Category: Prentsa agiriak

Notre Dame des Landes-ekiko Bizi-ren elkartasuna !

Justizia sozialaren aldeko Bizi ! mugimendu ekologistak gaitzesten du gaur egun Notre-Dame-des-Landes (44)-eko aireportu proiektuaren aurka bortxa-eza erabiliz ari diren militanteen kontra eramana den presio poliziala, eta sustengatzen du, larunbatan, 2012ko azaroaren 17an, aireportu proiektuaren eremuaren berriz okupatzeko deitua den manifestaldia. Ahal duten guziak deituak dira manifestaldi hortarat parte hartzerat, izena emanez auto-parteka web gunean den hitzorduan: …

Continue reading

Bizi !-k Baionan azaroaren 10ean antolatu Herrira manifestaldira joatera deitzen du

Bizi!-k, Herrira mugimenduak azaroaren 10ean, Baionan antolatu « Bakera hurbildu » Dei hau, demokrata eta errepublikar gisa egiten dugu, Europa, Frantzia eta Espainiako eskubideak deneri berdin aplikatuak izan daitezen kezkatzen garelako. Adibidez, eskubide honen aplikatzeak eska lezake presoak haien ahaideengandik ahal bezain hurbil presondegiratuak izan daitezen eta zigorraren ¾ bete dutenak askatuak izan daitezen. Ezin …

Continue reading

Bizi !k, sumindurik eta kezkati, Aurore Martin-en berehalako askatzea galdegiten du

Bizi ! mugimenduak gaitzesten ditu irmotasun haundienarekin Aurore Martin Batasunako militantearen Español estaturatzea eta bertan haren kartzelaratzea. «Ezin onartuzkoa da edozoin demokrata kontsekuenterentzat, arriskutsua askatasun publikoentzat eta errotik kezkagarria Euskal Herrian bere bidea egiten saiatzen ari den bake prozesuari zintzoki lotua den edozoin pertsonarentzat»: hara nola Bizi ! mugimendu altermundialistak aurkezten duen PS gobernuak hartu erabakia. Erabaki …

Continue reading

10 000 manifestalari Baionan AHTaren kontra!

Manifestaldi harrigarri batek Baionako karrikak okupatu ditu ia hiru orduz larunbata honetan, urriaren 27an ! 100 traktore aintzinean zituztela 10 000 pertsona joan dira Lauga-tik Suprefeturara. Bizi!ren desfilea animatua bezain koloretsua zen eta aintzinean bazuen kamion bat non Emeki Luke-ek 4 Daltonak eta haien jaunttokeriak gelditzen zituen eszena bat jokatua zen. Lau Dalton hauek Joe …

Continue reading

Pauen arrastatuak izan diren Bizi!ko 11 militanteak askatuak izan dira

  [:]

Continue reading

Bizi ! mugimenduko 11 kide arrastatuak Pauen, AHTaren aurkako ekintza baten karietarat

Astearte honetan, urriaren 23an, goizeko 10k30tan, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 18 kidek ekintza ikusgarri bat burutu dute Pauen (64), Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak AHT berriaren Tours-Bordale zatiaren diruztatzearen alde hartu duen erabakia salatzeko. Bizi!ko ekintzalarietarik 11 arrastatuak izan dira eta orain bertan Paueko komisaldegian dira. Ekintza hau, Bordale-Hendaia AHT berriaren kontra eta existitzen diren treinbideen …

Continue reading

Garoñako zentral nuklearra hestear?

Nuclenor konpainiak, Iparraldetik 134 km-ra dagoen Garoñako zentral nuklearraren jabe denak, ez du zentralarentzat baimenaren eraberritzea eskatu, alta, -2019ra arteko- luzapen horren egiteko epemuga asteazken arratsean finkatua zen. Zentral nuklearrak bere jarduera 2013an buka lezake beraz. Bizik 2012ko martxoaren 11n Baionan antolatu zuen jende-kateak hori bera eskatzen zuen, Fukushiman iragan istripuaren lehen urtemugakari. Garoñakoa, Fukushimaren …

Continue reading

2012ko legebiltzarreko hauteskundeak:Bizi!k Euskal Herriko hautagaiak aldaketa klimatikoari eta energiaren krisiari buruz galdezkatu ditu

Ostirala honetan, ekainaren 1an, Bizi! mugimendu altermundialistako 5 ordezkarik prentsaurreko bat eman dute. Bertan aurkeztu dute Euskal Herrian legebiltzarreko hauteskundetan aurkezten diren hautagai guzier (salbu FN-ekoer) igorria izan den dokumento bat. Trantsizio energetiko eta klima aldaketaren borrokaren arloko 25 galderez egina da, hainbat proposamen konkretu eta zehaztuz osatua. Jadanik 13 hautagaiek PS, Ekologistak, EHBai, NPA …

Continue reading

Sarkozyren aurkako maiatzaren 1a Baionan

Astearte honetan Baionan, Bizi!-k 550 pertsona bildu ditu «Sarkozy Kanpora!» banderola baten gibelean maiatzaren 1eko ohiko manifestaldiaren karietara. Batukadek alaiturik eta gazte andana eder batez osatu Bizi!ren desfileak besteak beste ondoko gaiak defenditu ditu: lan denboraren murrizketa, onartu gehienezko soldata, aberastasunen partekatzea produkzioaren emendatzearen ordez, larritasun ekologikoa eta justizia soziala, baita ere nuklearra eta AHT-ren …

Continue reading

Bizi !-k euskararen ezagutza ofizialaren aldeko Deiadar manifestaldira parte hartzeko deia luzatzen du

Kultur aniztasuna ezinbestekoa zaio gizarte demokratikoari, aniztasun biologikoa ekosistemari bezainbat. Molde berdinean eta mekanismo berdinen bitartez, kultur aniztasuna mehatxatua da, aniztasun biologikoaren gisara eta premiazkoa da honen defenditzeko mobilizatzea. Martxoaren 31n, larunbatarekin, Bretainia, Okzitania, Altsazia, Korsika, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat hiritan, elgarretaratzeak burutuko dira Frantses Estatuko hizkuntz historikoen estatutu ofizial baten eskatzeko. Hizkuntz lege …

Continue reading