Category: Harrera

Biarritze urpean noizko?

2009ko uztailaren 24a, Bizi-ren lehen ekintzetarik bat : aktibistak Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka famatura igan ziren eta urpeko maska bat eta tuba bat ezarrizizkieten Ama Birjina eta Jesus haurrari. Banderolak jalgitzen ziren « Biarritze urpean noizko? ». Inguruan ziren jendeei banatua zen eskuorriak klima aldaketaren ondorioetaz deiadarra jotzen zuen eta 6 hilabete berantago iragan behar zen Copenhague-eko gailurra aipatzen zuen. Mezua ongi pasatu …

Continue reading

Zuk ere parte har ezazu Bizi!-ren batukadan !

Kontra-gailur, ekintza, elgarretaratze, manifestaldiak… alaitzen eta animatzen ditugu! Rythms of resistance batukada militanteen europar sareko kide gira, erritmo eroak gustuko dituzten guzieri idekia da! Ez da beharrezkoa perkusioen menperatzea biziki ongi, erritmoa sentitzea aholkatua da hala ere 😉 Errepikak Miarritzeko gaztetxean egiten dira asteazkenetan bi astetik behin, 19:00etatik 21:00etara. Gure bideoen ikusteko (klika ezazu azpian …

Continue reading

Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko kolektiboaren deia :

Denetan eta denek, zuen maska zuriak har ! Biarritzeko autobidean egin ekintzaren ondotik, Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak ekimen sail berria abiatu du : Antolatzeko biziki errazak dira, denetan egin daitezke eta denek egin ditzakete. Kutsaduraren aurkako maska hartu behar da eta zuen herri edo lurraldeko estatua bati ezarri. Ekimenaren sentsuaren azapena emateko, ez ahantz …

Continue reading

URTATS GAUA NON-STOP : BAIONA TIPIKO 24 ORENAK

  13/12/31 :   17h – 20h : Sankara   Ordu Alaia !   00h00 : Sankara   Txanpaina !   14/01/01 :   00h30 : Patxoki   Patxokiren idekitzea   10h : Sankara   Tipul salda eta ostrak   17h : Agur !!!    

Abenduaren 19a Donibane Lohitzunen: Hego-Lapurdin Alternatiba bat 2014ean?

Hendaia, Senpere eta Arbonaren artean bizi baldin bazara (“Hego Lapurdi” deituriko hirigune hortan) eta hirigune hortan Alternatiba baten antolaketan parte hartu nahi baduzu heldu den urterakotz, heldu den abenduaren 19an lehen bilera bat eginen dugu tema hortaz. Eskualde hontan ezagutzeko eta egiteko hainitz dago hirigintzan, garraioetan, hurbileko laborantzan, itsasoaren egoeran etab. Hitzordua abenduaren 19an ortzegunerakin, …

Continue reading

Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko kolektiboaren deia :

Denetan eta denek, zuen maska zuriak har ! Biarritzeko autobidean egin ekintzaren ondotik, Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak ekimen sail berria abiatu du : Antolatzeko biziki errazak dira, denetan egin daitezke eta denek egin ditzakete. Kutsaduraren aurkako maska hartu behar da eta zuen herri edo lurraldeko estatua bati ezarri. Ekimenaren sentsuaren azapena emateko, ez ahantz banderola bat ezartzea, …

Continue reading

Ekozergaren geroratzea:
Kutsadura Zergaren aldeko lehen ekintza Biarritzen

Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak bere lehen ekintza bururatu du ostirala honetan, abenduaren 13an, eguerdi eta erditan Biarritzen. 60 militantek zintzilikatu dute «Tren gehiago! Kamioi guttiago! Kutsadura Zerga orain!» mezuarekilako banderola haundi bat Biarritzeko autobidean den ordainlekutik landako zubi batean. Manifestalariek ikurriñak eta beren mugimenduaren ikurra diren kutsaduraren aurkako maskak zeramatzaten. Ber denboran, beste …

Continue reading

Hurbileko saltegien ehorzketa: Bizi!k IKEAren etorrera dela eta, lehen hil harria ezarri du

  Asteazken honetan, abenduaren 4an, Baionan, Bizi! mugimendu altermundialistaren deiari jarraikiz ehun bat pertsonek parte hartu dute Baionako Cinq-Cantons plazan hurbileko saltegien ehorzketan. Ekintza hori iragan da IKEAren lehen harriaren ezartze sinbolikoa antolatua izanen delarik bihar, abenduaren 5an ostegunarekin eta bertan parte hartuko dutelarik Jean Grenet (Baionako auzapeza), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza), Roland Irigoyen (Mugerreko …

Continue reading

Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektibo baten sortzea

Astelehen honetan, abenduaren 2an, Baionako Bourse du Travail-aren egoitzan, Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektibo bat sortu da. Elkarte, erakunde eta tokiko sindikatu ezberdinetako 30 ordezkarik erabaki dute kutsadura zergaren gauzatzearen galdatzeko ekintza eta mobilizazioen epe laburrenean antolatzea. Noski, zerga hori ezaugarri gisa dituen akats nagusietaz zuzendua izan behar da, besteak beste ordainpeko autobideek duten …

Continue reading

IKEA : hurbileko saltegien ehorzketa abenduaren 4an asteazkenarekin

IKEA eta bere komertzio gunearen proiektua Ametzondon, berriz ere lehenlerroan agertzen da aktualitatean. Lehen harriaren ezartze sinbolikoaantolatua da abenduaren 5an ostegunarekin lekuan berean, batez ere JeanGrenet (Baionako auzapeza), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza), RolandIrigoyen (Mugerreko auzapeza) eta Stefan Vanoverbeke-ren (IKEAFrantziako lehendakari-zuzendaria) presentziarekin.Deiadarra jotzeko eta herritarrak eta Baiona hirierdiko komertsanteaksentsibilizatzeko proiektu horren egiazko ondorioetaz, gomitatzen dituguproiektuaren kontra …

Continue reading