Category: Energia

[:fr]Victoire contre un projet de centrale nucléaire !

 

500 persona Baionan nuklearraren kontra prentsa agiria

500 pertsonek parte hartu dute, urte bat xuxen Fukushimako hondamenditik landa, Baionan, igande honetan, martxoaren 11an, goizeko 11:30tan, Bizi! mugimendu altermundialistak antolatu duen nuklearraren kontrako jende kate haundian. Manifestalariek galdegiten zuten besteak beste, Euskal Herritik 4 kilometro eskas den Españar Garoña Zentral Nuklearraren berehalako hestea. Zentrala hori, duela 42 urte martxan da, eta español gobernuak, …

Continue reading

[:fr]Conférence publique: “Un avenir sans pétrole ?” .

Urte bat Fukushima eta gero: Energia zalantzan, martxoaren 8tik 11ra

Minuta 1 eta 28 segunduko aurkezpen bideoa Ezin huts eginezko 4 hitzaldi Ainiza Monjosen, Mugerren, Donibane Lohitzunen eta Baionan: Martxoaren 8an, ostegunarekin, Ainiza-Monjolosen: Petroliorik gabeko etorkizunik? Martxoaren 9an, ostiralarekin, Mugerren: Etxe autonomoa, posible dea? Martxoaren 10an, larunbatarekin, Donibane Lohitzunen: Negawatt eszenarioa, zer da?Martxoaren 10an, larunbatarekin, eta martxoaren 11an, igandearekin, Baionan: Garoñako Zentral Nuklearra, hemendik zonbat …

Continue reading

Larunbata, 2011ko irailaren 24an : erregai fosilen erabilpenaren ttipitzeari buruz zuzendua izanen den mundu mailako eguna!

“Planeta mugitzen da!” erregai fosilen erabilpenaren ttipitzeko eta klima aldaketari buruz aterabideen aldarrikatzeko mundu mailako mobilizazio eguna da. Karia hortarat, ber egunean, munduko kontinente eta herri guzietan, milaka ekintza bururatuak izanen dira. Euskal Herrian burutuko den ekintzaren helburua izanen da afitxa eta pegatak ezartzea hiri eta herri ezberdinetan agertzen diren ekologikoki eta sozialki arduragabeak diren …

Continue reading

Nuklearraren aurkako elgarretaratze bateratu berria Baionako BNP banketxearen aitzinean, igandean, martxoaren 20an arratsaldeko15:00etan!

Baionako BNP-aren aintzinean Nuklearraren aurkako elgarretaratzea Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraituz, 200 pertsona bildu dira Baionako Herriko etxe ondoan den BNP banku agentziaren aurrean. « Croissance à tout prix : Hara Kiri – Nuklearrik ez milesker » mezuaren atzean, manifestalariek beren elkartasuna erakutsi dute japoniar populuari, eta gaitzetsi dituzte gero eta gehiago agertzen diren proiektu …

Continue reading

Nuklearraren kontrako elgarretaratzea Ostirala, martxoaren 18an, arratseko 18:00etan, Baionan

Nuklearra, agro-erregaiak, arroketako gasa, etab. Norabide gabeko, aintzinerat buruzko ihesari, aski da! Bizi! mugimenduak deitzen du nuklearraren kontrako elgarretaratze batera ostirala honetan, martxoaren 18an, arratseko 18:00etan, Victor Hugo karrikako BNParen aintzinean, Baionako Herriko Etxetik hurbil. Japoniako aktualitateak deiadarra jo behar dauku. Teknologia nuklearraren garapenak (nahiz eta lanjerosa izan eta milaka urtez bere ondarkinak radioaktiboak egoiten …

Continue reading

Bizi!ren formakuntzak aste huntan

Petrolioaren prezioaren izugarriko gorakada programatuak, klimaren erabateko aldaketa txarra saihesteko lortu beharreko helburuek gure gizarteak errotik irauliko dituzte. Eta gaurdanik horretara prestatzen hasten bagina, alimaleko aldaketa hori aurpegian biltzeko ordez ? Zoin dira trantsizio eramangarriak, gaurtik egingarriak eta pozgarriak ? Maiatzaren 8an, larunbatarekin, Manu Robles-Arangiz Fundazioan (Baiona) 10:00etatik 13:00etara : Klima energia hiritar planak (azalpena …

Continue reading