2022a bukatzear den momentoan, heldu den urtea proiektu berrietan eta mobilizazio garrantzitsuetan aberatsa izanen dela ageri da! Klimaren erronkari buru egiteko energiaz ekiten segitzeko inoiz baino deliberatuagoak gira, asmo handiko proiektuak prestatzen ari girelarik oraindanik klimaren eta justizia sozialaren aldeko engaiamenduen maila handia segurtatzeko. Motibazio izigarriarekin bi proiektu enblematikok 2023a argituko dutela ezagutarazten dizut! Gero …
Category: Harrera
Dec 12 2022
Jantokia: klima eta haurren osasunarentzat palanka, mahai-ingurua urtarrilaren 28an, larunbatez, 10:00etatik 12:00etara, eta ondotik janari-mahaia
Duela hainbat hilabete, Hitza Hitz-eko begiraleak jantokietan janari osasuntsu eta ekologikoagoen ukaitearen aldeko kanpaina egiten ari dira. 2020an, 46 Herriko etxek eta Euskal Elkargoak Kolektibitateko jantokietan ekiteko engaiamendua hartu zuten, tokiko menu biologikoekin eta hautu begetarianoarekin. Baina joan den irailean, asteko bazkari begetarianoari dagokionez, 9 jangela ikusi ditugu oraindik legezko gutienekoen azpitik. Gainera, jarraituak diren …
Dec 11 2022
Migratzaileen Nazioarteko Eguna: abenduaren 17an, mobiliza gaitezen
Abenduaren 17an, larunbatez, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren bezperan, Bizi! kolektibo zabal batekin mobilizatzen da migratzaileekiko elkartasunaren alde. Pobreziak, segurtasun ezak, gerlak, klima aldaketaren eraginak, erlijio, etnia, genero, arraza, politika eta kultural arloko jazarpenak, espoliazioak… jendea ihes egitera behartzen dute eta dena uztera migrazio bideetara joateko. Populazio horiendako zinezko traumak, lurralde horiendako lurrikarak eta planetaren orekarentzat nahasmenduak …
Dec 08 2022
Bideo-pantailen bidezko publizitatearen kontrako ekintza: Bizik medio horien bidezko energia xahutzea salatu du eta azken hauen debekatzea eskatzen du
2022ko abenduaren 8 honetan, Klimaren mundu mailako egunaren karietara eta gobernuak aipatzen dituelarik jendartearen eta zerbitzu publikoen %60 hunkituko dituen balizko elektrizitate mozketak Bizik publizitate-panel digital handi bat kukutzeko ekintza burutu du. 11 militantek 6 m²-ko publizitate-pantaila estali dute “Bideozko Publizitatea aski da!” mezuarekin eta “Bideo publizitatea = energia-zentzugabekeria” mezua ager arazi dute. «Arduradun politikoek …
Dec 08 2022
2023an, bat egin Bizirekin eta parte hartu Argiarekin batera, klimaren eta justizia sozialaren alde!
Agur, Argia naiz, Biziko kidea eta, elkarteko beste eragileekin batera, klima nahasmenduaren kontra eta justizia sozialaren alde ekiten dut! Gaur, klimaren mundu eguna da! Eta zuri mintzatzeko aukera da. Larrialdi klimatikoaren aitzinean geldirik ez egotea deliberatua, ene ahotsa eta energia beste ekintzaileenari juntatzea eta ekitea erabaki dut. Klima-nahasmenduaren ondorioak mugatzeko aterabideak badira, eta elkarrekin egoera …
Dec 07 2022
Urtats arratsalde solidarioa, etorkinen sustenguz! 2022ko abenduaren 31n …
2022ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. 4. edizio honen egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, musika eta haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokin iraganen da (Baionako Tonneliers karrikako 23 bis-ean). Ipar Euskal Herria den, “harrera lurraldean” eta “migrazio ibilbidean”, elkarte eta kolektiboek erbesteratu eta migratzaileekin lan egiten dute, …
Dec 03 2022
2022 urtea mobilizazioetan eta aitzinamenduetan aberatsa!
2022. urtea bukatzen ari delarik, aurtengo urtea ere, ukaezina da, ekintzetan eta mobilizazioetan aberatsa izan da! Krisi klimatikoari buruz galdeketa ekintzen, Ipar Euskal Herriaren egiazko metamorfosi ekologikoa has dezaten beren isiltasunetik ateratuz, hautetsiekin elkarrizketa eta aldarrikapen aitzinarazteen, edota klimaren erronkari buru egiteko formakuntzen artean, Biziko militanteak energiaz eta sormenez beterik mobilizatu dira, urtean zehar, krisi …
Dec 01 2022
“Klima Planaren ekintzak abiarazi”, hautetsi eta funtzionarioentzat formakuntza. Abenduaren 9an
Euskal Elkargoak, Klima Plana abiarazi du 2021ean 6 urterentzat. Ezinbesteko tresna da lurraldeko eragileak (udalak, enpresak, elkarteak, herritarrak) klimaren erronkari buru egiteko mobilizatzeko. Bereziki, berotegi-efektuko gasen isurketak eta energia-kontsumoa murrizteko helburuak ezartzen ditu, bai eta energia berriztagarriak ekoizteko ere. Tokiko kolektibitateak, zuzenean eta zeharka, berotegi-efektuko gasen emisioen %50aren erantzule dira.Formatuak diren funtzionario eta hautetsiek parada …
Nov 24 2022
HABITATA IPAR EUSKAL HERRIAN: ESZENAREN GIBELEAN
Azaroaren 24a osteguna, prekaritate energetikoaren kontrako eguna da. Gobernuak etxebizitzen tenperatura 19°C-ra mugatzea eskatzen duenean, oroitarazi behar da etxebizitzen isolamendu txarrarengatik eta bero-galtze handiengatik etxe askok ezin dutela hein hori kausitu. Izan ere, gaizki isolatuak diren 5,2 milioi etxebizitza egiazko iragazki termikoak dira Frantses Estatuan, eta horrek alimaleko eragina badu, biztanleen osasun eta moltsan ez …
Nov 17 2022
Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen Gaualdia: taldearen aurkezpena eta kide berriei harrera!
Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldeak abenduaren 1ean, ostegunez, lagunarteko gaualdia antolatzen du, 19:00etatik 22:00etara Patxokian (*) Egitarauan: taldearen aurkezpena, 2023ko geriza-immigrazio lege egitasmoaren deszifraketa eta bistan dena musikaz inguratutako hurrupaldia! Denak ongi etorriak zarete, beraz, ez duda, etor zaitezte Bizin etorkinekiko elkartasunaz arduratzen den taldearen ezagutzera eta elkarrekin momento hau partekatzera! Klima-aldaketaren eraginez (idorteak, …