Category: Harrera

Patxa plazaren estrenaldia

Hona hemen Patxa plaza berriaren estreinaldiaren eguneko egitaraua: Plaza historikoa estreinatzeko asmoz, egun osoko egitarau aberats eta ezberdina antolatu dugu eta urririk da: 11ak Argazki erakusketaren aurkezpena 12ak Aperitifa, QQ Bird eta Baionan Kantuz-ek animaturik 14ak Haurrentzako jokoak Gaia Elkartea 16ak Patxaranga Baionako karriketan 18ak Hip Hop emanaldia Wazza Panda Family 18ak30 Aizkolariak 19ak Estreinaldi …

Continue reading

Bizi-ren 10garren urtemugaren egitaraua!

2009an sortua, Bizik bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainaren 14, 15 eta 16ko asteburuan, Baionan. Egitaraua Laguntzaileei deia Ekainaren 14, 15 eta 16ko esku ukaldi bat behar dugu. Muntaketan, logistikan, bazkarian, ostatuan, garbiketan, komunikazioan, argazkietan, etab. Gustu guzientzat izanen da! Ekintzan parte hartzen dut Bere 10. urtemugaren karietara, Bizik antolatzen du igandean, ekainaren 16an, …

Continue reading

23. Bizikutzu – 2019ko maiatza

“Gauzak ez dira aldatu behar soilik, orain aldatu behar dira.” Naomi Klein Editoriala Maiatzaren lehena 1889an ospatu zen lehen aldiko, Haymarket Square-eko sarraskiaren gogoratzeko eta 1919tik besta eguna bilakatu zen Frantzian. Urtero, justizia soziala etengabeko borroka gisa ikusten duten pertsonak bateratzen ditu, aurten Baionan, desfile koloretsu eta bateratu baten kari. 2009an Bizi! sortu zen, gaur …

Continue reading

«Elkartasuna, sokadako aitzindariak baino azkarragoa da!»

Maiatzaren Lehenaren karietara, manifestaldi bateratuak bildu ditu 6 500 sindikalista, klimaren aldeko militante, abertzale edo klimaren aldeko gazte, feminista, etorkinekin solidarioak diren pertsona eta Txaleko Hori Baionako karriketan. 2019Ko jende lerroa koloretsua eta bereziki animatua eta besta girokoa izan da. Manifestaldiaren hasieratik soka tira berezi batek doinua emaiten zuen: Txaleko hori, sindikalisten kasula gorri edo …

Continue reading

Bizi!ri buruzko argazkien bila!

Bizi!k bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainean eta karia horretara nahi dugu 200 orriko liburu bat argitaratu %80an azken hamar urteetan antolatu ditugun ekintzen, manifestaldien, gertakarien eta hitzaldien argazkiekin osatua izanen dena. Noski baditugu gure argazkiak (50 000tik goiti) baina nahi genituzke Bizi!ren aktibitateen lekuko izan diren hainbat argazkilari profesional edo amaturrenak ere gehitu. …

Continue reading

«Elkartasuna, sokadako aitzindariak baino azkarragoa da!»

Manifa alaia eta aldarrikatzailea Maiatzaren 1ean asteazkenarekin 11:00etan Baionako Lan Boltsan, Geltokiaren aldean Klimaren aldeko (Alternatiba 2018, klima martxak, lizeotarren greba) eta injustizia sozial eta fiskalaren kontrako (Txaleko Horiak, mugimendu sozial eta sindikalak) azken hilabeteetako etengabeko mobilizazioetarik landa, aurten, Maiatzaren Leheneko manifestaldiak garrantzia berezia ukanen du. Helburua izanen da karrikan erakustea, horiz, gorriz edo berdez, …

Continue reading

Macron atera dezagun: 6 militante deituak, elkartasuna!

Asteartean, apirilaren 9an 8:30etan, elkartasun elkarretaratzea Baionako polizia-etxe aitzinean Baiona: Bizi!ko 6 kide «talde ohointza» akusazio pean deituak izan dira Astearte honetan, apirilaren 9an, Bizi!ren 6 ekintzaile deituak izan dira Baionako polizi-etxera «talde ohointza» akusazio pean Ipar Euskal Herrian azken aste hauetan burutuak izan diren lehendakari potreten deslotzeen ondorioz. Bizi!k dei bat luzatzen du kide …

Continue reading

Herriko Etxeen mailako urratsetatik herritar mobilizaziora

Bi erauntsi eta hiru haize boladen artean, Alternatiba-ren programa aberats eta trinkoak parada eman du  2018ko Hitza HItz Txostenaren aurkezpena egiteko. 2016an egin den Lehen Txostena eta gero Bizi!ren Hitza hitz Batzorde herritarrak  segitu du Iparraldeko 30 Herriko Etxeek 2014an hartu engaiamenduen gauzatzearen jarraitzen trantsizio ekologikoa aitzina joaiteko. Hemen aurkituko duzu txosten honen bertsio idatzi …

Continue reading

#SortonsMacron : 2 ekintza berri Euskal Herrian, Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi

 #SortonsMacron: 2 ekintza berri Euskal Herrian Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi Gaur asteartean, martxoaren 19an 11:00etan, Bizi! Mugimenduaren 2 taldek ber momentoan 2 ekintza burutu dituzte Maulen eta Donibane Garazin. Joan den otsailaren 21ean, Uztaritzen, Lapurdiko hiriburuan, Emmanuel Macron-en potreta deslotu eta hartu ondoan, ber ekintza burutu dute goiz honetan Xiberoko eta Baxe-Nafarroko …

Continue reading

Klimaren aldeko: Erresistentzian sartu!

Klimaren aldeko mobilizazioa indartuz doa Euskal Herrian Ostirala hau, martxoaren 15a, klimaren aldeko gazteriaren grebak markatu du, Baionan 1400 pasa ikaslek manifestatu dutelarik, eta larunbata hau, martxoaren 16a, Bizi!k (*) antolatu Klimaren aldeko martxak, Angeluko erdialdean 1200 petsona bildu direlarik. Martxa horrek gaitzetsi du klimaren aldeko diskurtso handien eta ekintza zehatzen arteko arroila, izan dadin …

Continue reading