Justiziari itzuliak izan diren 196 aulkien ekintzaren bideoa

Parise, 2016ko otsailaren 8a – Otsailaren 8a astelehen huntan 10:30etan, 200 herritarrek zerga ihesan parte hartzen duten bankuetarik bahitu 196 aulkiak itzuli dituzte, Pariseko auzitegitik hurbil Jérome Cahuzac frantses gobernamenduko aurrekondu ministro ohiaren auziaren idekitzea kari. Aulki bahitzaileek orroitarazten dutenez, ez da nahikoa gizon bat auziperatzea, zerga ihesaren auzia da egin behar !  

Barnekaldeko Bizi!ren hilabeteko bilkura : ostirala honetan, urtarrilaren 29an, 19:00-21:00, EHLGko lokalean

Hendaiako herriko etxea Eusko sareari kidetzen den lehenengo herria da

Hendaiako Herriko kontseiluak, astearte gauean, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu zuen. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapez sozialista pozik eta zatisfos agertu da bozkarekin, eta, bereziki, …

Continue reading

Aulki bahitzaileak : Poliziak berriz ere galdezketatzen ditu Bizi-ko 4 militante

Bizi mugimenduko 4 militante berriz ere deituak izan dira komisaldegirat arteart huntan, 2016ko urtarrilaren 16an. 2015eko azaroaren 2an Baionako HSBC bankuaren agentzian burutu den aulki bahiketaz (ikusi bideoa hemen) eta COP21ean Montreuil-en iragan den 196 aulkien gailurraz galdezketatuak izan dira. Anartean HSBC edo BNP bezalako bankuek hedadura haundiko zerga ihesa sistema antolatzen segitzen dute, diru sarrera publikoetarik …

Continue reading

Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k 11 urte ospatuko ditu urtarrilaren 16an, larunbatarekin, Ainiza Monjolosen

– 9:15 : ongi etorria, kafea – 9:45 : Euskal Herriko Laborantza Ganbara 2015.urtean : ACBA lurraldean eramandako laborantza diagnostikaren emaitzen aurkezpena. Zer leku laborantzarentzat hirigunean ondoko urteetan ? EHLGren Lagunak elkartearen bilana, 2015 urteko konduak Eztabaida, hitz hartzeak eta azken hitza – 12:30 : Zintzur bustitzea – 13:30 : Bazkaria 20 €-tan : Barazki salda, Belaun …

Continue reading

Notre-Dame-des-Landes-n, ZAD-ko ihardukitzaileak diren bizilagun eta laborari historikoen kanporatzeari ez ! urtarrilaren 13an, Baiona

 Sustengu jende biltzea, ,urtarrilaren 13an, 18:30etan, ,Baionako herriko etxearen aintzinean Naoneden urtarrilaren 13an, ZAD-eko bizilagun eta laborari historikoen kanporatzeko asmoz iraganen den auzia salatzeko, Notre Dame des Landes-ko aeroportuaren kontrako Euskal Herriko Komiteak jende biltze batetara deitzen du, urtarrilaren 13an, 18:30etan, Baionako herriko etxearen aintzinean. Auzi honekin, borroka luze baten ondotik lortu genituen akordioak – …

Continue reading

Bizi!k urtarrilaren 9an Baionan iraganen den Bagoaz-en manifestaldira joatera deitzen du

Bizi!k Bagoaz eta Sarek Baionan eta Bilbon 2016ko urtarrilaren 9an, larunbatarekin antolatzen dituzten «Mugi daitezen harriak – Euskal Presoak Euskal Herrira – Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde» manifestaldietan parte hartzera deitzen du. Larrialdi klimatiko eta ekologikoaren bai eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Euskal Herriko Mugimendu Altermundialista bezala, bai eta ere errotik demokraziari …

Continue reading

Ostiraleko Artikuluak (COP21 biharamunean): 2015eko abenduaren 14ko hautua!

EH COP21an, abenduaren 11tik 13ra: azken tren txartelen eta aterpetzearen ukaiteko paradak!

Herri mugimenduen mobilizazioak COP21aren amaieraren karietarat ari dira zehaztuak izaiten (*). Amis de la Terre France, Alternatiba, Action Non Violente COP21, Bizi!, Confédération Paysanne, etab.-en deiari jarraikiz  Elgarretaratze masibo, baketsu eta deliberatu bat aurre ikusia da  Champ de mars Tour Eiffel gunean, larunbatean, abenduaren 12an arratsaldeko 14:00etan. Prest bazintaike mobilizazio horietan parte hartzeko, Bizi!k oraino …

Continue reading

COP21a : aintzin, berean eta gero… «Xutik eta deliberatuak klimaren alde!»

Larunbatean, azaroaren 28an, Baionan, COP21aren idekitzearen bezperan, Bizi! klimaren aldeko mugimendu altermundialistaren 50 kide eta laguntzailetik goitik nahi ukan dute beren determinazioa erakutsi (b)erotze klimatikoaren kausen kontra borrokatzeko eta egiazko alternatiben aintzinean emaiteko. Naomi Klein-en «This change everything», filma ikusi ondoren, parte hartzaileek « foto-ekintza » bat egin dute ondoko mezuarekin «Xutik eta deliberatuak, klimaren alde!».   …

Continue reading