Category: Harrera

Martxoaren 30an, klimaren alde bozka dezagun!

21 herri (*) kudeatuak izanen dira Trantsizio Energetikoaren aldeko Ituna izenpetu duen talde batetaz. Bizi!k proposatu duen Itun horrek hainbat neurri baditu hiri eremuaren hedatzeari buruz, garraio molde alternatiboei buruz, kontsumo energetikoari buruz, hurbileko zirkuitu laburrei buruz, bio-hondakinei buruz, etab. 21Herriko etxe horietan Ituna izenpetu duten zerrendak lehen itzulitik hautatuak izan dira. Ituna izenpetu duten …

Continue reading

2. itzulian, klimaren alde bozka dezagun!

Bizi!k deitzen du 2. itzulian hor izanen diren zerrenden klima-energia arloko engaiamendu mailaren egiaztatzerat tuna izenpetzen duten 30 zerrenda bigarren itzulian aurkezteko gaitasunarekin dira. Ahetze, Angelu, Arrangoitze, Azkaine, Baiona, Biarritze, Bokale, Donapaleu, Hendaia, Maule, Senpere, Urruña, Uztaritze, Ziburu eta Zuraide herriak dira kasu hortan. Bizi!k deitzen ditu hautesleak kontrolatzerat zerrenda bakoitzaren klima-energia arloko engaiamendu maila …

Continue reading

Euskal Herria trantsizioan : bideoa !

Transizio energetikoaren aldeko hitzarmenaren izenpetzera bultzatu zituen Bizi mogimenduak http://www.kanaldude.tv/Transizio-energetikoa-Herriko-bozetako-mahain-gainean_v2882.html

Euskal Herria : trantsizio energetikoak betea egiten du

Azken finean, Bizi!-k proposatu duen trantsizio energetikoaren ituna 81 herriko zerrendek izenpetu dute, 43 herri desberdinetakoak (Iparraldeko biztanlegoaren %91ari dagokio). Itunaren baitan hiriaren barreatzea, garraio mota alternatiboak, kontsumo energetikoak, tokiko zirkuitu laburrak, bio-ondarkinak etab… bezalako gaiak dira. Izenpetzeko azken epea martxoaren 12an finkatua zen, karia hortara Uztaritzen antolatua izan zen Euskal Herria Trantsizioan gaualdia. Trantsizio …

Continue reading

Eztabaida gaualdia Urruñako Itsas Mendi zineman martxoaren 14an ortziralearekin 20:30etan

Leslie Franke eta Herdolor Lorenz-en dokumentario bat Arnasten dugun airea bezala, ura bizitzarako ezinbertzekoa da. 2010ko uztailaren 27an, ur edangarriaren eskuratzeko eskubidea Giza Eskubideen Deklarazioan sartu zuen NBEko Biltzar Orokorrak. Hala ere, ura haien etekinak gogan duten enpresa multinazionalen interes ekonomikoen menpe geratzen da. Urre urdinaren bereganatze hori herri garatugabeetan baita herri aberats industrializatuetan ere …

Continue reading

2014eko herriko hauteskundeak Euskal Herrian: Jada 81 zerrenda engaiatzen dira Bizi!k aurkeztutako Trantsizio Energetikoaren Itunaren izenpetzerat

Klima-Energia-ren arloko engaiamenduen karta hau proposatua da Euskal Herriko herriko etxeetako  hauteskundeetan aurkeztuko diren zerrenda guziei, edozoin izanikan ere haien kolore politikoa. Itunaren izenpetzeko azken epea asteazkenean, martxoaren 12an finkatua izan da. Egun hortan, zerrenda buruek publikoan Ituna izenpetzen ahalko dute, Uztaritzen iraganen den “Euskal Herria Trantsizioan – 2014-ko herri hauteskundeak” gaualdiaren karietarat. [gview file=”https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2014/02/Conférence-de-presse-du-samedi-1er-février-2014-Dossier-de-presse-Prentsa-Txostena.pdf” …

Continue reading

Trantsizioa orain ! Arrats berezi bat Uztaritzen

Uztaritzen Martxoaren 12 hontan asteazkenarekin iraganen den Euskal Herria Trantsizioan arrats berezirako, tendentzi guzietako (UMP, erdialde, PS, ezkerraren ezkerra, abertzale, etiketa gabeko edo biltze zerrendak) 42 zerrendak jadanik haien parte hartzea baieztatu dute. Gutienez 32 zerrenda buruk ordezkatuko dituzte. Orotara, Iparraldeko biztanleriaren %85a biltzen duten 40 herrietako  78 zerrendek trantsizio energetikoaren Ituna izenpetu dute eta …

Continue reading

Euskal Herria: Trantsizioa martxoaren 12an hasten da!

Asteazken honetan, martxoaren 12an, Uztaritzen, 2014eko herriko hauteskundeen karietarat,  Euskal Herriko klima-energia erronkentzat, bereziki garrantzitsua den gaualdi bat iraganen da. 70 zerrendatik goiti, Euskal Herriko 41 herritan aurkezten direnak, jada engaiatu dira Trantsizio Energetikoaren Itunaren izenpetzerat. Trantsizio Itun horrek hainbat neurri baditu hiri eremuen hedatzeari buruz, garraio molde alternatiboei buruz, energia kontsumoari buruz, tokiko zirkuitu …

Continue reading

Bizi!k bere egintza azkartzen du

Bizi ! mugimenduak bere urteko Biltzar Nagusia gaur, martxoaren 1an, larunbatarekin, Baionan bururatu du. Bizi!ren Biltzar Nagusian mugimenduko 81 militantek parte hartu dute, eta ohizko txosten moral eta finantzarioaren aurkezpenarekin hasi da. Mugimenduaren urtea mamitsua izan da, bereziki klima-energia arloko herriko hauteskundeetarako tresna kutxaren argitaratzearekin bai eta ere hainbat ekintzekin garraioaren edo kontsumo arduratsuaren arloetan. Bizi!ren …

Continue reading

Hego-Lapurdiko Alternatiba 2014 – bilkura Otsailaren 20ean ortzegunarekin 19:00etan

Hego Lapurdiko Alternatibak heldu diren Urriaren 4 eta 5ean iraganen da, kostaldean (toki zehatza apirilean finkatuko da). Data horiek zuen egutegietan marka itzazue gaurdanik. Edukiaren bilkura bat eginen dugu Otsailaren 20ean ortzegunarekin 19:00etan Donibane Lohitzunen Passicot bulebarreko 15ean Gai hainitz aipatzen ahalko dire bilera hontan: – zein eduki espazio ezberdinentzat? zein hizlari eta lekuko kontaktatu? …

Continue reading