Egoitzetan energiaren menperatzea

Ipar Euskal Herriko Metamorfosi Ekologikoari buruzko 2021eko txostenetik landa (herriko etxeen emaitzak deskubritu), Biziren Begirale ekologikoek proposatzen dizute  jarraipenaren 1. urteari buruzko informazio nagusietaz pundua egitea.

Évolution de la consommation moyenne des bâtiments à la construction à partir de 1900 .

Energia-kontsumoaren arloan lehen postua den heinean, egoitzek funtsezko sektorea ordezkatzen dute, zeinetan kolektibitateek eredugarri izateko betebeharra duten energiaautonomiarako bidea markatzeko. Itunaren ekintzen artean, agintaldiaren hasieratik, herri eta elkargo mailako egoitzen ondarearen berritzeko plan anbiziotsu baten garatzea aurkitzen da, kontsumo maila apala helburu gisa ukanez. Herriko Etxeek eta Elkargoak ez dute oraindik engaiamendu hori bete. Gehienek iragartzen dute Euskal Elkargoarekin bazkide direla Europako ELENA programan, zeinek laguntza teknikoa ematen baitu energiaeraginkortasuneko neurriak ezartzeko eta eraikin publikoetarako energia-iturri berriztagarrien molde deszentralizatuan ekoizteko. Energia-kostuak goruntz doazen testuinguruan, soiltasunak izan behar du lagundu beharreko lehen xedea: zorionak gaueko argien itzaltzea praktikatzen duten 13 herriei.

Azkenik, Herriko Etxe askok eraikinen energia-kontsumoa erregularki kontrolatzen dutela erran digute, zifrarik eman gabe. Hala ere, kalitatezko jarraipen batek, datu horiek erraz eskuragarri uzten lagundu behar luke. Gai honetan, metamorfosiaren batez besteko puntuazioa 4etarik 0,2koa da. Puntuazioak 0 eta 1,3 artean dira. Dena den, Hitza Hitz batzordeak begi onez ikusten du Donapaleuko engaiamendua, bere kontsumoaren jarraipen bereziki zehatza egin baitu.

Herrien emaitzen deskubritzeko edo Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi Ekologikoaren egoerari buruzko 2021eko Txostenaren kontsultatzeko : xehetasun gehiago.

Begirale ekologikoekin bat egiteko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko, egin klik hemen edo xehetasun gehiagorentzat gurekin harremanetan sartu posta elektroniko bidez hitzahitz@bizimugi.eu helbidean.