Azaroaren 9an ostiralarekin arr.7ak eta10etan France3 Euskal Herri Pays Basque tokiko edizionearen gelditzea salatzeko 13 elgarretaratze Iparraldean zehar iraganen dira : Maule, Donapaleu, Iholdi, D. Garazi, Baigorri, Hazparne, Itsasu, Uztaritze, Hiriburu, Baiona, D. Lohizune, Senpere, Hendaia Minutu bateko bideo ikusteko hemen klika ezazu : http://youtu.be/w9sECJ_Femk Zatozte denak ! Euskal Herri Pays Basque ez hunki !
Nov 03 2012
Eusko aratsak Atalante (Baiona) eta Le Royal (Biarritze) zinemetan
Euskal Moneta elkarteak bi arats berezi antolatzen ditu Eusko tokiko moneta ekologiko et solidarioaren presentatzeko. Costa Gavras-en Le Capital filma, Gad Elmaleh-rekin, aitzin agerraldian emana izanen da. Costa Gavras-ek, filma egile engaiatuak (“L’aveu”, “Z”, “Missing”, “Le couperet”…) jende eta herriak zurpail uzten dituen finanzia eta espekulazioaren mundua aztertzen du filma hortan. Filmatik landa Euskal Moneta elkarteak eztabaida animatuko …
Nov 02 2012
Bizi !k, sumindurik eta kezkati, Aurore Martin-en berehalako askatzea galdegiten du
Bizi ! mugimenduak gaitzesten ditu irmotasun haundienarekin Aurore Martin Batasunako militantearen Español estaturatzea eta bertan haren kartzelaratzea. «Ezin onartuzkoa da edozoin demokrata kontsekuenterentzat, arriskutsua askatasun publikoentzat eta errotik kezkagarria Euskal Herrian bere bidea egiten saiatzen ari den bake prozesuari zintzoki lotua den edozoin pertsonarentzat»: hara nola Bizi ! mugimendu altermundialistak aurkezten duen PS gobernuak hartu erabakia. Erabaki …
Oct 31 2012
Euskoen aholkulari formakuntza
“Euskoen aholkulari” formakuntza bat antolatua da azaroaren 3an larunbatez MRA Fundazioan, atsaldeko 2ak30tan. Bi oren eterdi irauteko pentsatua, euskoari buruz beren jakitatea sakondu nahi duten guzieri zabaldua da, tokiko monetaren aholkulari bilakatzeko. Euskal moneta, ekologikoa eta solidarioa sustatu nahi duteneri formakuntzan erakutsia izanen da nola euskoa presentatu bilkuretan, txosnetan edo sinpleki beren ingurukoekin. Usuenik pausatuak diren galdereri …
Oct 27 2012
10 000 manifestalari Baionan AHTaren kontra!
Manifestaldi harrigarri batek Baionako karrikak okupatu ditu ia hiru orduz larunbata honetan, urriaren 27an ! 100 traktore aintzinean zituztela 10 000 pertsona joan dira Lauga-tik Suprefeturara. Bizi!ren desfilea animatua bezain koloretsua zen eta aintzinean bazuen kamion bat non Emeki Luke-ek 4 Daltonak eta haien jaunttokeriak gelditzen zituen eszena bat jokatua zen. Lau Dalton hauek Joe …
Oct 24 2012
AHTa gelditu! Eta orain, larunbata, urriaren 27ko manifa erreusitu!
Bizi!k 80 laguntzaile xekatzen ditu larunbata, urriaren 27ko, arratsaldeko 15:00etan Baionan iraganen den AHTaren aurkako manifestaldiarentzat! Bertan Bizi!k parte hartuko du molde koloretsu eta animatu batean, musika eta humeroa lagun ! Sekulan esku ukaldi bat emaiten ahal baduzue, eman berri! Arratsaldeko 14:00etarik manifestaldia bukaera arte. Lan postu ezberdinak, gustu guzien asetzeko izanen dira :ikurriñak edo …
Oct 24 2012
[:fr]La vidéo de l’action Bizi au Conseil Général de Pau
Le reportage de France 3 Aquitaine : cliquer sur ActionBIZI_CG64