Bizi! euskal mugimendu altermundialistako dozena bat aktibistek ekintza ikusgarri bat burutu dute ekainaren 22an ostiral hontan Miarritzeko hiri erdian kokatua den BNP bankuaren kontra, herriko etxetik eta komisaldegitik hurbil. Zurubi handi batekin bankuaren teilaturat igan dira eta eraikinaren aintzinaldea berriz estali dute alimaleko kanpo estalki batekin… nahiz eta banku agentziako zuzendariaren eta …
Jun 22 2012
Justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada
Ostegun honetan, ekainaren 21an, justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko besta eta aldarrikapen giroko batukada batek Baionako karrikak zeharkatu ditu Rioko Populuen Gailurreko mezuen jendarteratzeko. Desfilea capoeira (Brasilen esklabutza garaian afrikar populuek zuten dantza/borrokoa molde berezi bat) saio batzutaz osatua zen. “Rio+20: justizia sozialaren eta ekologikoaren aldeko Batukada” eskupapera banatua …
Jun 20 2012
Baiona Rio-ekin konektatua !
Baiona Rio-ekin konektatua ! Ostegun honetan, ekainaren 21an Bilbon eta Baionan bideo hitzaldi bat egina izanen da Rio-ko Populuen Gailurretik zuzenean. Bertan ikusten eta entzuten ahalko ditugu euskal delegazioko eta Populuen Gailurreko beste militante batzuren lekukotasunak, eta zuzenean galderak pausatzen ahalko zaizkie. Prentsa eta interesatuak diren pertsona guziak gomitatuak dira zuzeneko bideo hitzaldi horren …
Jun 20 2012
RIO+20 : 2 elgarretaratze sozialaren eta ekologikoaren alde Biarritzen eta Bilbon
350 pertsonek osatu dute, asteazken honetan, ekainaren 20an, arratseko 19 :00etan, Biarritzeko hondartza haundian, Justizia Sozialaren eta Ekologikoaren aldeko jende kate haundi bat. Tokiko 20tik pasa elkartetarik bultzatua zen manifestaldi honen gai orokorra «Natura, denen ontasuna da, heien «ekonomia berdea»ri ez!» zen. Manifestalarien parte bat letra erraldoi bat pertsona bakotx eramaiten zuten jendetaz …
Jun 19 2012
Justizia sozialaren eta ekologikoaren alde Rion den Populuen Gailurretik zuzenean
Bizi! mugimendu altermundialistako eta ELA sindikatuko ordezkarietaz osatua den euskal delegazioa astelehen honetan, ekainaren 18an, Rio-rat heldu da eta bertan lehen bilkura eta topaketak jarraitu ditu. Ordezkaritza hori Mikel Noval, Saioa Igeregi eta Ainhara Plazaolaz osatua da ELAri dagokionez, eta Barth Camesdescasse-etaz Bizi!rentzat. Krisi soziala eta ekologikoaren arrazoin sakonei eta sistemak proposatzen dituen …
Jun 18 2012
Rioko Gailurra +20 : Natura guzien ondasuna da, heien “ekonomia berdea”ri ez !
Mobiliza gaitezen natura eta bizitzaren merkantilizazioaren aurka, eta krisi ekologiko, klimatiko eta sozialarentzat egiazko aterabideen alde! Ekainaren 20an asteazkenarekin : mobilizazioaren mundu eguna Sozial eta ekologiko justiziaren aldeko Jende-kate erraldoia Biarritzen (Arratseko 7etan hondartza nagusian) Deialdiaren testua irakurtzeko hemen klika ezazu Antolatzaileak : Amis de la Terre, ATTAC Pays Basque, ATTAC …
Jun 15 2012
Jende kate handia Miarritzen justizia soziala eta ekologikoaren alde ekainaren 20a asteazken hontan 19:00etan hondartza handian
Ekainaren 20an asteazkenarekin 19:00etan Miarritzen (hondartza nagusian) jende kate bateratua osatzeko deia zabaldu dute publikoki ostiral hontan Baionan 24 elkarte, kolektibo eta erakunde desberdinek. Ondoko hauek dira : Amis de la Terre, ATTAC Pays Basque, ATTAC Landes Côte Sud, ATTAC Marsan, Avenir Garazi-Baigorri, Bizi !, CADE, CCFD, Cimade, CGT Education 64, Collectif Féministe contre les …
Jun 12 2012
2012ko Legebiltzarrerako hauteskundeak: Bizi! eta legebiltzarrerako hauteskundeetako bigarren itzulia Iparraldean
Bizi !k Iparraldeko hautesleak deitu ditu 2012ko legebiltzarrerako hauteskundeen karietako eman behar duten boza finkatzerat bereziki arazo nagusiak diren klima aldaketa eta trantsizio energetikoari buruz hautagaiek egin dituzten erantzun ezberdinen arabera. Erantzun horien hobeki ezagutzeko, Ipar Euskal Herriko 3 hautesbarrutietan aurkezten zen hautagai bakotxari (FNekoer salbu) igorri genion 25 punduko galdeketa bat. Galdeketaren lortzeko behereko …
Jun 07 2012
Bizi! eta legebiltzarrerako Iparraldeko hautagai ezberdinak
Bizi!k Euskal Herriko hautesleak deitzen ditu beren botzen finkatzerat, ekainaren 10 eta 17ko legebiltzarreko bozketentzat bereziki konduan hartuz hautagaiek ekarri dituzten erantzunak funtsezkoak diren aldaketa klimatikoa eta energia trantsizioaren arloan. Gure eta gure haurren geroa jokoan da. Erantzun horiek hobeki ezagutzeko, Iparraldeko 3 hautesbarrutietan aurkezten den hautagai bakotxari (FNekoer salbu) igorri genion galdeketa bat, 25 …
Jun 06 2012
Ingurumenaren nazioarteko eguna: Euskal Herria, Rio+20 nazioarteko mobilizazioaren hitzorduan
ELA sindikatuak (Hego Euskal Herrian gehiengoa duenak) eta Bizi!k, Iparraldeko mugimendu altermundialistak, elgarrekin erantzun bateratu bat eman dute Bilbon eta Baionan astearte honetan, ekainaren 5an, ekonomia berdearen kontra, ingurumen justiziaren alde, biziaren merkantzi bilakaraztearen kontra eta ondasun amankomunen defentsaren alde. ELA sindikatuko 300 arduradunek Bilbon deshazkundeari, elikagai burujabetzari eta aldaketa klimatikoaren borrokatzeari buruz formakuntza bat …