Category: Harrera

Zuk ere, lan eginen duzu Alternatiba Herrixkan ?

2010eko urriaren 10ean, igandearekin, Susan George, mugimendu altermundialsteko pertsona famatuenetakoa, Baionara etorriko da egun osoan Alternatiba Herrixkan boluntario gisa gurekin lan egiteko. 10-10-10eko klimaren aldeko nazio arteko mobilizazio Eguna kari antolatua den biharko mundura buruzko trantsizio Herrixka ongi antolatua izan dadin –hura bezala- laguntza ekartzeko prest diren 200 pertsona behar ditugu orotara. 200 boluntario behar …

Continue reading

UMP-ko diputatu eta senadoreek entzun gaituzte!

Erretreten kolektiboak deiturik, 150 pertsonatik gora bildu dira arrabotsa egiteko erretreten erreformaren kentzearen alde. Manifestariak, UMPko senadore eta parlamentariak biltzen diren Iraty bilkura gunerat abian zirelarik, poliziek gelditu dituzte. Bide gainean jarri dira eta oren batez arrabotsa egin, auto trafikoa blokatuz. Bukaeran, kolektiboak jendea mobilizatua egoitera deitu du erreformaren kentzea lortu arte. [:]

Continue reading

UMP-ko diputatu eta senadore, entzunen gaituzue !

UMP-ko diputatu eta senadore, entzunen gaituzue !

Baionan, 2010eko irailaren 21ean AGIRIA UMP-ko diputatu eta senadore, entzunen gaituzue ! Elgarretaratzea irailaren 23an arratsaldean aireportuko bidegurutzean (ordua ondoko egunetan finkatua izanen da) UMP-ko parlamentarien topaketak Miarritzen iraganen dira irailaren 22tik 24ra, Fillon lehen ministro, Hortefeux Barne ministro eta Alliot- Marie justizia ministroen presentziarekin. Irailaren 11ko auto-karabana antolatu ondoren, Euskal Herriko Erretreta kolektiboak langile …

Continue reading

Susan George-k Alternatiba herria babesten du!

Susan George altermundialismoaren pertsona garrantzitsuenetariko bat da. Heren-munduko zorraren kontra eremaiten duen borrokarentzat ezaguna, dozena bat liburu idatzi ditu, hauen artean Le rapport Lugano ; Les stratèges de la faim ; Comment meurt l’autre moitié du monde ; Leurs crises, nos solutions… Bere idatziak hamabost bat hizkuntzetan itzuliak izan dira. Greenpeace International eta Greenpeace France-eko …

Continue reading

2010eko mugikortasunaren astea: BIZI!k autoa garajean uztea gomitatzen zaituzte!

Airearen satsudura, berotegi efetuko gasen isurketa, erregai eta eremu kontsumoa, auto ilerak, arrabotsa, diru gastuak: banako autoak gure bizitzaren kalitatean, gure osagarriaren eta planetaren gan ondorio haundiak ditu. Alta bada, autoaren erabilpena ez da ezin sahiestuzkoa. Garraio molde alternatiboak badira: oinez ibiltzea, txirrindula, autobusa, etab. Mugikortasunaren eta bideko segurtasunaren astearen karietara, irailaren 16tik 22ra, Bizi!k …

Continue reading

Baionan 10/10/10 !

. . .

“60 km erretreta 60 urtetan izaiteko” autokarabanaren arrakasta

Entzun gaituzte ! Baionako MEDEFaren egoitza nagusian, eta ondotik Daniel Poulou UMP deputatuaren permanentzian, Ziburun, eta gero Michèle Alliot-Marie-ren egoitzan, ber hirian, UMPren lokalan Biarritzen eta Didier Borotra Senatore Auzapez zentristaren herriko etxean eta azkenean Baionako herriko etxean, deputatu auzapez den UMPko Jean Grenet-ek atxikitzen duena gaur iragan da, larunbatarekin, irailaren 11an tuta, arrabots, etab. …

Continue reading

Bizi!ren sartzeko lehen koordinazioa

Bizi!-ren sartzea da! Lehen koordinaketa irailaren 8 huntan iragan da Baionan. Bizi !-k 3 ekimen garrantzitsu iragartzen ditu : -Alternatiba herrixkaren antolaketa Baionan, heldu den urriaren 10an (beroketa klimatikoaren kontrako nazioarteko 10-10-10 egunaren kari) : erronka haundiko egitasmoa da, bururaino eremaiteko laguntza beharko dugu : hemendik urriaren 10-erat, Bizi!-ren koordinaketa asteazken guziz bilduko da, 19:00etatik …

Continue reading

Heldu den koordinaketa : 10/10/10 egunaren prestaketa

Bizi!-ren heldu den koordinaketa irailaren 8an asteazkenez iraganen da, Manu Robles Arangiz Fundazioan (deneri irekia). Koordinaketa honen helburu nagusia 10/10/10 egunaren eta bere Alternatiba herrixkaren (trantsizio mundu bat erakutsi nahi duen herrixka) prestatzea da. Alabaina, GKE desberdinek (batez ere 350.org) nazioarteko dei bat luzatu dute planeta osoan 2010ko urriaren 10ean igandean mobilizatzeko, hots 10-10-10ean, berotegi …

Continue reading