“Kapitalismoa pikutara!” eguna – maiatzaren 1a, igandea

– 10:15tan: besta-borroka ibilaldia (musikariak, batukada, karrikako antzerkia, artistak…)
Zatozte denak! Oinez, skatez, txirrindulaz, rollerez, aldarrikapen seinaleekin, keffieh-ekin, ikurriekin, bandera berde, gorri, beltza, kolore guzietakoekin!

Manifaren ondotik, hitzordua Cordeliers karrikan, Txiriboga eta Manu Robles-Arangiz Fundazioaren artean!

– 12:00tan: Hitzaldi kinkia “Après la Transition”, Etienne Lecomte-ekin
2061ko maiatzaren 1a…, gizon zahar batek bere lekukotasuna emaiten du “petrolioaren urte zoroei” buruzko hitzaldi batean, nahiz eta garai hortan jende gehiena itsua izan arren kondatzen nola ateratu ahal izan ziren petroliotik. Argi da teknologiaren eromenak saki sakonak, luzeak eta iraunkorrak utzi dituela bainan azken finean gizarteak amildegirunzko lasterketa gelditu du.
Populazioak nola iragan ote du trantsizio haundi hori, nahiz eta erabakitzaileek “inertzia” ukan eta gizartea kontsumismo krisi sakonean zen?

– Eguerditik goiti: zintzur bustitzea – triki

– 14:00tan: Bazkaria ! (izen emaiteak 05 59 25 65 52 edo info@bizimugi.eu)

– 16:00tan: Kontzertua
KADJOO
: folk rock funk reggae roots, ikusmyspace-en

KAT çA-I : power duo electro rock gaskoina

Egunaren soinu deia:
jingle_1mai_eu.mp3