BABko Bizikleta Bideak Igandean, uztailaren 5ean, 10:30ean, Txirrind’Inaugurazio handia Bizi eta Txirrind’Ola bizikleta tailerrak, BABko behin behineko bizikleta bideen eta azken hauen hedatzea eta ondotik behin betiko bizikleta bidetan eraldatzea sustengatzeko deia luzatzen dugu. Txirrind’inaugurazio handi bat antolatzen dugu azken hauen deskubritzeko, taldean, igandean, uztailaren 5ean, hauek behin betiko plantan emanak eta babestuak izanen direlarik! …
Jun 24 2020
Ekainaren 28an, bozka dezagun metamorfosi ekologikoaren alde!
Herriko bozen bigarren itzulirako zonbait egun gelditzen direlarik, Bizi! elkarteak Ipar Euskal Herriko 8 herritan hautagai diren zerrendei orroitarazi die lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiaraztearen premia. Elkarteko kideak “Gure geroa ketan joaten ari da, mundu berria eraiki dezagun” lema agerian utzi dute Biarritz, Bokale, Itsasu, Senpere, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburun. Kanpainan zehar, Bizik …
Jun 19 2020
Bizikutzu 29 2020ko ekaina
« I have a dream » M.L. King Editoriala Eta etorkizuna… gure patuaren burujabe izateko eguna balitz? Ia hiru hilabetetik hona, gogoeta anitz izan dira, usu aberatsak, bai eta ekintza kolektibo trenkatzaileak. Halere, botere politikoaren erantzuna, hemen beste toki guzietan bezala, enegarren krisi sistemiko hau kudeatzea da,”erresiliente” izaitea, hots krisira egokitzea, ahal bezala ziloen estaltzea. Eta etorkizunean… …
Jun 16 2020
Herri hauteskundeak eta ekologia: 2. itzulia eta mundu berria
Herriko Etxeetako hauteskundeetako lehen itzuli aitzineko mobilizazio azkarren eta Ipar Euskal Herrian gaindiko herritar martxaren ondotik Bizik beren herrian 2. itzuli bat duten hautesleei deia luzatzen die. Herri Hauteskundeen lehen itzulitik landa Ipar Euskal herriaren Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 34 zerrenda hautatuak izan dira. Ipar Euskal Herrian, 13 herritan Itunaren izenpetzaile diren zerrendak engaiatuak …
Jun 16 2020
Herri hauteskundeak: Mundu berria metamorfosi ekologiko eta sozial baten bidez
Herri hauteskundeak bi aste barne iraganen direla eta, koronbirusaren osasun krisiak orroitarazi duelarik sistemaren errotik aldatzeko beharra, Bzik deitzen ditu hautatuak izanen diren zerrendak engaiamendu anbiziotsuen hartzerat Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologiko eta sozialaren alde. Astelehenean, ekainaren 15ean, herri hauteskundeetako 2. itzuliko kanpainaren abiatze ofizialaren egunean, hainbat herritarrek sare sozialetako mobilizazio egunaren karietara deitu dituzte …
Jun 03 2020
BABn gaindi joan-etorri eztiak: Bizi!k bere lehen minutukako mapak plazaratzen ditu.
Datozen asteetan1 BABn gaindi agertuko diren behin behineko 9 kilometroko bizikleta bideen laguntzeko eta hirigunean, autoa, bizikleta edo eta oinez ibiltzea baino eraginkorrago dela pentsarazten duen aurre iritzia geldi arazteko, Bizik, BAB eskualdean oinez edo bizikletaz arizaiteko, minutukako planak argitaratuko ditu. Hiri barnean, kilometro bat baino guttiago duten ibilbideetan, oinez lasterrago goaz. ADEME2 erakundearen arabera, …
May 28 2020
Biharko Euskal Herria eraikitzeko etorkinekilako elkartasuna gaurdanik indartu dezagun
Euskal Herria, harrera lurraldea Bizi ari da web gune bat plantan emaiten etorkinen harreran parte hartzen duten Ipar Euskal Herriko egitura guzien esku uzteko, eta laguntzaile edo emaitza egile potentzial guziei egitura ezberdinen eta haien beharren berri emaiteko. Halere gaur egungo egoerak sortu ditu presazko behar batzu berehalako laguntzak behar dituztenak. Ezohiko behar horiei erantzuteko …
May 19 2020
Autoa bizikleta edo ibiltzea baino erakargarriagoa aglomerazioan? Aurreiritzia!
Zergatik on eginen digun pedalatzeak eta/edo iblitzeak: Airearen kutsadura ez baita sekulan hain apala izan, txorien entzuteak on egiten digu, Osasunerako on baita, joan-etorrien bidez formaren atxikitzeak on egiten digu, Estatuak 50€ ematen baitizko norbanako bakoitzari bere bizikletaren konpontzeko, ekonomien egiteak on egiten digu, Bizikletaz gure auzoak urrundik gurutzatzen baititugu, momento hauetan, distantzien atxikitzeak on …
May 11 2020
Koronabirusa: Eta etorkizuna… hemen balitz? Ipar Euskal Herrian deskonfinamenduko liburuxka
Deskonfinam enduaren liburua da. Konfinamendu garai luze honen azken astean egina izan den, “Eta etorkizuna…” proiektua astelehen honetan, maiatzaren 11n plazaratua da. Lehenik formatu elektronikoan, eta ondotik, ostirala, maiatzaren 15etik landa, paperezko liburuxka baten formatuan, urririk banatua izanen dena okindegietan, saltegi ezberdinetan, elkarte eta kirol egoitzetan, eta berriz idekiak izanen diren bezain laster, Ipar Euskal …
May 11 2020
Baionan mugikortasun eztietan itzulneurri aldaketa: BABko gaineratekoan, noizko?
Egungo krisiak mugikortasunaren arazoa lehen planoan ezarri du, batez ere deskonfinamendu garaian. Ez dezagun «dena autoz» usaiaren itzultzea eta balia dezagun aurrekaririk gabeko garai hau alternatibak esperimentatzeko. Azken hauek, distantziazio fisiko neurriak errespetatzea ahalbidetuko dute, baita gure osasuna ahal bezainbat ontsa zaintzea ere, jadanik ttipitua den airearen kutsadura saihestuz eta jarduera fisikoa sustatuz. Autoak eskas …