2021eko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. Egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak,musika, “opari solidarioak” erakus mahaia eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean). Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, …
Dec 17 2021
Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoa: 2021eko txosten osoa
Kargualdiko lehen urtea iragan ondoren, Biziren Begirale Ekologikoek 2021eko txosten osoa argitaratzen dute Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren berri emateko: Geldirik egotearen“errealismotik” atera. COP26aren karietara, Bizik Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %87a ordezkatzen duten eta jarraituak diren 56 herrien emaiatzak aurkezten dituen txostenaren bilduma aurkeztu du. Bertan, Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna sinatu duten 46 …
Dec 16 2021
Baiona / Donibane Garazi Eskualdeko Tren Espresa linea: Itsasuk bere geldialdia nahi du! (Bideoa)
Duela zonbait urte, trena Itsasutik pasatzen da baina ez da herrian gelditzen. BizirenGarraiobide Alternatiboen Aldeko taldeak eta 40 bat itsasuarrek Itsasuko geltokian bideo bat grabatu dute, geldialdi honen berriz plantan ematearen galdatzeko. Parte hartzaile guzien harridura sortuz, trenak geldialdi bat egin du, aldarrikapenari elkartasuna adieraziz! Ekintza honek, 2000 biztanleko herrian, 500 sinaduratik goiti bildu dituen …
Dec 03 2021
“Euskaraz Bizin” gida liburua, oraindanik eskuragarri!
Euskarak eta elkarte batek nola elkar sustatzen duten Euskaraz Bizin lan taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskaraz Bizin gidaliburua sarean ezartzen du! Bizi! Mugimenduaren eta euskararen arteko lotura argitu eta gogoetatu nahi izan du Euskaraz Bizin lan taldeak militantziaren praktikak hobetzeko! Sarean eta Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 20., Baiona Ttipian, eskuragarri den liburuxka baliagarria izan …
Dec 02 2021
Ekintzaz aberats den urtea!
Urte hau, krisi klimatikoaren aitzinean eta justizia sozialaren alde urtean zehar mobilizatu diren Biziren militanteendako ekintza eta mobilizazioz beterikoa izan da. Klima krisiaren inguruko sentsibilizazio ekintzen artean, hautetsiekin elkarrizketa eta aldarrikapenen artean, isiltasunetik atera daitezen eta Iparraldearen egiazko metamorfosi ekologiko bati ekin diezaioten, edo klimaren erronkari aurre egiteko formakuntza ikastaroen artean, 2021. urtea proiektu berriek, …
Dec 01 2021
BABko auzapezei gutun irekia, Euskal kostaldea Aturri eremuko Herrien arteko Publizitatearen Tokiko Araudian, bideo iragarki pantailak debekatzea eskatzeko.
Biarritzeko auzapez anderea, Angeluko auzapez jauna, Baionako auzapez jauna, Heldu den abenduaren 18an, Elkargoko Kontseiluak Euskal kostaldea Aturri eremuko Herrien arteko Publizitatearen Tokiko Araudia (RLPi / HPTA) finkatuko du, zuek kudeatzen dituzuen herrienak, baita Bidarte eta Bokalekoak ere. Dokumentu honek publizitateari lotutako afitxatzea arautzen du, bizi-ingurumena babesteko, ikusmen kalteak saihesteko eta energia- kontsumoa murrizteko. GIEC(1)-eko …
Nov 23 2021
Mobilizazio masiboa ipar Euskal Herrian etxebizitzaren krisiaren aurka
Baiona, azaroaren 20a, larunbatarekin – 8000tik gora pertsona bildu dira gaur « Vivre et se loger au Pays, espekulazioari EZ ! » lemapean egindako manifestazioan, ipar Euskal Herrian bizi dugun etxebizitza problematika salatu eta etxebizitza arloko politika anbizioso eta ausartak aldarrikatzeko. Manifestazio honen jatorrian giren 32 eragileek, hitzordu hau hasiera gisa kokatzen dugu. Kari horretan, …
Nov 19 2021
Metamorfosi ekologikoa: isiltasunetik eta geldirik egotetik ateratu!
2021eko azaroaren 8an, Mediabask-en argitaratua izan den Begirale Ekologikoen Iritzi artikulua. Bizik plantan eman duen Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren ekintzen gauzatzean jarraitzen ditugun Herriko Etxeetako begirale ekologiko gisa inplikatuak giren herritarrak gira. Iparraldeko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko I. txostenaren harira, gure Herriko Etxea urrezko ostruka sariarentzat izendatua izan da, larrialdi ekologikoari aurre egiteko …
Nov 16 2021
Lan eremutik hurbil bizitzeari eta aloitzeari, BAI!
Larrialdi klimatikoa eta etxebizitzaren krisia, borroka bera!Manifestaldi handia “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!”larunbat honetan, azaroaren 20an, 15:00etan. Astearte honetan, azaroaren 16an, Biziko Bizileku-Habitat taldeko ekintzaileek BABra heldu diren automobilistak sentsibilizatu dituzte, larrialdi klimatikoa eta etxebizitza krisiaren arteko loturaz “Herrian bizi eta aloitu! Espekulazioari ez!” larunbat honetako azaroaren 20ko, Baionako manifestaldira gomita luzatuz. Klima-larrialdiari eta …
Nov 15 2021
COP 26: Glasgowtik Euskal Herrira, engaiamenduek eta ekintzek ez dute oraino segurtatzen bizigarria den Lurra
IPCC edo Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeko zientzialariek argi eta garbi diote: klima aldaketak bizkortzen ari dira eta muturreko gertakari meteorologikoak sortzen dituzte (idorteak, berote handiak, uholdeak, etab.), indartsuagoak eta biziagoak direnak. Alta, COP 26-an hartuak izan diren engaiamenduek jendartea oraino zuzen-zuzena eramaten dute + 2,4 °C-ko mundu katastrofiko batera eta ez karbono neutraltasunera eta …