Herriko bozen lehen itzulirako hiru hilabete falta direnean, Bizik gaur argitaratu du 2026ko Klimaren eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Itunaren behin betiko bertsioa. Bertan agertzen diren 19 neurrietarik bakoitzak, gauzatu beharreko ekintzak ez ezik, baliabideak eta adibideak azaltzen dituen fitxa zehatz bat badu. Elkarteak hauteskundeetan aurkezten diren zerrenda guziei Itun hau sinatzeko deia luzatzen die, indarrez eta determinazioz ekitera engaia daitezen, etorkizun bizigarria bermatzeko denen ongizatea eta osasuna hobetuz.
Dec 15 2025
Beskoitzeko Robles-Arangiz Etxea
Beskoitzen kokaturiko Leku Eder etxea, ELAren sortzaileetarikoa eta Estatu kolpe frankistaren ondorioz Iparraldera erbesteratu zen Manu Robles Arangizen familiaren etxea izan da. Historiaz betea, harrera eta erresistentzia lekua izan zen Bigarren Mundu Gerlan, orduan pertsonalitate franko zebiltzan ostatu gunea izan zen eta euskal mundu artistiko eta kulturaleko hainbat pertsonalitateren handitzea ikusi zuen. Beren etxea noizbait …
Dec 12 2025
Parisko Akordiotik 10 urtera, industria fosilek eta Estatuek klima-berotze kontrolaezinera garamatzate oraino
Bizik bat-bateko bi ekintza burutu ditu ostiral honetan, abenduaren 12an, Total eta Société Générale enpresen kontra, duela 10 urte, Parisko Akordioa sinatu zen egun berean. Bizi! mugimenduak industria fosilen erantzukizuna eta Estatuen –Frantziarena barne– konplizitatea salatzen ditu, Lurraren bizitza-baldintzak mehatxatzen dituen +3°C-ko beroketa-ibilbidea segurtatzen dutelako. Tokiko mailatik abiatuz kolektiboki ekiteko premia gogorarazten du, interes orokorra gutiengo baten etekinen gainetik ezarria izan dadin.
Dec 11 2025
Arrangoitzeko bilan ekologikoa: 10 hilabetez oroitarazteak eta ekintzak legezko gutienekoa lortzeko
Arrangoitzeko Herriko Etxeak, azken finean, Bizi! elkarteak eta Administrazio-agirietarako Sarbide Batzordeak (Cada delakoak) eskaturiko adierazleak helarazi ditu. Bizi! elkartearentzat erantzuna, Herriko Etxeak egiten ahal zuen guttieneko bertsioa da, ez da batere gogobetegarria. Herriko Etxearen aldetik borondate txarra agerikoa da eta herritarrek ezin dute ikuspegi inpartzial bat ukan kargualdi honetan egina izan denaz. 2025eko urtarrilean, Bizik …
Dec 08 2025
#130 Bizirik irrati saioa
Dec 03 2025
Bero-bero, Patxokiaren azken besta!Betor Patxoki Berria
Ehunka ginen, joan den larunbatean, Azken Patxoki Dantza emateko. Momentu zirraragarria, emozio handikoa! Mila esker Ikusiko, Zetkin, Izan eta DJ Lilzi gau osoan giroa pizteagatik,Eskerrik asko PAFi poteoa antolatzeagatik, baita Patxondo eta Epaiskari beren esku ukaldiengatik,Esker mila azken besta horretarako hainbeste eman duten laguntzaileei,Eskerrak zuei denei, gurekin izateagatik. Eraikina hurrengo asteetan eraisten hasiko da. Beraz, …
Dec 01 2025
Kidetzeko eta emaitza egiteko deia – Gure urteko bilana
Zuen sustengua behar dugu ekaitzari buru egiteko eta ekologiaren eta justizia sozialaren aldeko borroka Euskal Herrian eramateko. Elkarrekin, indar handia gira! Hemen gure urteko bilana deskubritu.
Nov 25 2025
Abenduaren 5eko hitzaldia Urruñan – AHTa: ez klimaren alde, ez biztanleentzat
Bizik, abenduaren 5ean, ostiralarekin, Urruñan AHTari buruzko hitzaldia antolatzen du, CADEko eta ELA sindikatuko kideen parte-hartzearekin. Diskurtso ofizialek aitzinatze gisa goresten badute ere, AHTak ez du aterabiderik ekartzen: arazo larria da ingurumenaren, jendartearen eta demokraziaren ikuspegitik. Alta, alternatiba serios bat bada.
Nov 21 2025
Patxokin, obra handiak hasi aitzin, azken besta!
Patxokiren 40 urteak duintasunez ospatzeko eta Patxoki berriari bizi luzea opatzeko, hitzordua finkatua da azaroaren 29an larunbatarekin, oraingo eraikinean eginen den azken bestarako, Baionako Tonneliers-en karrikako 23bis zenbakian. Patxokik gomitatzen ditu urte hauetan lekua biziarazi duten militante eta artista belaunaldi guziak, bertan aritu diren laguntzaile guziak, eta gaualdi ahaztezinak bizi izan dituzten pertsona guziak elkarrekin ospatzera “Azken Patxoki Dantza” izeneko besta giroko gaualdi musikal eta militantea.













