Patxoki Berria: Emaitzak egiteko eta suskripzioak hartzeko deialdia

Azken 40 urteotako lokal enblematikoa den Patxokitik gaur egungo eta ondoko hamarkadetako erronka nagusiei buru egiteko tresna sortzea: hori da Patxoki Berria egitasmoaren asmoa. Baiona Ttipiaren bihotzean, giro atsegineko elkargunea eta topagune herrikoia, Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialaren zerbitzura diren lan eta bilkura guneak, etxebizitza sozialak eta aterpetxe kolektibo eta solidarioa eskainiko ditu, eremu …

Continue reading

“J’accuse”: epaiketa gibelatua

Zazpi militante epaitu behar zituzten gaur, 2024ko martxoan Korrika Irun eta Hendaia artean iragaitean 36 etorkini Bidasoa zeharkatzen laguntzeagatik.  Epaiketa urriaren 7ra arte gibelatua da, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak abokatuek aurkeztutako galderak aztertzen dituen arte.   2500 pertsona manifestatu dira Irundik Behobiara, Hendaiatik pasatuz, joan den igandean, BIZI kide duen “J’accuse” kolektiboaren ekimenez.  Orain arte, 3500 auto-inkulpazio baino …

Continue reading

Bizik legez kanpoko iragarki taula itsutu du eta  Senpereko publizitate kontratu berria salatzen du

Bizi elkarteak Senpereko herrian den iragarki taula bat gaitzetsi du 2025-01-27an. Bizik taula horiek publizitatea debekatua den guneetan ezartzen direla agerian uzten du. Bestalde, herriarteko tokiko publizitate araudia (hTPA) landua izaiten ari den prozesuaren garaian, Herriko Etxeak,  izenpetu berri du,  ondoko 12 urteetarako iragarkien kopurua handitzeko kontratu berria. Bizik herritarrak gomitatzen ditu 01/29tik 02/13ra Euskal Elkargoak antolatzen dituen bilkura publikoetara joatea bertan publizitatearen murrizte handia galdatzeko.

Continue reading

Desobedientzia zibilari buruzko formakuntza – 2025eko otsailaren 8an – Baionan

Bizi indarkeriarik gabeko ekintzari eta desobedientzia zibilari buruzko formakuntza saio berri bat antolatzen ari da 2025eko otsailaren 8an, larunbatarekin (14:30 – 18:30) Zizpa Gaztetxe, Baionan Etor gurekin Biziren ekintzen oinarrizko kontzeptuak ikasteko!

Bizik X sare soziala uzten du

Donald Trump kargutan ezartzearen egun sinboliko honetan X uzteko mugimendu masiboarekin bat egitea hautatu ginuen. X sare soziala Elon Musk-ek daraman eskuin muturreko ideologia neoliberal baten euskarri bilakatzen ari da. Esatu Batuetako azken hauteskundeek bere algoritmoaren gaitasun kaltegarria erakutsi dute: berri faltsuak, klima-eszeptizismoa, gutiengoen kontrako herrara akuilatzea… Gure balioen alderantzizkoa, tresna hau ez da gehiago …

Continue reading

Urtarrilaren 29tik otsailaren 13ra, denak bilkura publikoetara!

Biztanleriaren iritzia biltzeko 8 bilkura publiko antolatzen ditu Euskal Elkargoak. Mementorik garrantzitsuena da publizitatearen murrizketa handia nahi dugula erakusteko. 2025. urtea biziki garrantzitsua izanen da publizitateari dagokionez. Lehen aldikotz araudi batek (hPTA) euskal hirigune elkargoko 158 herriak behartuko ditu. Haren edukia ekainean bozkatua izanen da. Bazterrak mugitzen hasiak dira bi urteko funtsezko lan eta ekintzaren …

Continue reading

#122 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Aroztegiko obra ilegalak, molde baketsu eta zibikioan gelditzeagatik auziperatuak direnen berri ukanen dugu haietariko bat den Gorka Laurnaga baztandarrarekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2025/01/2025-01-13-BIZIRIK.mp3

Gure lurraldea publizitatetik babes dezagun!

2025. urtea biziki garrantzitsua izanen da publizitateari dagokionez. Lehen aldikotz araudi batek (hPTA) euskal hirigune elkargoko 158 herriak behartuko ditu. Haren edukia ekainean bozkatua izanen da. Bazterrak mugitzen hasiak dira bi urteko funtsezko lan eta ekintzaren ondotik. Gure proposamenak sinesgarri eta egingarritzat ezagutuak dira, eta puntu hau ez da gehiago eztabaidatzen. Hautetsi batzuk haietaz inspiratzen …

Continue reading

Sute alimaleak Kalifornian: ekiteko premiaren oroitaraztea

L’année 2024 est officiellement l’année la plus chaude jamais enregistrée, et les événements climatiques extrêmes se font de plus en plus fréquents comme ces derniers jours en Californie, et comme ces dernières semaines à Mayotte et à Valence. L’association Bizi! alerte sur l’urgence à agir et invite à un week-end d’échanges et de travail les 25 et 26 janvier prochains à Bayonne pour dynamiser la métamorphose écologique du Pays Basque Nord.

Continue reading

Bizikutzu 56 – 2025ko urtarrila

« Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. »
Antonio Gramsci

Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.

Continue reading