Maiteminduek elkarrer eskuak emaiten dituzte. Mota guzietako opari saltzaileek eskuak diruz betetzeko xedeak dituzte. Baina nehork ez daki xuxen nor den San Balendin delako hori! Alta bada, kontsumo arduragabearen ohore tauladan, lider toki ederra badu… noski lehen postua ezin galdua duen Bizar Xuri-ren ondotik. Lehen lekutik ezin kendua… zerga iruzurgileak bezala, gehiegizko moldean aberatsa izaitea …
Category: Informatu – Formakuntzak
Feb 20 2016
Egin dugu! “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”
San Balendin eguna ez da bakarrik estakuru bat izan behar beti eta gehiago kontsumitzeko gure planetaren kaltetan. Har dezagun arrosaren etsenplua, otsailaren 14an eskainitako opari gostukoena: parte handia Afrikatik (Ethiopia, Kenia) eta Hego Ameriketatik (Ekuadore) inportatuak dira – France Info-ren arabera – eta bistan dena hegazkinez (% 85 Consoglobe gunearen arabera) gure loreontzietan fresko freskoak …
Feb 13 2016
Bizi!-ren ekintza “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!”
Ostirala honetan, otsailaren 12an, Bizi !ko 16 aktibistek “San Balendin egunaren karietara, amodioa egin, ez erosketak!” zioten hainbat afitxa erraldoi Baionako autobus geltokietako iragarki tauletan sartu dituzte. Gero eta kopuru haundian agertzen den publizitateak sinestarazten du maitatuago eta urosago bizi girela gehiago kontsumituz edo gehiago ukanez. Izan eta ukan-en arteko nahasketa lantzen du, «Ondasun guttiago, harreman …

















