Category: Harrera

Bizi ingurumena egiazki babesten duen publizitate araudiaren aldeko gutun irekia!

Lehendakari jauna,
Euskal Herriko RLPi Gidaritza batzordeko hautetsiak,

Joan den martxoko bilkura publikoetan, Euskal Herriko herrien arteko Publizitateari buruzko Tokiko Araudiari eman nahi dizkiozuen orientabide orokorren lehen bertsioa ikusi genuen, eta lurraldeko biztanleen bizi ingurumenaren babesteko kanpoko espazioan publizitatearen inbasioaren kontrako zure anbizioa. Baionako bilkura publikoan elkarte eta herritarrak biziki mobilizatuak izan badira eta linean egin diren ekarpenak, kasik guziendako gure bazterrak zaintzeko eta larrialdi ekologikoarekilako koherentziazko eskaera azkarra egiteko direlarik, deitoratzen dugu egin diren eskaera argudiatuetarik bat ere ez dela kontuan hartua izan. Bilkuren ondotik zuen webgunean argitaratzen den dokumentuak ez du, izan ere, funtsezko aldaketarik bere norabideetan eta jakin dugu oraingoz ez duzuela berriz elkartzea baliagarri ikusi, ondoko elkargoko kontseilua baino lehen hitzartzearen ekarpenen finkatzea eztabaidatzeko.

Continue reading

Bizikutzu 52 – 2024ko maitza

«Demokrazia ez da gehiengoaren legea, gutiengoaren babestea baizik.»Albert Camus Editoriala Zuzenbide estatua demokraziarentzat beharrezko baldintzetako bat da. Nehork ez du dudarik horri buruz. Baina printzipio horrek prozeduren murruarekin talka egiten duenean, zinezko  kontraerrana bada. Etxebizitza eskubidearen kasua hor dugu, arras oinarrizkoa, eta Ipar Euskal Herrian urte andana honetan arazo larria bilakatu dena. Bizik arlo honetan …

Continue reading

Maiatzaren 1a Baionan, “aberatsak zergapetu” jende-lerro alai eta aldarrikatzailea

Alda eta Bizi elkarrekin atera dira euripean Baionako karriketara maiatzaren 1eko manifestazio tradizionalaren karietara. Haien animazio eta antzerki ironikoekin, bi elkarteek eskaera seriosa egin dute: hots, “aberatsak zergapetzeko”, horri esker justizia soziala eta eraldaketa ekologikoa diruztatu ahal izateko.

Continue reading

Bruno Le Maire-en bigarren etxebizitzaren aitzinean aberatsak zergapetzea galdatzen dute Bizi eta Aldak

Bizi! eta Aldako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Bruno Le Maire-en bigarren etxearen aitzinean, Senperen. Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak  eta azken honek “ongizate Estatua” desegiteko adierazi duen nahia salatu dituzte. Aberatsak zergapetzeko deia egin dute, eta maiatzaren 1ean, asteazkenarekin, Baionan. lelo horren gibeletik saldoan  manifestatzeko deia ere.

Continue reading

Mugerreko hezegunea: 300 lanpostu arriskuan Euskal Hirigune Elkargoaren tematzeagatik?

Bizik 300 zapata pare utzi ditu Euskal Hirigune Elkargoaren egoitza aitzinean, Enovis enpresarentzat konponbide bideragarri ezaz ohartarazteko. EHEk Mugerreko hezegunean  proposaturiko kokapenaren ilegaltasun nabariak enpresaren 300 lanpostuak mehatxatzen ditu. Elkarteak galdegiten du ordezko aterabide bat aurki dezaten ahal bezain laster, aldi berean hezegunearen babestea eta tokiko enpleguen atxikitzea segurtatuko duena.

Continue reading

Biziren Biltzar Nagusiari buruzko xehetasun guziak ! Hitzordua, maiatzaren 4an!

2024ko Biziren Biltzar Nagusia maiatzaren 4an iraganen da, larunbatarekin, 14:00etatik 17:45era, Baionako Zizpa Gaztetxean (Lesseps kaiako 7.). 13:30etatik goiti etortzera gomitatzen zaituztegu bozkatzeko txartelak eta Biltzar Nagusia untsa iragaiteko baliagarriak diren dokumentuak eskuratzeko. Biltzar Nagusi honek Biziren 2024-2028 bide orria eraikitzeko eztabaida estrategikoaren prozesuari hasiera emanen dio! Iragan den urte aberats honen bilana ere eginen …

Continue reading

Ekologia: Formakuntzarik gabe, ezin da neurriko ekintzarik gauzatu!

2022an egin lehen formakuntza-zikloa eta gero, Bizi -Bihar eko-formakuntza institutuarekin elkarlanean- formakuntza-ziklo berri bat plantan ematen ari da, erronka ekologikoeei buru egiteko, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioei jarduteko gakoak emateko. “Saihestezina kudeatzeko eta kudeatu ezina saihesteko” parada izateko, Bizi eta Bihar elkateak Iparraldeko Herriko Etxeei dei egiten diete antola daitezen, Iparraldeko hautetsi eta eragileak …

Continue reading

Aldak eta Bizik Maiatzaren lehenean manifestatzeko deia luzatzen du !

Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun! Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun! Krisia eta zor publikoa baizik ez direlarik aipu, miliardunak joritzen ari dira. Munduko aberatsenen % 1ek planetaren aberastasunaren kasik erdia daukate! Etxebizitzaren krisia sekula baino bortizkiago ari delarik, pertsona aberatsenen % 10ek ondasun …

Continue reading

Aberatsak zergapetu ditzagun! Aldak eta Bizik Maiatzaren lehenean manifestatzeko deia luzatzen dute

Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun! Krisia eta zor publikoa baizik ez direlarik aipu, miliardunak joritzen ari dira. Munduko aberatsenen % 1ek planetaren aberastasunaren kasik erdia daukate! Etxebizitzaren krisia sekula baino bortizkiago ari delarik, pertsona aberatsenen % 10ek ondasun higiezin guzien % 44a berenganatua dute eta menaiuen % 3,5ek sektore …

Continue reading

Mugerreko hezegunea: mugimendu abertzalearen bide-orriaren norabideak gorpuzten dituen borroka

Bizi pozten da mugimendu abertzaleak martxoaren 31ko Aberri Egunean igorri duen seinaleaz. Izan ere, Bagira prozesutik sortu den  mugimendu abertzalearen datozen 10 urteetarako bide-orriak dio funtsezkoa izanen dela “artifizializazioa gelditzea, karbonoa atxikitzeko lekuak (oihanak eta hezeguneak) zainduz, garatuz eta indartuz, karbono neutraltasuna lortzeko ezinbestekoak baitira”. Mugerreko hezegunea ederki sartzen da marko horretan. Espero dugu Europako …

Continue reading