« Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. »
Antonio Gramsci
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Mar 05 2025
« Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. »
Antonio Gramsci
Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.
Mar 02 2025
Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboak Baionako hiriguneko publizitate guziak kendu ditu igande honetan, martxoaren 2an, herriko biztanleei publizitaterik gabe beren hiribarnea nolakoa izanen zen erakusteko. Indarrean den Euskal Kosta eta Aturri aldeko Herriarteko Tokiko Publizitatearen Araudia (RLPi / HTPA) salatzen du, azken honek ondare eremu honetan publizitatea ezartzeko salbuespenak baimentzen baititu. Publizitatea Geldi kolektiboak Jean-René Etchegaray auzapezari dei egiten dio Ipar Euskal Herriko RLPi-HTPA babesgarri berri baten alde ager dadin, etorkizunean horrelako salbuespenak ez daitezen posible izan.
Feb 21 2025
2025. urtea erabakigarria da gure lurraldearentzat publizitate aldetik. Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko 158 Herriko Etxeentzat arauak finkatuko ditu. Mila moldez, publizitateak kontsumitzea gure kezka guzien konponbidea dela adierazten digu. Arazo frango sortzen ditu zabaltzen dituen mezuen bidez: mezu sexistak, menpekotasuna sortzen duten produktuak, larrialdi klimatikoarekin bateraezinak diren bizimoldeak. Gure bizi-ingurunea hondatzen du. Bederatzi Herriko …
Feb 17 2025
2025eko urtarrilaren 30ean, Bizi! elkartea Ipar Euskal Herriko 56 Herriko Etxerekin harremanetan sartu da lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko beren ekintzak ebaluatzeko. Herriko Etxeen mailako kargualdiaren bukaera hurbiltzen ari delarik, Herriko Etxe hauek 2020an hartu engaiamenduak errespetatuak izan direla eta gardentasun demokratikoa bermatua dela segurtatu nahi du elkarteak. Segurtatzekoak diren engaiamenduak2020ko herriko bozetan, 46 Herriko Etxe …
Feb 17 2025
Hiriko altzarien kontratu-jabe diren 9 herrietako hautetsiei gutun irekia: Angelu, Baiona, Biarritze, Kanbo, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune, Senpere eta Urruña.
Feb 14 2025
Justiziak atzo Frantziako Estatua kondenatu zuen eta Euskal Elkargoari arrazoi eman zion Diakité kolektiboak 2018an plantan eman pertsona migratzaileentzat harrera zentroa den Pausaren funtzionamenduaren finantzaketa bermatu izanagatik, larrialdiko ostatua ezinbestekoa bilakatu zen testuinguru batean. Justiziak Elkargoari arrazoin eman dio azken honek Estatuak larrialdiko ostatu segurtatze betebeharra ez betetzea bere gain hartu behar izan baitzuen. Estatuak …
Feb 10 2025
Feb 04 2025
Hitzaldia, otsailaren 18an, asteartearekin. Zer puntu komun dituzte Gipuzkoako etxez-etxeko zerbitzuko langileek eta Macronen potreten bahitzaileek? Adibide zehatzetarik partituz, bortizkeriarik gabeko borroka erradikaletarik ateratzekoak diren ikasgaien inguruko hausnarketa estrategikoa, bi bozetan.
Jan 31 2025
Bizi elkarteak begi onez ikusten du Senpereko herrian legez kanpoko iragarki taulen laster kentzea. Elkartea ostiral honetan, urtarrilaren 31n, ohartu da bertatik pasatzean, iragarki taulak kenduak izan zirela Amotzeko zubiaren ondoan eta Amotzeko eskolaren aitzinean, urtarrilaren 27an, astelehenarekin, burutu ekintzatik lau egun baino gutiagotara. Bizik bere ekintzaren bidez agerian utzi zuen iragarki taula horiek publizitatea …
Jan 31 2025
Urtarrilaren 25 eta 26an bildu gira elkarrekin ikusteko tokiko politiken agendetan erronka ekologikoak eta sozialak nola plantan eman.