2014an, Ipar Euskal Herriko biztanleen ¾ ordezkatzen duten 30 herrietan hautatutako zerrendek, beren hiria edo herria trantsiziora ekartzeko neurriak ezartzeko engaiamendua hartu zuten. Bizi-ren Energia Trantsiziorako Itunean eta klima-energiaren tresna kutxan hautatutako ekintza horiek ongi gauzatu zirenez egiaztatzeko, Hitza Hitz batzordeak jarraipen lana egin du 6 urtez.
Loturik atxemanen duzue frantses Estatu mailan parebagea den lan baten fruitua :
- Ebaluazio txostena irakurri : https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2019/12/Rapport-bilan-2014-2020.pdf
- Laburpena irakurri : https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/01/Synthèse-rapport-bilan.pdf).
Txosten honek 300 000 biztanle pasa dituen lurralde bateko Herriko Etxeek trantsizio ekologikoaren berenganatzeko dinamikaren argazkia eskaintzen du. Ber maneran agerian uzten du ezohizko ariketa demokratiko bat, non ardura duten Herrietako gehiengoek parte hartu duten, gutti gora behera gogo onez, beren agintaldi denbora osoan iragan den ebaluazio lan batean.
Ituna sinatu duten herrien emaitzak hemen klikatuz eskuragarriak dira.
Herriek hartutako engaiamenduen errespetua ez hasiak izan diren ekintzen kopurua neurtuz egin da : ekintza bakoitzaren lehen urratsa erraza zen lortzeko, eta beraz, arras eskuragarria zen herri bakoitzak hautatutako ekintza guziak hastea.
6 ekintza hasi gabe, Angelu da bere engaiamenduak guttien errespetatu dituzten 5000 biztanle baino gehiagoko hiria, herrien kasik erdiek ekintza guziak hasi dituztelarik. Hitza Hitz batzordeak, halaber, herrien kultura demokratikoa, herrien engaiamendu maila eta aitzinamenduak neurtu ditu. Ebaluazio hau, herri erantzunetan oinarritutako borondatezko lanaren emaitza da, ez du osoa denik aldarrikatzen.
Herritarren eta elkarteen iritziak, gehitzeak eta kritika eraikitzaileak ongi etorriak dira comite.hitzahitz@gmail.com helbide elektronikoan. Horrek ahalbidetuko du ebaluazio hau osatzea ondoko herri hauteskundeetako lehen itzulia aitzin.
Iparraldearen trantsizio ekologikoaren engaiamendua ez da batere buru egin beharko zaien erronken heinekoa. Herri sinatzaileetako bihi batek ere ez baditu bere engaiamendu guziak bete, zer pentsatu engaiamendurik hartu ez duten 128 herriekin ? Lurraldearen beharrezko metamorfosia ekologikoa herritarren mobilizazioarekin soilik egin daiteke.