SAR HITZA – Begirale ekologikoen 2. kazeta!

BIZIko begirale ekologikoek 46 Herriko Etxek hartutako Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren engaiamenduen gauzatzea zaintzen segitzen dute. Aldizkari honen zabaltzeaz bestalde, ekintzak ere eramaten dituzte hautetsiek beren hitza bete dezaten akuilatzeko. Nahiz eta gutunak eta topaketak izan, Mauleko auzapeza, lehen kazetaren tirritak nabarmendurik, bere engaiamenduak urratzen tematu da bizikleta bide bat kenduz. Begiraleek haren hitzarentzat estimu gehiago ukaitera bultzatu dute kendutako bidea berriz tindatuz.Badu zonbait urte orain, gero eta herritar gehiago, zientifikoek abisatzen gaituzten larrialdi klimatikoaz kezkatuak direla. Larrialdi honek, hauteskunde denboretara bakarrik mugatzen ez den eta herritarren parte hartze eraginkorrago batera hedatzen den demokrazia jardunbide ausartago batera deitzen gaitu. Urrats ttipiekin iraganen den kargualdi berri bat ezin dugu onartu.