Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko begirale ekologikoak izanen direnei deia

Ipar Euskal Herriko biztanlegoaren %62a ordezkatzen duten  46 herriko etxe jadanik engaiatuak dira lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde ekiteko. Hitza Hitz lan taldearen xedea da engaiamendu hartzeak gauzatzeetaz jarraituak izan daitezela segurtatzea. Ber maneran ere jarraipen berezi bat eginen du Metamorfosi ekologikoaren Ituna oraino izenpetu ez duten Herriko Etxeekin:

– Itunaren izenpetzeko proposamen berri bat luzatuz 

– 2 000 biztanletik goiti diren Herriko Etxeei kasu berezi bat emanez

Hitzetik ekintzara pasatzeko premia sekulan baino gehiago hemen da eta lurralde kolektibitateek, bertako lurralde antolaketa, hirigintza, bizileku, garraio, etab. politikak konduan hartuz, zeharka edo zuzenki berotegi efektuko gasen isurketaren %50a baldintzatzen dute.

Horregatik, Hitza Hitz batzordearen xedea da ez bakarrik jarraipen txosten batzuren egitea, gauzatua izan denaren egiaztatzeko edo ez,  aitzineko agintaldian jadanik eramana izan den lanean bezala; baizik eta Herriko Etxeen ETA Hirigune mailan etortzekoak diren proiektuei buruz informatua egoitea ingurumenaren eta klimaren kontra doazen politika ezberdinen gauzatzea aintzinetik saihesteko, beharrez bortizkeriarik gabeko ekintzak gauzatuz. 

Ber maneran proposatuko du nahi duten hautetsiei formakuntza baten ukaiterat Herriko Etxe edo Hirigune Elkargo mailan Itunaren engaiamenduen gauzatzean lagunduak izan daitezen.

Hori guziaren gauzatzeko, Hitza Hitz lan taldeak indar berrien beharra badu! Horregatik, gomita luzatzen du bere Herriaren eta Lurraldearen eraldaketa ekologikoarentzat ekin nahi duen pertsona orori! Bakoitzak ekarpena egiten ahal du begirale ekologiko gisa arizanez. Begirale ekologikoek espezie bat ordezkatzen dute eta haien sentsibilitatea beren ekosistemako ingurumenaren aldaketen adierazgailu goiztiar gisa erabilia da. Bolondres moduan arizanen diren herritarrek ahal bezain goiz hel araziko dituzte Ipar Euskal Herriko herrietarik lurraldearen metamorfosi ekologikoarekin bat egiten duten proiektuen berriak eta metamorfosiaren kontra doazenenak

Hitza Hitz lan taldeak bi hitzordu proposatzen ditu begirale ezberdinei harrera egiteko eta beren eginkizunaren aurkezteko:

  • astelehena, irailaren 21ean, 19:00etan Baionan 
  • larunbatean, irailaren 26an, 14:00-19:00 Donibane Garazin (auto-partekatzea antolatua izanen da) 

Programan:

  • Biziren Lurralde mailako alternatiben / Trantsizioa / Hitza Hitz lan taldearen aurkezkpena 
  • Jarraipena, tresnak, formakuntza, ekintzak 
  • Zer egiten ahal dut ene Herrian 
  • Atsal askari / zintzur bustitze partekatua 

Interesatuak diren pertsonak gomitatuak dira beren izena emaiterat jarraian den izen emaite orrian : https://bizimugi.typeform.com/to/kPpRwQLf. Xehetasun gehiagorentzat, Hitza Hitz lan taldearekin harremanetan sartu: comite.hitzahitz@gmail.com
Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoa gauzatu dadin: Biziren Hitza Hitz lan taldeko begirale ekologiko bilakatu!