Bizi!-ren baitan existitzen da besta talde bat antolakuntzarekin ikustekoa duen guziaren inguruan lanean ari dena. Bizi-ren koordinaketak erabakitzen duen egutegiaren arabera, talde hau gertakari ezberdinen antolatzeaz arduratzen da : bazkariak, janari mahaiak, edantokiak, erakusketak, hitzaldiak, manifestaldiak, desfile aldarrikatzaile eta alaiak, etab… Artxibaketaz eta materialaren kudeaketaz arduratzen da ere. « Itzaleko talde » hori denetarik egiten duten pertsonek osatzen …
Sep 18 2014
Aldaketa klimatikoa: Alternatibaren sartzea
Frantses Estatuan zehar hamar milaka jende goaitatuak dira Datozen asteetan, hamar milaka jendek parte hartuko dute Alternatiba ezberdinetan. Alternatiba iaz Baionan sortu den larrialdi klimatiko, sozial eta ekologikoari aurre egiteko alternatiben herrixka da. Hauek dira datozen hitzorduak: Irailaren 20 eta 21an Gonesse herrian, irailaren 28an Nantes-en, urriaren 4 eta 5an Lille-en, urriaren 5an Ziburun, urriaren …
Sep 12 2014
Alternatiba Zokoa: Sukaldariei eta teknikalariei deia (izan profesionala ala ez)
Laguntzaileen beharra dugu sukaldaritzan laguntza emaiteko, hizlarien, laguntzaileen eta publikoaren apairuen eta talo ogitarteko, matahamiak, etab… prestatzeko Alternatiba Zokoa gertakariarentzat. Alternatiba Zokoaren sukaldaritza taldearen bilkura astelehen huntan irailaren 15ean 19:00etan 20 Cordeliers karrikan Baiona ttipian Laguntzaileak xekatzen ditugu materialaren kudeaketan laguntzeko ere Alternatiba Zokoarentzat, izan mahai/kaderak, elektrizitatea, etab…. Alternatiba Zokoaren talde teknikoaren bilkura asteazken huntan …
Aug 01 2014
Bizi! klika zonbaitetan!
Bizi!ri buruz jakin nahi izan duzun guzia, galdatzea ausartu gabe! Bizi!k 5 urtez eramaniko etengabeko lanari buruzko bideoa non Bizi!ren helburuak, lan moldeak eta ibilmoldeak agertzen diren. Bizi!ko kide bilakatzeko: Kide bilakaktzeko, Hitzarmenarekin adostasuna erakutsi behar da, eta kidetza dokumentoa osaturik igorri behar da kidetzaren ordainketarekin. -10 euro ikasle, langabetu, langile eta prekarioentzat. -30 euro …
Jul 23 2014
Baionako bestetan ere, euskoa denen esku !
44 ostatu eta jatetxe, laborari platerak, eta ezohizko aldagune bat Patxokin : Baionako bestak aukera on bat izanen dira zure euskoen erabiltzeko eta zure lagunak kidearazteko, besta egiteko tokiko ekonomia eta euskara sustengaztuz ! Besten denboran Pyrénées ostatuak ezingo du aldagune jarduera bete, horregatik ezohizko aldagune eta kidetza gune bat Patxokin antolatua izanen da, 23 Tonneliers karrikan, …
Jul 16 2014
Baionako Bestak Bizi!-rekin
Jun 27 2014
Kutsazerga: Hollande gobernamenduaren iruzur handia
Kutsazergaren ordez bidesari baten sortzea gibelatze demokratiko eta ekologiko larri bat da. Kutsazergaren geroa finkatzeko Hollande gobernamenduak plantan eman zuen legebiltzarreko ikerketa lan taldeak berak eginiko gomendioei kasu egin gabe eta garraio, hazkurrigintza eta saltegi handien nagusien lobby oldarkorrenen aintzinean amore emanez Hollande gobernamenduak ezeztatu du legebiltzar kideen gehiengo haundi batek bozkatutako lege bat. Emaitza …
Jun 24 2014
Uztail hastapenean, Bizi !-k bi gertakari garrantzitsutan parte hartuko du :
Rennes hirian, nazioarteko elkartasunaren udako unibertsitatean uztailaren 2tik 5era, CRID-ek antolaturik. Notre-Dames-des-Landes-ko elkarretaratzean, uztailaren 5 eta 6an, Bellevue-ko lurretan. Lau egunez Rennes hirian hiritar alternatibak agerian emaiteko, tailerrak, eztabaidak eta animazioak « Elkarrekin ongi bizi, posible da » lemapean antolatuak izanen dira. Planeta osoan horrelako alternatibak ugaritzen dira. Erakusten dute erasotzen gaituzten krisien aitzinean, herritarrak ez direla …
Jun 17 2014
Bizi!k greban diren tren langileekin elkartasuna adierzten du
Greban dauden tren langileek komunikabideetan sekulako zafraldiak pairatzen dituzten unean, Bizi!k sustengu argiena ekarri nahi die. Gobernuak proposaturiko trenbideen erreformak, azken urte horietan SNCFak eraman duen politikaren ondorio txarrenak gogortuko ditu. Trenbidezko merkantzien garraioan, SNCFak 55 miliar tona-kilometro 2003an garraiatzen zituen, gaur egun 16 miliar baino gutiago, eta lege proiektuan deus ez dute aurreikusi …
Jun 12 2014
Bizi ! 5 urte jadanik eta trenpu ezin hobean ! Bizi! euskal mugimendu altermundialistaren urtebetetze alai eta ihardukitzailea
2009ko ekainaren 24ean sortua, klima aldaketaren inguruko Kopenhageko gailurrak pizturiko nazioarteko mobilizatze dinamikan, Bizi!k bere 5 urteak ospatuko ditu Baionan 2014ko ekainaren 20, 21 eta 22ko asteburuan. 5 urtetan doi doia 20 kideetatik 300 baino gehiagora pasatuz, 300 000 biztanleko lurralde ttiki batean, mugimendu honek ez du ezagutzen omenezko “militantziaren krisia”. 5 urteko ekintz eta …