Kanboko auzapeza, laborantzarendako balio handiko lurrrak, hots lurraldeak hain faltan dituen baratzezaingorako lur biziki egokiak, dituen Marieniako ordokiaren betoiz estaltzera prestatzen ari da. Tokiko biper biologikoen ekoizle bat bertan ari zen eta artzain bat oraino ari da urte osoan bere ardiekin. Alta auzapeza elikadura burujabetzari buruz joaiteko xedearekin landuak izaiteko onak diren lurren erreserbak ez hunkitzerat engaiatu zen. Auzapezak, azken finean, bere hitza beteko du, eraikitzeko baimena ez izenpetuz?
Laborantza lurren etengabeko betoiztatzeak, tokikoagoak eta kalitatezkoagoak diren elikaduren jateari herritarrek duten atxikimendua azkarki mehatxatzen du. Horrez gain, Kanboko herria 3 jatorri deitura kontrolatuen eremuan kokatzen da: Ezpeletako biperra, Ossau-Iraty eta Kintoa eta, laborantza lurren eskuratzeko trabak gero eta handiagoak dira.
Tokiko Hirigintza Planaren berrikustearen karietara, Herriko Etxeak laborantzako lurrak edo natur guneak diren 11 ha eraiki daitekeen eremuetara pasatu ditu, erabaki hori EHE-ko hautetsien gehiengoak 2019/02/02an onartu duelarik, nahiz eta laborantza herrikoiaren alde ari diren hainbat elkarte (Lurzaindia, ELB, EHLG, BLE, InterAMAP Pays Basque, APFPB) deiadarra joz mobilizatu diren. Erabaki horren kontra 4 errekurtso pausatuak izan dira auzitegi administratiboan Lurzaindia eta CADE-enak barne; epaia laster emana izan behar litaike.
Kanboko herria ez da bakarra non laborantza lurren artifizializazioa orain arte sistematikoki onartua den Herriarteko Kontseiluaz. Alta, Kanboko herria, atzineko kargualdian, Biziren Klima-Energia Tresna Kutxan, Laborantza lurrak babestu eta garatu engaiamendua libreki hartu zuen herri bakanetakoa zen. Tokiko Hirigintza Plan hori hartuak izan ziren engaiamenduen kontrakoa bezala seinalatua izan zen trantsizio Energetikoaren Itunaren gauzatzearen jarraipenaren bilan txostenan.
Herriko Etxean gehiengoan zen taldeak erantzun zuen aitzinean emanez hiritu behar ziren eremu zonbaitzu laborantza lur bilakatu zirela. Alta, Lurzaindia eta ELB-k ohartarazi zuten lur horien zati bat jadanik erabilia zela laborantza aktibitateentzat; Hitza Hitz lan taldeak azpimarratu du laborantza lurren ezagupen hori, baina ber maneran ohartarazi du ezagupen horrek ez zuela konpentsatzen betoiztatzearen gatik galtzen ziren laborantza lurren kopurua. Bi elkarteen arabera, laborantza lur bilakatzekotan diren eremuen zati bat ezin da erabilia izan laborarietaz zeren eremu ttipiegiak dira edo beren kokapena hiri-barnean zerratua da. Alderantziz, eremu horiek egokituagoak dira etxebizitzen eraikuntzarentzat.
Tokiko Hirigintza Plan batek behar ditu lehenetsi horrelako guneak etxebizitzentzat, jadanik hor diren gune urbanizatuetan, mugikortasun aktiboen errexteko, eta ez hiriaren bazterretan, laborantza lurrak suntsitu, Marieniaren kasuan bezala. Hain xuxen ere hori du Frantses Estatuak azpimarratu Tokiko Hirigintza Planari buruz eman duen bere iritzian «etxebizitzarentzat berezituak diren guneen eraikigarritasuna hiri-barnetik deskonektatua da, jakinez hiri-barnean hainbat gunek eskaski-baliatua den eraikigarria den potentziala badutela».
Oroitarazte gisa, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna: