Category: Harrera

Urte bat Fukushima eta gero: Energia zalantzan, martxoaren 8tik 11ra

Minuta 1 eta 28 segunduko aurkezpen bideoa Ezin huts eginezko 4 hitzaldi Ainiza Monjosen, Mugerren, Donibane Lohitzunen eta Baionan: Martxoaren 8an, ostegunarekin, Ainiza-Monjolosen: Petroliorik gabeko etorkizunik? Martxoaren 9an, ostiralarekin, Mugerren: Etxe autonomoa, posible dea? Martxoaren 10an, larunbatarekin, Donibane Lohitzunen: Negawatt eszenarioa, zer da?Martxoaren 10an, larunbatarekin, eta martxoaren 11an, igandearekin, Baionan: Garoñako Zentral Nuklearra, hemendik zonbat …

Continue reading

Proposatu eta eragin

Bizi ! mugimendu altermundialistak prentsaurreko bat eskaini du larunbat honetan otsailaren 25an Baionan. Zonbait iritzi eta proposamen aurkeztu ditu tokiko aktualitateari lotuak diren gai garrantzitsu batzuetaz : « dena bide »-ari alternatiba eskasak (autobusak, tokiko treinak, merkantzia trein garraioak, txirrindula garatzeko politikak…), Ikea zentro komertzialaren plantatzea, bereixketa mekano biologikoaren zentroaren plantatzea Baionan eta Sarrikota Pean. Mugimenduak iparraldeko ondarkinen biltze …

Continue reading

[:fr]Ordre du jour de la Coordination Bizi ! de ce mercredi 22 février

 

Bilkura, Donibane Lohitzunen Bizi!ren tokiko talde baten sortzeko!

Asteartea, otsailaren 21an, 19etarik 21ak arte, Donibane Lohitzunen (8 Biscardbidea karrikan, erdi gunean, Saint Thomas d’Aquin Lizeoaren ondoan, xehetasun gehiago 06 14 99 58 79 zenbakian) Bilkura, Bizi!ren tokiko talde baten sortzeko! (Bidarte- Donibane Lohitzun – Hendaia – Senpere eskualdean) Gai zerrenda: -Bizi! mugimenduak martxan dituen lan arloen aurkezpena! -Tokiko taldearen sortzea. -“Negawatt egitasmoa” hitzaldiaren aurkezpena, martxoaren …

Continue reading

Bizi!k merkantzien trenezko garraioaren suntsitzea gaitzesten du

Bizi!k gaitzesten ditu Mugerreko plataformatik egiten zen merkantzien trenezko garraioaren gelditzea eta Bordale eta Hendaia artean tren bide berri baten aldarrikatzaileen gezur lotsagabeak. Joan den ostegunean, Bordale eta Hendaiaren artean trenbide berri baten eraikitzearen aldekoak bildu dira beroan Baionako MIGan, elgarren artean proiektu horren balizko interes orokorraz konbentzitzeko. Orroitaraz dezagun luzaz premiazko behar horren justifikazioaren …

Continue reading

Miliar bat minuta bat irabazteko, merezi dutalako!

  Ikuskizun berezia gertatu da ostegun huntan otsailaren 9an Baionako komertzio eta industria ganbararen aintzinean : Akitaniako komertzio ganbaren gomitatuek ez dute lortu gela betzea, AHT-aren aldeko lobbyari oihartzuna emaiteko. Bainan buruzagi, trader eta koadro gazte dinamiko batzu kuraiaz beterik kanpoan egon dira, nahiz eta negu gorriko hotza izan eta haien parean AHT treinbide berri …

Continue reading

Txirrindulari buruzko politika Miarritzen: oztopo bat gainditu da

Miarritzek luzaz txirrindulari ateak hetsi dizkio. 2011ko urtearen bukaeran 3 hilabeteko kanpaina eraman ondoren, eredugarria izan den herritar mobilizazio batek lortu du untsa errotua zen oztopo baten gainditzea. Miarritzeko Autoaren Saloinan ekintza, biztanleenganako informazio kanpaina, Bizi! Kleta kanpaina, non, abenduaren 3an, Aldaketa Klimatikoari buruzko Durban-eko Gailurraren karietara, sinbolikoki txirrindula bat eskainia izan den Miarritzeko auzapezari: …

Continue reading

Tokiko moneta bat sortzeko proiektua Euskal Herrian: Iparraldeko ordezkaritza errezebitua izan da Chiemgau-en, Alemanian

Bilkura publikoa otsailaren 1ean asteazkenarekin 19:00etan Baionan     Chiemgauer Europako tokiko moneda garrantzitsuena da. Ambes elkartearen (Euskal moneta ekologiko eta solidario baten sortzeko elkartea) ordezkaritza bat Bavière eskualderat joan da urtarrilaren 25etik 28 rat. 2003an sortu den Chiemgauer moneta, 2011an Chiemgau-ko eskualdean (280 000 biztanle) 6 milio euro baliokide negozio zenbakia sortu duena, luzaz …

Continue reading

Elkartasuna CLPB/EHEK-ko laborariekin

Bizi!-k salatu nahi du esne industrialariek Euskal Herriko Esne Kooperatibako (EHEK) laborariei egiten dieten boikota onartezina. Lactalis (Pyrénées-From / Le P’Tit Basque), Bongrain (Chaumes / Etorki), MLC (3A / Capitoul), Andros (Onetik) eta Agour-ek, Ossau-Iraty Sor Markaren kargu txostenaren arabera ekoiztu 1,35 milioi ardi esne pinta botatzera behartzen dituzte laborariak. Denbora berdinean, industrialari hauek, Euskal …

Continue reading

Euskal preso politikoak : Bizi!k urtarrilaren 7an Bilbon iraganen den manifestaldira deia egiten du

ETAk borroka armatuari erabateko eta baldintza gabeko amaiera baten emaiteaz egin duen adierazpenak Euskal Herriko jendarte osoarentzat esperantzaz eta posibilitatez beteriko aro bat idekitzen du. Hori “estrategia klandestino edo ekintza bortitz oro” (Bizi!ren Hitzarmen sortzailearen pasartea) argiki baztertzen dituen Bizi! bezalako mugimendu batentzat atsegin iturri bakarrik izaiten ahal da. ETAren borroka armatuaren gelditzeak ez du …

Continue reading