Bizi!-ko 6 militante, denak Bizi!-ren Koordinaketako kideak, entzunak izan dira «taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta batean» Baionako Polizia etxean, ber hirian, otsailaren 12an, HSBC banketxearen agentzian eramana izan den ekintzaren ondotik. Deitua izan den 7. militante bat, bere bete behar profesionalek atxiki dute astearte goiz honetan, bere entzutea atzeratua izaitea galdegina …
Mar 15 2015
Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltsüzko estreinaldia
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=7VMz_Rb1eyw?rel=0&controls=0&showinfo=0&w=500&h=281] Martxoaren 14ean, neskenegünareki, arrestiriko 5 orenetan Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltüzko estreinaldia Bildozeko paseatze abiatzean, leheneko tren bidean. BIZI ! Xiberoak gogozkatü dütüan bizikleta ebilbideen aurkezpen orokor baten egiteko parada izan düzü. Düala egün zonbeit “Euskal Mendia” kantonamendüko haütageier igorri dügün galtozkatzearen berri emana izan düzü prentsa txosten batekin (hemen …
Mar 11 2015
HSBC afera: Bizi!ko 7 militante deituak dira asteartean, martxoaren 17an Elkartasun elgarretaratzea, asteartean, 9:00etan HSBC aitzinean
Bizi!ko 7 militante deituak dira astearte honetan martxoaren 17an goizeko 9:30tan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz. Barth, Jon, Mattin, Nicole, Txetx, Sabrina, Yannick -denak Bizi!-ren Koordinaketako kideak- entzunak izanen dira «taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta batean». Bizi!k poliziara deituak diren aktibista horiei elkartasuna adierazi …
Mar 10 2015
Martxoaren 14ean, neskenegünareki, arrestiriko 5 orenetan: Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltsüzko estreinaldi ofizialila
Bizi! Xiberoak kümitatzen zütü Xiberoko lehen bizikleta eta hoinezkoen bidearen egiazko faltsüzko estreinaldi ofizialilat. Hitzordüa martxoaren 14ean, neskenegünareki, arrestiriko 5 orenetan, Bildozeko paseatze abiatzean, leheneko tren bidean. Zaizte saldoan züen bizikletekin eta ebilteko oskiekin. Ebia balitz, hitzordüa Mauleko plazako kioskoan. Informazione hau züen üngürüan eta ahal oro zabal ezazüe. Eskerrik hanitx.
Mar 04 2015
Sacrée Croissance ! gaualdia
Oraindanik bere agendan erreserbatzekoa den gaualdia : martxoaren 13an ostiralarekin, “Sacrée Croissance” filma proiektatua izanen da, Marie-Monique Robin bere egilearen presentziarekin, Urruñako Itsas Mendi zineman. Filma honen proiekzio bakarra izanen da iparraldean. Gaualdi berezi hori antolatua da iparraldeko herriko etxeen klima-energia trantsizio itunaren izenpetzearen lehen urtebetetzea kari. Uztaritzen izan zen 2014ko martxoaren 14an. Geroztik, …
Feb 17 2015
Bizi!-k jarlekuak ez dizkio itzuliko HSBC bankuari
Txetx Etcheverry, Bizi!-ren koordinaketaren kidea komisaldegiko manamendura agertu da goiz huntan. « Taldean egin ohointza »gatik ideki inkestaren kari antolatua zen entzunaldi hori, Bizi!-k Baionako HSBC bankuko agentziatik 8 jarleku hartu baititu. Komisaldegira sartu baino lehen, Txetx-ek adierazpen laburrak egin dizkio prentsari, ATTAC France eta Basta-k argitaratu duten « le Livre noir des banques » …
Feb 13 2015
Taldean eginiko ohointzarentzat inkesta
Bizi! elkartearen lehendakaria deitua izan da (entzute libre batetara) astearte honetan otsailaren 17an goizeko 9:00etan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz. Zerga ihesa ahalbidetzen duen sistema erraldoi bat eta diru zikinaren zuritzea antolatzen duen HSBC bankuaren aurka protestatzeko, HSBC-ren Baionako agentzian bahituak izan diren altzarien ondorioz, inkesta bat idekia izan da. …
Feb 12 2015
Zerga ihesa: Bizi!k Baionako HSBC bankuaren agentzian altzari bahikuntza bat egindu
Ostegun honetan, otsailaren 12an, 14:30tan, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 17 kidek HSBC bankuaren Baionako Thiers karrikako agentziako hainbat alki hartu dituzte eta beren mugimenduaren egoitzan ezarri dituzte. Gunetik atera aintzin (inguruetako publikoaren eta ondoko xantier bateko langileen txaloek lagundurik), militanteek bankuko arduradun bati Attac eta Bastamag (*)-ek argitaratu berria duten «Livre noir des banques» («Bankuen …
Feb 02 2015
Alternatiba Itzuliak bere lehen parioa irabazi du!
67 710 euro bilduz otsailaren 3ko, Alternatiba Itzuliak bere esperantza guziak gainditu ditu: finkatu zuen bere crowdfunding finantzaketa parte hartzailearen helburua %110-etik goiti kausitu du. Pario horrek ezinezkoa zirudien hartua izan zelarik. Eta oraino konplikatuagoa bilakatu da Estatu mailan urtarrila hastapenean iragan diren gertakari tragikoen ondorioz nagusitu den giro iluna dela medio. Crowdfunding kanpaina bera …