2014-eko Herriko hauteskundeak

Aldaketa klimatikoaren kontra eta trantsizio energetiko eta ekologikoaren alde eragiteko tresna kutxa Tresna kutxa salgai da (3 euskos/euros) leku hauetan: Elkar Liburutegia eta Manu Robles-Arangiz Fundazioa (Baiona), Xuriatea ostatua (Hazparne), Xaia Ostatua (Behobia-Pausu), EHLG (Ainiza-Monjolose), Xibero’bio (Maule) Webgunean eskuragarri da: Trantsizio energetikoaren ituna: 1) Urte erabakigarriak : 2014ko Herriko hauteskundeek finkatuko dituzte 2020a arte gure …

Continue reading

Zer urte biziki mugimendutsua Bizi !-rentzat

Bizi ! mugimenduak urteko biltzar nagusia burutu du apirilaren 6 honetan. Iragan den urteko diru mailako bilana, krisi ekologiko eta klimatikoaren egoera, mugimendu klimatikoaren estrategiari buruzko eztabaidak ziren biltzar honen programan, baina ez bakarrik, euskal mugimendu altermundialistaren animazioaz arduratuko den 47 pertsonako Koordinazio bat hautatua izan baita ere. 2014ko martxoko herriko heuteskundeei begirako proposamenak, garraioei …

Continue reading

Garapen iraunkorraren aste bete-betean: Biarritze izendatua da 2013ko Iltze Erdoilduaren sariarentzat, Txirrindularen Erabiltzaileen Federazio Frantsesarengandik (TEF )

Didier Borotraren ekintza ezarengatik txirrindula antolaketen mailan, Iparraldeko kostaldean fama haundiko gune turistikoa zigortua izanen ote da Iltze Erdoilduaren sariaren bidez? Erantzuna apirilaren 20an, TEF-aren biltzar nagusiaren karietara. Txirrindularen Erabiltzaileen Federazio Frantsesak (TEF) urtero bere urteko biltzar nagusian Urrezko Gidoinaren saria emaiten du, txirrindularen aldeko politika azpimarragarri baten zoriontzeko, eta Iltze Erdoilduaren saria emaiten du …

Continue reading

Ezohizko diru-sostengu deia:Trantsizio ekologiko eta energetikoaren aldeko udal tresna-kutxaren finantzatzeko dohaintza deia

1) Urte erabakigarriak: 2014ko Herriko hauteskundeek finkatuko dituzte 2020a arte gure lurraldea bere herritarrengandik ahal bezain hurbil kudeatu beharko dituzten taldeak. Ondorioz, bi mailatan (aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan eta trantsizio ekologiko eta energetikoaren arloan) erabakigarria den garaia dugu hor. Bizi !k «tresna kutxa» bat sortu du Herriko Etxeentzat eta Herri Elkargoentzat ekintza proposamen zehatz batzuk bertan …

Continue reading

www.logoklima.org : zuk ere proposa ezazu zure logoa klimarentzat!

Behereko irudiaren gainean klika parte hartzeko :

Tunis-eko FSM-en lehen eguna: Nazio arteko 10 jende ezagunek sustengatzen dute klimarako mundu mailako logo baten aldeko deia

Nazio arteko 10 jende ezagunek klimarako logo bat sortzearen aldeko deia izenpetzen dute, martxoaren 26 honetan, asteartearekin, Tuniseko Munduko Foro Sozialaren irekitzearen karietara, mundu osoko logo proposamenak eskuratzeko sortu www.logoklima.org internet gunea linean ezarria delarik. Adolfo Pérez Esquivel, Naomi Klein, Vandana Shiva, Sharan Burrow , Susan George, Paul Nicholson, Bill McKibben, Bobby Peek, Pablo Solon, Sharan …

Continue reading

Martxoaren 24a igandea 11:00etan : Bizi!-k Korrikan parte hartzen du

Korrika badator ! Korrika (http://www.korrika.org/) Baionarat heltzen da martxoaren 24a igandearekin. Euskararen aldeko gertakari nagusia dudarik gabe, ez da gehiago aurkezten Korrika. Aurten helmuga Baionan izanen da, animazio eta gertakari aunitz antolatzen dira horren karietara. Bizi-k lehen aldikotz euskarari bere sustengua adierazteko parada ukanen du Korrikan, aurten kilometro bat erosi dugulako ! Ibilbide guzia egiten duen …

Continue reading

#7 Bizirik irratia

BIZI! Mugimenduak plazaratu duen “Udal Tresna Kutxa”ren berriak .2014eko Herriko hauteskundeetarik landa aldaketa klimatikoaren kontra eragiteko eta trantsizio ekologiko eta energetikoaren alde arizaiteko Nouvelles de la Boîte à Outil Programmatique des Alternatives pour les élections municipales 2014. Pour agir contre le changement climatique et pour la transition écologique et énergétique ! https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2013/03/6.-Bizirik-2013-03-181.mp3

Bizi !-k Stéphane Hessel omentzen du

Bizi-k, gaur 2013ko otsailaren 27 huntan utzi gaituen Stéphane Hessel omentzen du. Militante ezin asea eta erresistente izana, bere hiltzeak partikulazki hunkitzen gaitu. Alabaina, Stéphane Hessel-ek 2012 urte ondarrean 2013ko Alternatiba egunaren aitabitxia izaitea onartu zuen, urriaren 6an antolatzen dugun aldaketa klimatikoari alternatiba herrixka, GIEC-aren (gobernu arteko klimaren eboluzioaren adituen taldea) bostgarren txostena argitaratu eta …

Continue reading

#6 Bizirik irratia

Euskal Moneta elkartearen Biltzar Nagusi arrakastatsuko zonbait lekukotasun. Euskoa zertako eta nola galderei erantzunak! Témoignages de l’Assemblée Générale de l’association Euskal Moneta. Pourquoi avez-vous choisi l’eusko et comment allez-vous vous y prendre ? https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2013/02/6.-Bizirik-13-02-18.mp3