Category: Harrera

Klima legea, Macron-en agintaldiko porrota

Astearte honetan, maiatzaren 4an bozkatua izan den Klima eta Erresilientzia lege proiektua ez da behar den mailara heltzen. Testu honen anbizioa sobera ahula da hemendik 2030era, 1990 urteari konparatuz Frantses Estatuaren berotegi efektuko gasen isurketen %40ez murrizteko helburuaren errespetatzeko. Argi uzten du Emmanuel Macron-ek duen mespretxua berak antolatu duen KHK/CCCrentzat (Klimaren aldeko Herritarren Konbenioarentzat).  Frantses …

Continue reading

Bizikutzu 34 – 2021eko maiatza

“Atzoko eroak behar izan ditugu, gaur ekiteko” Thomas Sankara Editoriala Gure azken zenbakian, ingurumenaren alorrean, gaur egun justiziak kondenatzen dituen Estatuak dituen eskasiez mintzatu ginen. Baina ez luke eragile horrek bakarrik bereganatu behar gure arreta. Isil-isilik, sektore pribatuak ere erabat parte hartzen du klima aldaketan. Horrela, nazioarteko sei Gobernuz Kanpoko Erakundek argitaratutako azken txosten batek …

Continue reading

Maiatzaren Lehena Baionan: 3000 pertsona oraindanik biharko munduaren eraikuntzari lotzeko

Manifestaldi bateratu batek 3000 pasa sindikalista, klima militante, gazte, feminista, etorkinekin solidario diren pertsona eta herritar Baionako karriketan bildu ditu, Maiatzaren Leheneko manifestaldiaren karietara. 2021eko desfilea koloretsua izan da, bereziki animatua eta alaia.  CGT, SNUipp FSU, LAB, Gazte Ekintza-Action jeunes, EBA, Etorkinekin, Bizi eta Théâtre occupé-Antzoki okupatua antolakuntzek  izenpetzen zuten manifestaldi bateratuaren hasierako banderolak “Se …

Continue reading

Larunbata, Maiatzaren 1a, Aberats okituen manifa!

Euskal kostaldean, luxuzko bigarren etxebizitzaren ukaiteko gure dretxoen alde!Gazterik ez, gazteluak bai!Pobreak urrunago, itsasoa ederrago!Langile xumeak ez dira ongi etorriak!Gure lehentasuna:bigarren etxebizitza! Azken urte hauetan m²-aren eta alokairuen prezioak molde ikaragarrian goititu dira, baina ez aski. Oraino sobera biztanle badira urte osoan bizitzen direnak hemen gaindi, eta haietarik batzuk Rolexik gabe gainera! Joan bitez baserrira …

Continue reading

Bizi eta Txirrind’Olak, klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa, zalutzera deitzen dute

Lurraren Nazioarteko Eguna Klimari buruzko mundu mailako gailurra Bizi eta Txirrind’Olak, klima eta osagarri publikoa babesten duten mugikortasunei buruzko trantsizioa, zalutzera deitzen dute Ostegun honetan, apirilaren 22an, 10:30ean, auto gidariek, harriturik ikusten ahal zituzten beren bizikleta bidea loturik zaramaten 3 bizikleta BAB hiribideko Butte-aux-Cailles biribilgunean itzulika. Lehena klimaren aldeko nazioarteko bozeramailea den Greta Thunberg irudikatzen …

Continue reading

Biziren Koordinaketa berriaren bozkatzea

Biziren urteko Biltzar Nagusia, larunbat honetan, apirilaren 17an iragan da bideo-konferentziaz, plantan den konfinamendua dela eta. Bere aktibitate ezberdinen martxan atxikitzeko lana eta tresnak egokitzen jarraitzea lortu izaiteak, eta, bilan moral eta finantzarioak ia aho batez onartuak izaiteak indarturik, Bizi! mugimenduak bere Koordinaketa berria bozkatu du.   Biziren 45 kideren parte hartzea izan duen  Biltzar Nagusiak …

Continue reading

Jasone, euskaraz, BIZIren pizgarri!

BIZIko laguntzaile fitxa betetzean, eskukaldi anitz emaiteko prest zinela argi utzi zinuen, eta euskalduna zinela ere baieztatu. Jakazan/k logistika taldeak kudeatzen dituen txintxuketa atelierretan, segidan, zure ekarpenak egin dituzu, euskararen presentzia eraginkortzeko bide berri batzu aholkatuz eta jorratuz! Zuk diguzu seinaletika elebiduna egiteko aterabide polit bat erakutsi: frantsesera lerratzea saihesteko, euskarazko mezua irudiz laguntzea, erdaldunek …

Continue reading

430 pertsona mobilizatuak Angelun, klimaren aldeko funtsezko lege batentzat

Klimarentzat ez da musik:430 pertsona mobilizatuak Angelun, klimaren aldeko funtsezko lege  batentzat Igande honetan, martxoaren 28an, frantses Diputatu Biltzarrean “Klima eta Erresilientzia” lege proiektua eztabaidatua izaiten hasia izanen den egunaren bezperan, Martxa bat abiatu da Angeluko Herriko Etxetik Florence Lasserre anderearen Diputatu egoitzara. 430 pertsonek Biziren eta Estatu mailako 600 erakunderen deiari erantzun dute beren …

Continue reading

Maulen ekintza: legearen errespetua fermuki galdatzeko, Bizik, bizikleta bide bat, berriz tindatzen du

Bizi! elkarteko begirale ekologikoek desobedientzia zibileko ekintza burutu dute ostiral goiz honetan, martxoaren 26an, Mauleko auzapezari eskatzeko legea eta bere metamorfosi ekologikoaren aldeko engaiamenduak errespeta ditzan. Louis Labadotek, auzapezak bide osoa autoei emaiteko, kentzeko xedea duen bi noranzko bizikletendako ibilbidearen bide markak berriz ezarri dituzte. Biziko 15 begirale ekologikok berriz tindatu dituzte, Mauleko Alsace Lorraine …

Continue reading

Ekintzaileek publizitatearen gainean, “Macron publizitatearekin #iragazkirikgabe” afitxatu dute

Baiona – Osteguna, martxoaren 25a – Baionan, Estatu mailako hainbat herritan bezala, “Stop pub Pays Basque Adour” kolektiboaren ekintzaileek  149 afitxarekin kukutu dituzte hainbat iragarki taula argi uzteko gobernua publizitatearen lobby-en alde ari dela, eta klimaren kontra!  “Résistance à l’Agression Publicitaire” elkarteak, mundu mailako publizitatearen kontrako egunaren karietara1 plantan eman duen mobilizazioaren baitan, ostegun honetan, …

Continue reading