzearen arazoa, hegazkinari eskaini lekua zalantzan ezartzea… Garraioaren arazoa funtsezkoa da gure bizi moldean eta, Ipar Euskal Herrian, beroketa gas kopuru handiena isurtzen duen sektorea da urrundik.
Bilkura: hilabetero, lehen larunbata goizez, 10:00etatik 13:00etara Manu Robles-Arangiz Fundazioan.