Paue: itsaspeko zilaketa sakonen kontrako ekintza

#SerialKillerDuClimat #Keepitintheground

Un derrick et une mar+®e noireAction Non-Violente COP21 eta Bizi ! mugimenduko kide batzuek klima eta ozeanoen defentsan ekintza bat burutu dute eguerditan Pauen. Petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute Beaumont Palazioko ur putzuan, eta marea beltza bat simulatu dute. Kongresu leku horretan apirilaren 5etik 7ra iragaitekoa da MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra, petrolioa erauzteko zilaketen biderkatzea prestatzea duelarik helburu, itsaspeko ur sakon eta biziki sakonetan.

Martxoaren 14an astelehen huntan, klimaren defentsaren aldeko Action Non-Violente COP21 mugimenduko 18 militantek ekintza ikusgarria burutu dute Pauen. Beaumont Palazioko ur putzuan petrolio plataforma ttipi bat instalatu dute, hemendik 20 egunera hor iragaitekoa baita MCE Deepwater Development nazioarteko gailurra. Honek mundu mailako petrolio eta gas konpainia haundienak bilduko ditu, itsasoetako zilaketen operatzaileekin batera. Helburua lankidetza eta teknika berrien garatzea da, ur sakon eta biziki sakonetatik petrolio eta gasaren esplorazioa eta ekoizpena biderkatzeko.

Ur putzuan marea beltz bat simulatua izan da, itsas lamin bati zilaketa plataformaren kontra eragitea behartuz. Anartean aktibistek pankartak agertarazten zituzten klima eta ozeanoen ehorzleak oztopatzeko eta beraz MCEDD gailurra blokatzeko dei eginez.

Action ANV-COP21 +á PauANV-COP21 mugimenduko Pierre Goinvic-en arabera, «COP21etik 4 hilabete baino guttiago pasa dira, Shell, Exxon, Repsol, BP bilduko dira planetako estatu guziek Parisen adostu zuten akordioa nahitara urratzeko, hunek beroketa klimatikoa +2°C baino guttiagora, hots 1,5°C baino gehiagora mugatzea zuelarik helburu. Klima erahilko duen gailur hori Frantzian antolatua izaitea COP21aren ondotik zinismo hutsa da. Gisa horretan, petrolio multinazionalek mundu osoari adierazten diote bots axola zaiela Parisen adostu den akordioa, eta segituko dutela berdin izan COP21a baino lehen ala ondotik, ez balin bada lehen baino gaizkiago ere. Izan ere, arras ongi badakigu erreserba fosil guziak ekoizten baditugu, errexki lortzen ahal ez direnak kondatuz, munduko tenperatuaren batazbesteak + 9°Ceko igoera jasanen duela. Hitz batez, apirilaren 5etik 7ra Pauen prestatuko dena gizadiaren kontrako erahilketa erraldoia baizik ez da».Pierre Goinvic, porte-parole d'ANV-COP21

ANV-COP21-ko bozeremaileak, Goinvic-ek «Fisikoki trabatu behar dugu MCEDD gailurra. Deitzen dugu gailurra blokatzera %100 bortizkeriarik gabe, argiki eta publikoki asumituz desobedientzia zibileko ekimen masibo eta deliberatu hori. Klima eta ozeanoen defentsalariek mobilizazioak eta ekintzak biderkatuko dituzte gailurraren hiru egunetan, gailurra oztopatzeko ala bere iragaite normala trabatzeko. Munduko populu eta herritarrak parte hartzera deituak dira Pariseko Akordioa ez dadin debalde egon » adierazi du.

Alternatiba-ren koordinazio europarra, Frantziako Amis de la Terre, ATTAC-Frantzia, Nation Océan, Emmaus Lescar-Pau herrixka, Bizi ! eta 350.org egiturek Pauen mobilizatzera deitzen dute ere gailur horren karietara, Texas-eko Quest Offshore enpresak antolatua. Herritarrak gomitatuak dira parte hartzerat mobilizazio honetan informazio eta crowdfunding web gune berezi honen bidez:   bizimugi.eu/mce

Bloquons le sommet du p+®trole offshore