Manifa, alai, aldarrikatzaile eta konfinatua! Berrabiatze ekologiko eta solidario baten alde #Pourlejourdaprès #m1-confine #M1etxetik Kit hau Maiatzaren Leheneko Manifa konfinatuan parte hartu nahi duen orori zuzendua da. Bertan aurkituko dituzue behar dituzuen informazio guziak, mobilizazio horren aldarrikapenei buruz, bai eta ere bertan parte hartzeko edo haren jarraitzeko desmartxei buruz! Hara zer aurkitzen ahal duzuen: …
Apr 27 2020
Maiatzaren 1a: manifestaldi alai, aldarrikatzaile eta konfinatu baterako deialdia
Erretreten erreformak ekar lezakeen sarraski ekologiko eta soziala salatu asmoz, klimaren aldeko eta injustiza sozialararen aurka hilabete luzez mobilizatu garen honetan, osasun krisiak erakutsi du, beste behin ere, Macronek gobernuak interes orokorra lehehenesteko borondaterik izan ez eta aberatsenen interesak bermatzeko arazorik ez duela. Covid-19aren pandemiari aurre egiteko konfinamendu bete-betean, aurtengo maiatzaren 1eneko mobilizazioa berezia izanen …
Apr 17 2020
Larunbata, 2020ko maiatzaren 2a: Biziren Biltzar Nagusiaren data berria
Gaur egungo egoerari buruzko azken gogoeten ondorioz, konduan hartuz datorren Biltzar Nagusiaren inportantzia, 4 urte guziz Eztabaida Estrategikoari abia pundua emanen duen heinean, proposatzen dizuegu data berri bat gure Biltzar Nagusia bideo-konferentzia moduan gauzatzeko. Bizi!ren Biltzar Nagusia larunbatean, maiatzaren 2an 14:15etarik 18:00k arte telematikoki iraganen da. Biltzar Nagusia antolatua izanen den molde berezia dela eta, …
Apr 17 2020
Interdependentzia azkenean ulertzea eta krisiari aurre egiteko erresilientzia garatzea
Krisialdia, hau bai ustekabea! Gaur egun osasun krisi handi bat bizitzen ari gara eta hain iraunkorrak iduri zuten gure bizimoldeak kordokarazten ditu… Pandemia hau, eta honen ondorioz sortzen den ikara egoerak, ez du zerikusirik zerutik erortzen den halabeharrarekin. Politika neoliberalen eta mundializazioaren ondorio zuzen-zuzena da: jendarteak ekosistemetan eragin presioaren ondorioz eritasunen agertzea, salgaien eta pertsonen …
Apr 06 2020
Bizikutzu 28 – 2020ko apirila
Triste da pentsatzea natura mintzatzen dela, eta gizadiak ez duela entzuten. Victor Hugo – Editoa: Bizitzen ari garen osasun krisiak ondorioak ukanen ditu, ez da dudarik. Horien irudikatzea posible da, baina arriskutsua da arrazoi xinple batengatik: krisi hau ez da oraino bukatua. Erritmo industrialean hedabideetan plazaratzen diren adituen txosten eta aurreikuspenak argitaratuak diren bezain laster …
Apr 03 2020
Konfinatuak baina motibatuak! 40 ekintza zure etxetik egiteko
40 ekintza zure etxetik egiteko, geroa ez dadin iragana bezalakoa izan Sekula bizi izan ez dugun osasun krisi eta konfinamendu garaian, joan den astean, izurrite honi buruzko gogoeta argitaratu dugu: Koronabirusa: Eta kalte egitetik gelditzea, aterabidea balitz… Kasik 2 urtez lantzen ari garen lurralde burujabe, iraunkor eta solidarioa baten proiektua aitzinera ezatzen dugu: “Euskal Herria …
Mar 27 2020
COVID-19 garaian, Biziren jarrera hartze testua
Koronabirus: Eta kalte egitetik gelditzea, aterabidea balitz… Memento honetan XXI. mende hastapeneko osasun krisirik handienetako baten erdi-erdian gara. Egunez egun, Covid-19arekin kutsatuak diren pertsonen kopurua beti gorantz doa. Pandemia mundu osoa zehar zabaltzen da abiadura ikaragarrian eta Estatu bakoitzak erabiltzen du bere protokoloa, bere egutegia koronabirusaren mugatzeko. Politika neoliberalek mendebaleko osasun sistemak desegin edo serioski …
Mar 16 2020
Herriko bozetako lehen itzulitik landa, Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu zuten 34 zerrenda hautatuak izan dira!
34 herriko etxe(*) guttienez Bizi! elkarteak proposatu Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu zuten herriko taldeetaz kudeatuak izanen dira. Alabainan, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetu duten 34 zerrenda herriko bozetako lehen itzulitik landa hautatuak izan dira. Beste 12 herritan, Ituna izenpetu duten 33 zerrenda buruk beren zerrena atxikitzen dute bigarren itzuliarentzat. Bizik deia …
Mar 10 2020
Klimarentzat Txirrindiraultza Angelun, larunbatean, martxoaren 14an
Larunbat honetan, martxoaren 14an, goizeko 11:00etan, Angeluko Herriko Etxe aitzinean, Bizik antolatzen du manifestaldi berri bat bizikletaz, BAB Etorbidean. Txirrindiraultza hau, Estatu mailan, herriko bozen bezperan, ber egunean denetan, klimaren aldeko mobilizazioen baitan kokatzen da. Mobilizazio hau abenduaren 8koaren oihartzuna izanen da, azken honek ez baitzuen hautetsien ganik engaiamendu zehatzik lortu, garai hartan, klimaren nazioarteko …
Mar 09 2020
Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrendak
Astelehen honetan, martxoaren 9an, 3 hilabete pasa iraun duen mobilizazio baten ondoren eta aste batez Ipar Euskal Herria zeharkatuz euri eta harri pean iragan den Martxa eta gero, Bizi! elkarteak Ipar Euskal Herrian, lurraldearen metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 80 zerrenda zenbatzen ditu. Ituna izenpetu duten zerrendek, 48 herri eta Euskal Hirigune Elkargoko biztanleen %83a …