Jean-Laurent Bonnafé, BNP-ren buruzagia akusatuen aulkian ezarria Biarritzen

Aulki bahitzaileen ofentsiba berria BNP Paribas-ren kontra Martxoaren 4an larunbata honetan 10:30tan, Bizi-ren 25 militantek Biarritzeko hiri erdian burutu duten ekintza ikusgarri baten bidez BNP Paribas akusaziopean ezarri dute, zerga ihesan duen parte hartzeagatik eta krimen klimatikoen diruztatzeagatik. Bankuaren teilatu gainerat hupaturik, hainbat militantek «BNP akusatuen aulkian ezar dezagun» zioen banderola erraldoia zabaldu dute. Momentu …

Continue reading

Ipar Euskal Herriko klimaren desafioa altxatzeko, Trantsizio energetikoaren ardura duen lehendakariordetza bat

Bizi! pozten da sortu berria den Euskal Hirigune Elkargoan trantsizio energetiko eta ekologikoaren ardura ukanen duen lehendakariordetza bat izanen baita. Jadanik, Ipar Euskal Herriko herri guziak biltzen dituen horrelako insituzio baten sortzeak berez ahalbidetzen du funtsezkoak diren lan sailetan (lurralde antolaketa, garraioa, laborantza, energía, etab.) lanen eskala egokian eramaiterat. Eskala horrek kostaldea eta barnekaldearen arteko …

Continue reading

Maiteminduek elkarri eskuak emaiten dituzte, saltzaileek beren eskuak torratzen dituzte: eta San Balendin kari denbora goxo eta on bat partekatzen baginu, ondasunen partekatzeko ordez ?!

Beste edozoin besta baino gehiago, San Balendin-en eguna hor dugu “ondasun guttiago, harreman gehiago” lemari bizia emaiteko! Gure planetak sofritzen du gure bizi moldeak, hots gain kontsumo itsuak, jasanarazten dizkion kalte ezberdinetaz eta ikusi nahi ez ditugun molde ezberdinetan adierazten digu. Bizi!k maitemindu guziak deitzen ditu publizitatearen tranpan ez erortzerat eta kontsumorako diren ondasunen sedukzioan …

Continue reading

Urre meategia: Elgarretaratzea larunbat huntan otsailaren 11an Ezpeletan, 14:30etan

Urre ustiatze proiektuaren kontra girelako, elkarretaratze batetara deitzen dugu : 2017ko otsailaren 11n larunbat honetan, Ezpeletako merkatuko plazan, 14:30etan Ez ahantz kontsulta publikoan parte hartzea (argumentuak  http://www.stop-mines-eh.org/ gunean) ! Deialdia : – Ossau Irati sormarkako Euskal Herriko laborariak – Ezpeletako Biperraren ekoizleen sindikata – Xapata (Itsasuko gerezia) – EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara), – ELB …

Continue reading

[:fr]Jon Palais et les Faucheurs de chaises en Une de Society !

         

BIZI eta CADE-ek beren bat egitea erakusten dute

Konduan hartuz dituzten osagarritasun eta bat egiteak, BIZI eta CADE duela gutti topatu dira bi erakundeek elkarrekin aitzinatzeko duten borondatea adierazteko. Argi diren elkarrekiko estimu eta errespetuan, bi elkarteek kontsideratu dute, bakoitzak bere aktibitateak bere izenean burutzen jarraitzeaz gain, beren konbergentziak areagotzen ahal dituztela, haien eraginkortasuna hobetuz eta beren arteko harremanak indartuz. Bi elkarteek jadanik …

Continue reading

[:fr]Euskokart – appel à bénévoles : aidez-nous à organiser le 1er Eusko Eguna!

   

Bizi! mugimendu osoaren mobilizazioa beharko da Euskokart parioa kausitzeko 

  2013an Euskal Moneta elkartea sortu denetik geroz, Bizi!k parte hartzen du elkarte horren ondoan EUSKO proiektuan. Tokiko moneta ekologiko eta solidario hau, ekonomiaren bertokiratzeko tresna garrantzitsua da, trantsizioan den gure lurraldearen zerbitzuko. Gaur egun, Euskoa, Frantses Estatuko lehen tokiko moneta da, eta Europa mailan 3 garrena. Baina Euskoak nahi du urrunago joan, eskalaz aldatu …

Continue reading

Aulki bahitzaileak: Jon Palais-ren auzia, BNP bankuaren auzia bilkakatu da

Akizen, urtarrilaren 9an – Astelehen arratsalde honetan, Akizen, Aulki Bahitzaile baten lehen auzia iragan da. Zerga injustizia gaitzesteko, Euskal Herritik eta Estatu mailatik 2 000 pertsonatik goitik eta sustengu politiko bai eta elkarte eta sindikatu sutengu ainitzek parte hartu dute. Estatuak, Jon Palais-ren hobengabetzea eskatuz, Aulki Errekisizio ekintza horien  zilegitasuna baieztatu du, jakinez BNP Paribas bankuak …

Continue reading

Euskal Herritik Akizerat, denak gira Jon Palais

Hainbat mugimendu, sindikatu, elkarte eta Euskal Herriko talde politikoek deitzen dute Akizera joatea heldu den astelehenean 2017ko urtarrilaren 9an. Jon Palais Biziko militantearen kontrako lehen auziaren karietara. Azken honek 5 urteko atxiloaldia eta 75 000 euroko isuna irriskatzen ditu, hein handi batean zerga ihesa laguntzea leporatua zaion BPN bankuaren agentzia batean aulki-errekisizio ekintza baten egiteagatik. …

Continue reading