HSBC afera: Bizi!ko kideak beren ADNa hartzea errefusatzea gatik ere trabatuak

HSBC Bizi 7

    Bizi!-ko 6 militante, denak Bizi!-ren Koordinaketako kideak, entzunak izan dira «taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta batean» Baionako Polizia etxean, ber hirian, otsailaren 12an, HSBC banketxearen agentzian eramana izan den ekintzaren ondotik. Deitua izan den 7. militante bat, bere bete behar profesionalek atxiki dute astearte goiz honetan, bere entzutea atzeratua izaitea galdegina zuen.

DSCF1336

    6 ekintzalariak  elkartasuna erakutsi duten 60 herritarretaz lagunduak ziren eta polizia etxean sartu dira txalo beroen artean. Zonbait minuta lehenago, elgarretaratze bat antolatua zen Baionako HSBC bankuaren aintzinean. Banku horrek zerga ihesaren eta diru zuritzearen antolaketan duen eginkizuna gaitzesten zuten banderolek inguratzen zuten HSBC sinbolizatzen duen 500 euroko billetez beteriko maleta bat eskuan zeraman  pertsonaia bat. Beranduago, «HSBC  Jauna»  polizia etxearen aintzinean egon da libre, 6 ekintzalariek haien entzuteaz arduratuko ziren poliziak segitzen zituztelarik.

Soutien 7 Bizi HSBC

Aitzinetik adierazi zuten bezala, Bizi!ko militanteek ez dute deus deklaratu poliziaren aitzinean, beren argibideak justiziarentzat atxikitzen zituztelarik. Poliziak nahi ukan die ADN hartze bat egin, eta militanteek errefusatu dute. Ondorioz, bertze prozedura bat «lagin biologiko hartzearen errefusatzea»   haien kontra idekia izaiteko arriskua bada. Bizi !ren militanteetarik 2 jadanik deituak dira polizia etxera, martxoaren 31an:  Sabrina Ravetta eta Txetx Etcheverry, azken honen kasuan 3. entzutea izanen delarik azken hilabetean!

Jon Palais, trabatuak diren 6 militanteetariko batek justifikatu du beren ADN hartzearen errefusatzea. «Ez dugu deus gordetzeko, gure ekintzak beti aurpegia agerian egiten ditugu, prentsaren aintzinean, eta guhaurek irudiak argitaratzen ditugu. Ondorioz, zer behar baluke poliziak gure hatz genetikoen fitxetan emaiteko? Badirudi HSBC-ko buruzagiek dituztela  ainitz gauza gordetzeko, eta dakigunez, poliziak ez die ADN hartzerik egin orain arte…»

 

DSCF1381

Poliziak berriz galdegin die non ziren falta diren 5 alkiak. Altabada, Bizi!k adierazi du non ziren alki horiek:  ATTAC-France-en, les Amis de la Terre-France-en, Solidaires-Finance-en Pariseko egoitzetan eta Patrick Viveret filosofoaren eta SOL mugimenduaren lehendakariaren etxean. «HSBC-ri itzuliko ditugu, harek Estatuari zor dizkion miliarrak itzuli bezain laster. Zerga ihesak, urtero, europear diru sartze publikoer kentzen dizkie mila miliar euro, UMPko kidea eta Europako Batzordekide ohia den Michel Barnier-ren arabera. Horrekin,  trantsizio ekologiko eta sozial baten aldeko eta aldaketa klimatikoaren kontrako politika haundi nahi baten finantzatzeko medioak badira. Jakinez politika horrek sor litzaizkela milioika enplegu hemendik ezingo litaizkenak lekutu. Zerga ihesa den eskandalu hondagarriaren gelditzeko garaia da!» adierazi du Mattin Ihidope-k, goiz honetan komisaldegira deitua izan den Bizi!ko beste ekintzalari batek.

Asteartean, martxoaren 17an, Baionan

Loturik diren fotoak zuen hedabideetan erabiltzeko behar dituzuen eskubide guziekin dira