Category: Prentsa agiriak

Quai d’Orsay-n edo Kanpo Harremanetarako ministeritzan bilkura, Alternatiba ezberdinen koordinaketa Nantes hirian… Alternatiba zabaltzen eta indartzen da

2013ko urriaren 6an, Alternatibak, aldaketa klimatikoaren aurkako alternatiben herrixkak, 12 000 pertsona elgarretaratzen zituen Baionan. Alternatiba eguna Christiane Hessel Andereak irakurri zuen Manifestu batekin bururatzen zen, non COP21aren perspektiban, hots Parisen 2015 urte undarrean iraganen den Nazio Batuen Erakundearen Gailur Klimatiko inportantearen perspektiban, deia zabaldua zen 10, 100, 1000 Alternatiba herrixken sortzerat Europa mailan. Arrakasta honek …

Continue reading

“San Valentin-en karietarat, amodioa egin, eta ez… erosketak!” Bizi!-ren ekintza

Ostegun honetan, otsailaren 13an, Bizi!-ren 4 ekintzaile taldeek  Baionako hainbat iragarki tauletan “San Valentin-en karietarat, amodioa egin eta ez… erosketak!” mezuarekilako ainitz kartel sartu dituzte. Goizeko 6 orenetan,  iragarki taula ezberdinetan ziren mezuak desbideratuak izan dira Iparraldeko Mugimendu Altermundialistaren ekintzarekin. Horren bidez maiteminduen egun hori merkantzia bilakatzea eta gain kontsumoaren besta bilakatzea salatu nahi zen. Bizi!ren ekintzalariek maiteminduak …

Continue reading

Biarritze urpean noizko?

2009ko uztailaren 24a, Bizi-ren lehen ekintzetarik bat : aktibistak Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka famatura igan ziren eta urpeko maska bat eta tuba bat ezarrizizkieten Ama Birjina eta Jesus haurrari. Banderolak jalgitzen ziren « Biarritze urpean noizko? ». Inguruan ziren jendeei banatua zen eskuorriak klima aldaketaren ondorioetaz deiadarra jotzen zuen eta 6 hilabete berantago iragan behar zen Copenhague-eko gailurra aipatzen zuen. Mezua ongi pasatu …

Continue reading

Ekozergaren geroratzea:
Kutsadura Zergaren aldeko lehen ekintza Biarritzen

Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak bere lehen ekintza bururatu du ostirala honetan, abenduaren 13an, eguerdi eta erditan Biarritzen. 60 militantek zintzilikatu dute «Tren gehiago! Kamioi guttiago! Kutsadura Zerga orain!» mezuarekilako banderola haundi bat Biarritzeko autobidean den ordainlekutik landako zubi batean. Manifestalariek ikurriñak eta beren mugimenduaren ikurra diren kutsaduraren aurkako maskak zeramatzaten. Ber denboran, beste …

Continue reading

Hurbileko saltegien ehorzketa: Bizi!k IKEAren etorrera dela eta, lehen hil harria ezarri du

  Asteazken honetan, abenduaren 4an, Baionan, Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraikiz ehun bat pertsonek parte hartu dute Baionako Cinq-Cantons plazan hurbileko saltegien ehorzketan. Ekintza hori iragan da IKEAren lehen harriaren ezartze sinbolikoa antolatua izanen delarik bihar, abenduaren 5an ostegunarekin eta bertan parte hartuko dutelarik Jean Grenet (Baionako auzapeza), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza), Roland Irigoyen (Mugerreko …

Continue reading

Ekozerga : Bilkura ideki batetarat gomita, astelehenean, abenduaren 2an, 18:00etan Baionan

Ekozergaren aplikatzearen alde, mobiliza gaiten! Berriz ere nagusien lobby-en mobilizazioek lortu dute ekozergaren (edo hobeki erran «kutsadura zergaren») geroratzea. Gaur bilkura zabal eta ideki bat antolatzen dugu elgarrekin ikusteko gaur egungo ekonomiaren deslokalizazioaren eta laborantza produktibistaren arduradun ezberdinei bai eta bide garraioetako nagusien lobby-ei nola aurre egin.  Horren bidez argitu nahi ditugu dosier horren hainbat …

Continue reading

Bizi!k azaroaren 30an, Maulerat Manifestatzera deitzen du

Gure lurraldearen kudeaketa jasangarriagoa ahalbidetzen duten tresnen eta gobernantzaren bertokiratzeko Ile-de-France-en edo Korsikan jada baden Estatus bereziko Lurralde Kolektibitate baten sortzeak Ipar Euskal Herriarentzat ainitz errextuko luke hainbat eremu erabakigarrietan (garraio kolektiboan, laborantzan, ekonomian, turismoan, euskaran, kulturan, mugaz gaindiko elkarlanan, etxebizitzan) kudeaketa jasangarri eta orekatu baten gauzatzea. Gure garraio kolektiboen eskastasuna eta moldakaiztasuna agerikoak dira …

Continue reading

Alternatibaren aldeko mobilizazioa haundituz doa

E-25 Astearte honetan, irailaren 10an, Greenpeace France-ek bere sustengua ofizialki ekarri du Alternatiba-ri. Greenpeace-ek erabaki du Baionara mobilizatzeko deia luzatzera, igandean urriaren 6eko. Ber erabakia hartu du Sortir du Nucléaire (Nuklearretik atera) sareak (934 elkarte ezberdin biltzen dituen federazioak). Ostirala honetan, irailaren 13an, Alternatiba hainbat kazetari eta pertsonalitateren aurrean aurkeztua izanen da Parisen. Horrez gain, …

Continue reading

Bizi! Istanbulen: Desafio klimatikoari eusteko estrategia bateratuak apailatu

Bizi !-ko 2 ordezkari Istanbulen izanen dira ekainaren 24 astelenetik goiti, aste osoa iraunen duen 135 herrialdetako 500 militante klimatikoen nazio arteko bilkura den Global Power Shiftean parte hartzeko. 135 herrialde desberdinetatik etorri mugimendu klimatikoetako 500  aktibista eta ordezkari egun hauetan bilduak dira, ekainaren 24tik 30era Istanbulen gertatzen den « Global Power Shift » nazio arteko gailurraren …

Continue reading

Bizi!-k EITB.com frantsesezko webgunearen hestea gaitzesten du

Bizi! Mugimendu altermundialistak EITBrentzat lan egiten duen  M4F-en erabakia gaitzesten du. Empresa horrek www.eitb.com/fr web gunea animatzen duen azken kazetariaren kanporatzea erabaki du. Aktualitatea tratatzen duen web gune honek duela hainbat urte goraipatzekoa den lan bat egiten du Euskal Herriarentzat hain garrantzitsuak izan diren hainbat problematikari buruz. Hara nola AHT berriaren aurkako borrokari buruz, EH …

Continue reading