Ehun bat « Etsituek » Angeluko Castoraman ekintza bat burutu dute, Baionako Haserretuen kanporatze bortitza sustengatzeko!
« Amore emazu! », « Demokrazia aski da, gora oligarkia! », « Etxebizitza ez da bizitzeko egina, espekulatzeko baizik! », horiek ziren « Etsituek » pankartetan idatzi eta oihukatzen zituzten lema batzu, Castorama zoriondu dute « herriaren etxea » hustarazi eta Baionako Haserretuak kanporatu dituztelako.
Dendaren barnean Castoramaren koloreko eskuorriak banatu eta orgatto hutsekin promenatu ondotik, clown brigada batek « etsituak » kanporatu ditu.
Indarkeriarik gabeko ekintza irringarri hori Alterherriaren baitan prestatua izan da, Mugerre-Elizaberrin aste hastapenetik ATTAC eta Bizi-k antolatu duten herrixkan, bertokiratze gaiaren inguruan.
Joan den asteartan, Alterherria muntatzen ari zelarik Mugerre-Elizaberrin, poliziak Baionako Haserretuen kanporatzerat etorri dira beren « herriaren etxetik » Angelun, egoitzaren jabea den Castorama-k plenta pausatu baitzuen, Castorama Immobier filialaren bidez.
Egoitza hori hutsa eta entretenitu gabe urteak eta urteak egon ondotik, duela aste bat Baionako Haserretuek okupatu zuten eta berritze lanak hasi zituzten « herriaren etxea » gauzatzeko eta haien mugimenduaren segitzeko.
Baionako Haserretuek poliziarekin kooperatu balin badute ere, erresistentziarik gabe eta bortizkeriarik gabe lekuak hustuz, poliziak bortizkeriarekin erantzun du abisatu gabe Haserretuen barreatzeko. Aginduak segitzen balin bazituzten eta erresistentzirik erakusten ez balin bazuten ere, CRS-ek haietariko batzu gogorki jo dituzte eta ospitalerat ereman behar izan dira zonbaitzu.
Argazki gehiago:[:]