Sakeleko Alternatiba

Beherean, PDF formatuan atxemanen dituzue hainbat alternatiba eramaile (200etik goiti) ! Aldaketa klimatikoaren iturrien saihesteko alternatiba zehatzak gauzatzen dituzten aktore hauetarik gehienek Iparraldeko alternatiben herrixketan (Baiona 2013, Zokoa 2014 eta Donibane Garazi 2015) parte hartu zuten!

Eko-hiritar aurkitegi honi buruzko zonbait argitasun:

2015eko uztailaren 7an, Diputatu Biltzarrean aurkeztua izan den « Informazio Txostena »-ren pasarte bat « zirkuitu laburrei buruz eta laborantza eta elikagaien sailen bertokiratzeaz » (miramap.org) : :

«Konzientzia hartu behar da frantses jendartean egiturazko aldaketa bat martxan dela: zentzuaren, harreman sozialen bilaketan, osasun-ingurumen arloko erronken konduan hartzean, elikamoldea berriz bilakatzen da politika publiko erronka bat eta tokiko ondare bat babestu eta garatu behar dena. Dimentsio ainitz hunkitzen dituen eroste molde arduratsu baten inguruko tendentzia indartzen ari dela ohartzen gira: laborariekin hurbiltasun soziala, balore etikoak, laborantza biologikoa, ekoizpenen bertokiratzea, lurralde dinamika, elikagai xahutzearen ttipitzea, energia fosilekiko eta petrolioarengan denpendentzia ttipitzea, mundializazioaren ondorioen eztitzea, elikagaien tokiko dimentsioa».

Iparralde mailako eragileak

Laborantzan

Arrapitz (Baserri munduko garapen berri baten aldeko Federakuntza)

Arrapitz federakuntzak, baserri garapen berri batendako azken 20 urteetan sortu eta lurraldean sustraitu 13 egitura biltzen ditu, denak Euskal Herriko laborariek altxaturik. Egitura horiek 1991 urtetik goiti federatu dira beren proiektuer koherentzia gehiago emaiteko bainan ere bakotxaren gaitasunak partekatzeko eta ekimenen bultzatzeko. Garapen proiektu berritzaile baten alde elgarrekin lan egiten dute, baserri munduko eragileek sortu eta pentsatua. Beraz, ARRAPITZ federakuntzaren eginbidea barnekaldeko egituratzaileak diren garapen-egintza batzuen obratze, ikerketa eta esperimentazio prozesu baten baitan sartzen da.

Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB – Confédération paysanne du PB)

Euskal Herriko Laborarien Batasuna, labur ELB, Ipar Euskal Herriko nekazarien sindikatu bat da; azken urteotan sektoreko nagusia da, FDSEAren aurretik. Laborari astekaria argitaratzen du besteak beste mundializazioaren kalteak gaitzetsiz.

Biharko Lurraren Elkartea (BLE – La terre de demain)

Euskal Herriko biharko « bio » sektorea lantzen du BLEk. Duela 25 urte Iparraldeko laborari batzuk sortu elkarteak, laborantza biologiko, herrikoi, autonomo eta ekonomo, hemengo lurrari lotua, garatu nahi du. BLEk 300 kide laborari eta kide lagun taldetzen ditu gaur egun. Bost langileek osatu lantaldearekin, BLE elkarteak jakitate eta teknika trukaketa ahalbidetzen du, laborantxa biologikoa tokiko klima eta lurrari egokitzeko ikerketak eramaiten ditu, ekoizpen biologikoen balorizatzea eta salmenta laguntzen du eta jendea hurbileko laborantxa biologikoari sensibilizatzen du. BLE elkarteak hainbat saretan parte hartzen du FNAB eta CIVAM sarean. Euskal Herri osoko baserri gunen garapenean parte hartzen du besteak beste ARRAPITZ federazioa eta EHKOlektiboari esker.

Euskal Herriko Laborantza Ganbara (E.H.L.G. – Chambre d’agriculture alternative du PB)

Euskal Herriko Laborantza Ganbara, laborantza herrikoi eta iraunkor baten alde 2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara, 1901 legedian oinarritu laborantza-garapenerako elkartea. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Elkarteak hautatua duen logoak desmartxa hori irudikatzen du : lili bat sei hostorekin, bakotxak laborantza herrikoiaren lan ardatz bat sinbolizatzen duelarik, eta gezi bat laborantza iraunkorrago bati buruz aitzinatzeko beharra irudikatzen duena. Laborantza herrikoiaren 6 gaiak zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena, instalazioa eta transmisioa, balio erantsia, eta garapena eta lurraldea.

Lurrama (La ferme Pays Basque)

Lurrama laborantza herrikoi eta irankorraren besta da. Azaro hasiera guziz 20.000 jende inguru biltzen ditu 3 egunez, Miarritzeko Irati erakustazokan. Egitarau aberats bati esker adin guzietako jendeak gomitatuak dira laborantza herrikoiaren ezagutza egitera, kalitatezko mozkinen gozatzera, inguramena eta elikadurari buruz gogoetatzera. Lurraman atxeman daitezke : etxaldeetako kabaleak, etxe ekoizleen merkatua, mintzaldiak, haurren jokoak, apairuak, jastaketak, baina ere besta giroa giro goxoa, musika eta dantzarekin ! Xehetasunak : lurrama.org

SCA Lurzaindia

Aurrezki solidarioari esker, Lurzaindiak (GFA Lurra zenak) laborantza lurren eta eraikinen erosteko gaitasuna badu instalatze proiektu batzuren laguntzeko eta etxalde ttipi batzuri indar emaiteko, laborantza herrikoia sustatuz. Molde horrekin, egiturak laborariak laguntzen ditu lan tresna mailan egin behar duten inbertsioaz arinduz eta « Ama Lurrari » ondasun kolektibo baten bilakatzeko parada eskaintzen du espekulazioaren merkatutik ateratuz. Paraleloki, Lurzaindiak lan egiten du lurren merkatuaren erregulatzeko SAFER-aren aldean. Lehentasunez erosteko eskubidearen mekanismoa dela eta, prezioen arra ikusteari esker lurraren prezioa bidezko maila batean atxikitzeko eta laborantzarentzat atxikia izan dadin, Lurzaindiaren xedeak ezagutaraziz, sentsibilizazio lana eginez laborantzako lurrak begiratuz eta zainduz. 2013tik geroz Luzaindiak 5 eroste gauzatu ditu (hots 440K€ inbertituak izan dira eta 8 laborari instalatuak edo tokian atxikiak) eta gaur egun 374Ha lur, 2. Etxalde, 29 laborari eta 3175 suskripzio hartzaile, horren bidez jarraitzen duelarik bere laborantza lurren babesteko bokazioa.

Elikamoldeak

InterAmap Pays-Basque (laborantza herrikoi baten sustatzeko elkartea)

A.M.A.P. egiturek elikadura sanoa, prezio zuzenak eta laborantzako lurren babestea helburutzat dauzkate. Ipar Eskual Herrian 30 pasa dira, nunbaitan 120 lekuko ekoizleek barazki, esneki, haragi, ogi, ezti, arroltze eta beste eskaintzen dituztela 1200 bat familier. 2011an ofizialdua den , Eskual Herriko InterAmap egiturak 32 amapen arteko lotura segurtatzen du. Amap bakotxa bere gain ibiltzen da eta kontsumitzaileek dute borondate onez kudeatzen, ekoizleekin bederazka kontratu baten bidez engaiatuak direlarik. Kontratu hori, zointan laborari eta kontsumitzaileen dretxo eta egin beharrak agertzen diren, Amapen araudien arabera egina da. Huntan ekoizlea engaiatzen da kontsumitzaileari bere ekoizpenen regularki ekartzea elgarrekin finkatu toki, egun eta tenoretan, ekoizpenak geigarri kimikorik gabe eta abereak babestuz egitea. Bertzalde, engaiatzen da ere bere ekoizteko maneren osoki eta argiki kontsumitzaileari ezagutaraztea. Hauiek, beren aldetik aintzinetik pagatzen dituzte kontratuetan manatu mozkinak eta hauien xerka jiten ekoizlearekin finkatu ber toki egun eta tenoretan. Kontsumitzaileek onartzen dituzte ere aroak, eritasunak edo ezinbertze zerbaiteri lotua den nahigabe edo makurraren ondorioetan parte hartzea. Amap eta ekoizle guzietaz xehetasunak atxeman daitezke Interamaparen web gunean (inter-amap-pays-basque.org)

Démarches collective et locales de qualité :

AOC/AOP Sor Markak

– Ezpeletako biperra
– Irulegiko arnoa
– Kintoa euskal xerria
– Ossau- Irati ardi gasna

Kolektiboak

EHKOlektiboa
Agro ekologian engaiatuak diren Euskal Herriko laborari eta herritarrez osatua.

Herriko
Lekuan berean ekoiztu ogiaren edo haragiaren lekuan berean baliabideratzeko

Euskal Herriko Etxe Mozkin Egileen Elkartea eta Idoki labela
Idoki kalitatezko urratsetan sartuak diren Euskal Herriko ehun bat ekoizleek etxe mozkin multzo zabal bat eskaintzen dute : ardi, behi edo ahuntz gasna, ahateki gizena, euskal xerria, oilasko, behi / ahatxeki, zikiro/bildotx, arno, konfitura, sagar arno/ jus, ezti, ezpeletako biper, belar usaintsuak ea.. Euskal Herriko etxalde ttipietan ari dira lanean, naturaren zikloak errespetatuz, ahal bezainbat kanpoa baliatuz, lekuko arrazak edo landare motak erabiliz. Beren etxaldetan ekoiztu gauzak bakarrik eta berek dituzte transformatzen, luzaz ontzerat utziz gustu har dezaten eta soilik ongailu naturalak emanez. Elkartzen dira denen artean kalitatezko mozkin multzo zabal baten proposatzeko gisan, kontsumitzaileari argitasun guziak eskainiz beren etxalde, merkatu edo feiretan baita ere Idoki etxe mozkin ekoizle saltoki kolektiboetan.

Hegoaldean:
Biolur (Gipuzkoa)
Bionekazaritza (Araba)
Eneek (Communauté autonome d’Euskadi)
Ehne (Biscaye)
Landare (association de consommateurs de produits écologiques à Pampelune)
Lurreko

Associations pour la relance et promotion des variétés locales

Xapata
Cerise d’Itxassou (25 producteurs dont 2 certifiés AB). Informations : cerise-itxassou.com

Buru Beltza
Brebis manech à tête noire

Sagartzea
Pommier à cidre. Contact : 05 59 37 87 12

Biper Eztia
Piment doux du Pays Basque et du Seignanx

Collectif Amalur

« Une délégation de producteurs du Pays Basque travaillant à partir de produits locaux a été invitée à Turin pour la deuxième édition (2006) de Terra Madre (Slow Food). Depuis cette date, nous sommes conviés à chaque édition. En tant que producteurs fermiers travaillant avec des races locales, nous nous retrouvons tout à fait dans la philosophie du mouvement Slow Food. Suite à la cinquième édition et au fur et à mesure des découvertes et des rencontres, nous nous sommes rendu compte que nous avions chez nous des espèces locales que nous devions sauvegarder et faire connaître. Nous avons donc voulu nous organiser collectivement pour réfléchir aux choses à mettre en place en vue d’y arriver. Nous avons créé le collectif AMALUR avec l’aide de l’association Arrapitz et commencé à faire les démarches pour faire connaître nos produits au sein du mouvement Slow Food. Le président de Slow Food, Carlo Petrini, s’est déplacé au Pays Basque et nous avons labellisé sept de nos productions comme produits sentinelles (cidre basque, agneau Manex tête noire, cerise d’Itxassou, porc Basque Kintoa, maïs grand roux, piment doux, fromage d’estives) et introduit deux autres produits à l’Arche du Goût (le canard mulard Kriaxeira et la brebis Sasi ardi). Cette réflexion collective a mené à la structuration de groupes de travail par production. Elle a été le levier qui a permis à chaque production de travailler à son développement et à se faire connaître du grand public. Amalur est aujourd’hui un peu moins actif car l’essentiel du travail est mené par chaque production, mais il reste l’outil pour la promotion collective des produits qui nous sont spécifiques ».

Coopératives

Eztigar
Eztigar est une SARL formée par des producteurs de pommes d’une dizaine de variétés locales comme Anisa, Eri Sagara, Ondo motxa, Gordin xuria. Les cidres “Sagarno” et jus de pomme sont élaborés à Saint-Just Ibarre. Cinq vergers sont actuellement sous le label Agriculture Biologique, d’autres sont en cours de conversion.

Irouléguy
La coopérative fondée en 1952 regroupe aujourd’hui 16 salariés et plus de 80 adhérents disséminés sur 10 communes, d’Osses à Lasse et de Bussunaritz à Baigorri. Totalisant plus de 145 hectares plantés (60% des surfaces plantées de l’appellation), la Cave d’Irouléguy commercialise plus de 650 000 bouteilles par an dont une partie en cuvée bio : Kattalingorri.

Energie

I-Ener (partenariat Goiener/Enercoop Aquitaine/Cirena)
I-ENER sortu da 2014 urteko urrian, helburu bat zuelarik gogoan : sortu tresna bat herritarrek berreskura dezaten energiaren poderea, europan eginak izan diren hainbat proiektu parte hartzaile bezala. Sortze hau ondorio simple batetik dario : gaur egun dugun modelo energetikoaren eragingarritasun eskasa. Azken hunek bi ereduren gainean eraikia da: alde batetik energia berriztagarriaren kontsumo biziki ttipia, eta bestaldetik ekoizpen punduen zentralizazioa eta urruntasuna. Modelo hunen eragingarritasun eskas handiak ondoriotatzen du energiaren modeloa berriz pentsatu behar dela. Aldaketa horretan jartzen da I-ENERen eragina. Hain zuzen, enpresa herritar berri hunen xedea da modelo energetiko berri baten eraikitzea hiru ardatz nagusirekin: errentagarria/berriztagarria/garbia. Herritar guzien sustapena beharrezkoa da dinamika berri hau martxan ezarria dadin, denak izan dadin trantsizio energetikoaren egile.

Economie Solidaire

Euskal Moneta
Association gérant l’eusko, la monnaie locale, écologique et solidaire. Circulant depuis 2013 au Pays Basque Nord, elle est la plus importante monnaie locale de l’Hexagone, et la troisième au niveau européen. En n’étant utilisable que sur un territoire donné, une monnaie locale permet de renforcer les échanges entre consommateurs, producteurs et commerçants de ce territoire, et donc de relocaliser l’économie. C’est indispensable pour préserver l’environnement, mais aussi l’emploi local. De plus, l’Euskal Moneta demande à toutes les entreprises et associations de son réseau (plus de 650) de relever des défis : utilisation de produits locaux, mis en place du tri des déchets, etc. Après avoir adhéré à l’association Euskal Moneta, on peut faire du change en ligne (eusko numérique) ou dans un des 31 bureaux de change du réseau (eusko billets). Le principe est des plus simples : 1 eusko = 1 euro. On peut utiliser seulement le billet ou ouvrir un compte eusko, que l’on peut créditer par virement depuis son compte bancaire, avant de dépenser ses eusko numériques avec la carte de paiement euskokart dans les commerces du réseau. Toutes les infos sont sur euskalmoneta.org ou par téléphone au 05 33 47 54 11

Hemen/Herrikoa
Depuis sa création en 1979, l’association Hemen s’investit dans l’animation économique du Pays Basque Nord. Au quotidien, elle accueille, conseille et oriente vers les organismes compétents les porteurs de projet qui désirent créer ou reprendre une entreprise. Herrikoa est un outil financier de capital-investissement solidaire de proximité, indépendant des réseaux bancaires et dont l’action s’inscrit dans une mission d’intérêt général. Créé en 1980, grâce à la volonté de dirigeants d’entreprises et la mobilisation de l’épargne solidaire, Herrikoa a pour vocation de soutenir l’emploi en Pays Basque (plus de 3000 jusqu’à aujourd’hui), en proposant des financements adaptés aux entreprises notamment grâce à des appels publics à épargne.

Ingurumenari buruzko elkarteak:

CADE
Collectif des Associations de défense de l’Environnement Pays Basque-Sud des landes. Ipar Euskal Herri eta Landesetako Ingurumenaren defentsarako Elkarteen Kolektiboa. 1990an sortua.

CPIE PB/Littoral
Hendaian eta Baigorrin oinarrituak diren Inguramenari buruzko Iniziatiba Zentro Iraunkorrak.

Bizi!
Bizi! elkartearen lan gai nagusiak crisia ekologikoa, klima aldaketa eta injustizio sozialak dira. Bere akzio eremu nagusia Ipar Euskal Herrian da eta nazio arte mailako mugimendu altermundialistan osoki kokatzen da. Bizi! mugimenduak bortizkeriarik gabeko elkartea izan nahi du, ez du alderdi politiko baten edo podere publikoen menpe egon nahi.

Vegan Pays Basque
Euskal Herriko Vegan taldeak, veganismoa ikusten/(sustatzen ?) du bizi molde gisa eta animaleen esplotazioa salatzen duen ekintza politiko bat bezala. Haien helburua da publikoa informatzea eta sensibilizatzea, animaleen liberazioari, ekologia radikala eta antifasizmoari buruz. Hortarako, informazio mahaiak atxikitze dituzte, baita happeningak eta manifestazioak egiten.

SardeSardexka
Elikadura eta laborantzari buruzko sentsibilizazio elkartea.

Auzoei begira :
Village Emmaus Lescar Pau Herrixka
Kanporaketen kontra borrokatzen da, oinarrituz « ekonomia eredu gisa hartzen duen sitema baten akatsetaz Gizakiaren inguruan antolatua den baten proposatzeko ». Biziak larrutu dituenen eta Utopia bilatzen dutenen gune kosmopolita da. Bizian punpatzeko aholkua, nortasun baten berreraikitzeko edo beste gizarte baten asmatzeko aukera emaiten duena : errezebitze gunea, birziklagunea, tailerrak, jateko guneak, festibalak…

Alternatiba zabalduak

Laborantzan

Terre de Liens
1998an sortutako mugimendua da, laborarieri lurren erosteko zailtasuna kentzeko helburu duena. Lur-zergak zaintzen dituzte, bereziki laborantzarako lurren artifizialisazioaren eta lur espekulazioaren kontra borrokatuz.

Elikadura

AB frogagiria
Ingurumena errespetatzen duen ekoizpen moldea dela segurtatzen du, ingurumenarekiko praktika minimalistak baliatuz, bioaniztasuna errespetatuz, baliabide naturalak babesuz eta animaleen ongizatea kondutan hartuz. Gaur egun norma europearretan itzulia izan den baldintza agiri bat plantan emana da ibilbide osoan, ekoizpenetik transformazio arte.

Bio-Cohérence
AB frogagiria baino baldintza zorrotzagoak dituen bio produktu sarea. Ekoizleak, transformadoreak, banatzaileak eta erosleak barne hartzen ditu.

Demeter
Frogagiri internazionala laborantza biodinamikoan.

Nature & Progrès
Zirkuitu laburren garapena eta tokiko hornitzea bultzatzen ditu, importaziozko produktu biologikoak baztertuz.

Energia

Energia Partekatuaren proiektu herritarak: energie-partagee.org

Elektrizitate hornitzaile alternatiboak:

Enercoop Aquitaine (87 Quai des Queyries, 33100 Bordeaux)
Lampiris
EkWateur
Energem
Planète Oui
Alterna (Idea vert)

Energiaren arloan (proiektu zehatzak eta energia aurrezpenak):

CIRENA (Citoyens en Réseau pour des EnR en Nouvelle Aquitaine – Energia Berriztagarrien aldeko Akitania Berriko Herritar Sarea) 2014ean, Enercoop Akitaniak proiektu horren plantan emaiteko Akitania eskualdetik laguntza bat lortu du Berrikuntza Sozialaren arloan. Laguntza horrek ahalbidetu du CIRENA Sarearen abiatzea finantzatzen 2016an. Horri esker energia berriztagarrien arloan herritar proiektu batzuren sortzea indartzen da eskualde guzian sostenguaren bidez, ekintzen, gaitasunen eta kideen arteko praktiken mutualizazioa. Eguzkiaren arloan den tokiko proiektua, I-Ener-ena, jarraitua izan da CIRENA sareataz 2016an.

Energie Partagée Investissement (Energia Partekatua Inbertsioa – EPI) Energia Partekatua Mugimenduak, energiaren arloan herritarrek erronkak beren gain hartzeko eta berriztagarrien garatzeko diren zailtasunetaz oharturik, helburutzat hartu du energia berriztagarrien tokiko ekoizpen proiektu herritarren garatzea. Proiektu horren kide bilakatuz, bakoitzak parte hartzen ahal du energia berriztagarrien instalazioaren finantzaketan eta Estatu mailan energia aurrezpen proiektuetan. EPI-ren funtsezko printzipioetan ere akziodunei zor zaien gardentasuna aurkitzen da.

Négawatt elkartea 2001an sortu da, eta 20 bat aditu biltzen ditu, energi aurrezpenaren arloan ari direnak, neurritasun eta era eraginkortasun energetikoaren kontzeptuen bidez. Xehetasunak hemen: negawatt.org

Energiaren aurrezpenerako familien desafioa:
Desafio horien helburua da, bakoitzak bere abiaduran, familiaren baitan, ohitura berri batzu hartuz, eta biziki errexak diren eko-jestu batzu jarraituz, energia fakturen ttipitzerat posible dela erakustea xinpleki. Ademe (ademe.fr)-aren iniziatiba hori Prioriterre (prioriterre.org) elkarteak gidatu du eta urtero 5000 familek parte hartzen dute. Batere lanik egin gabe, kontsumoen batazbesteko ttipitzea %14a da. Departamendu mailan, Garazi Baigorriko Herri Elkargoa lehena izan da desafio horren gidatzeko erabakia hartu duena. Bertako Info Energia Guneak sustengu teknikoa ekarri du eta Geroa Garazi-Baigorri elkarteak animazioa segurtatu.

Energiaren arloan diren alternatibei buruz informazio orokorraren lortzeko:

Les Amis de la Terre
amisdelaterre.org
Réseau Action Climat
rac-f.org
Ademe
ademe.fr

Finantza

Label Finansol labela
Jendarte zibiletik ateratzen den aditu independente talde batek emaiten duen Finansol labela bere sortzetik elkartasun eta gardentasun irizpideak funtsezkotzat ditu. Aurreztaileei segurtatzen du bere aurrezkiak zinez laguntzen duela baliagarritasun sozial bat edo energia berriztagarriei ekartzen den sustengua bezalako ingurumen arloko balio bat. Ber maneran segurtatzen du finantza arloko bitartekaria behartua dela fidagarri den informazio baten emaiterat labela duen produktuari buruz eta sostengatzen dituen aktibitateei buruz.

Banque Crédit Coopératif – Kreditu Kooperatiboa Banketxea
credit-cooperatif.fr

Epargne solidaire : La Nef – Aurrezki solidarioa
lanef.com