Angeluko Brindos etorbidean eginiko antolaketa lanentzat Paueko Auzitegi Administratiboan auzi-errekurtsoa aurkeztu delarik, Bizik herritar kanpaina abiarazten du, Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluan ezarritakoa betetzen ez duten Ipar Euskal Herriko hirigintza-lanak identifikatzeko eta zerrendatzeko helburuarekin. Inprimaki bati esker, herritar guziek ohartarazten ahalko dute orain, beren ustez, legea betetzen ez duten antolaketa lanetaz. Kolektibitateek ia sistematikoki baztertu arren, LAURE …
Category: Informatu – Formakuntzak
Feb 08 2024
Biziren balentria, Mugerreko hezeguneetako 12 hektareen artifizialtzearen kontra dela erakusteko
Ostegun honetan, otsailaren 8an, Bizi! elkarteak 3 m3 betelanetako lur bota ditu Mugerreko Herriko Etxeko sartzean Mugerreko hezguneetako 12 hektareen lurreztatzearen kontra dela erakusteko. Bizik, artifizializazio berri honek eragingo lituzkeen ondorioak kliman, biodibertsitatean eta uholde arriskuak handitzean azpimarratzen ditu. Roland Hirigoyen Mugerreko auzapezari galdegiten dio antolaketa baimenari buruz gibelera egitea eta egitura horiek jadanik artifizializatuak diren eremuetan ezartzeko aterabide alternatiboak aztertzea.
Jan 26 2024
Bizik laborarien mugimendu soziala sustengatzen du: jendea irabaziaren aitzinetik ezartzen duen sistemaren alde!
Laborantza mundua mobilizatzen ari da beren lanetik duintasunez bizitzen uzten ez dituen sistema ekonomiko honen kontra bere haserrea eta atsekabea adierazteko. Estatuak plantan eman aterabideek eta FNSEAk galdatutakoek hamarkadak daramatzate egoera gaizkitzen. Bizik laborariei atxikimendua adierazten die eta trantsizio agroekologiko justua, tokiko laborantza herrikoi eta hazkurri emailearentzat, laborantza munduarentzat eta ekosistementzat krisitik ateratzeko bidea dela baieztatzen du.
Jan 02 2024
Bizikutzu 50 – 2024ko urtarrila
Gizon maltzurraren hitza eta ahuntzaren gauerdiko eztula, biak berdintsu! Euskal erran zaharra Editoriala Urtea berriz ere sekula ikusi gabeko tenperatura beroekin bukatzen den honetan, COParen 28. edizioa ahuntzaren gauerdiko eztula bezain debaldekoa izan da: betebeharrik ez daukaten gauza anitz hitzemanez bukatu dute.Amy Dahan zientzietako historialariak dioenez, “nor emekiago joanen den lasterketa bat” dirudi, karbono putzuak …