Ez da errex auzapez bezala norberaren Herriko Etxean metamorfosi ekologikoari nola hasiera eman jakitea! Euskal Elkargoak bere Klima Planaren hainbat ekintzaren bidez Herriko Etxeen sustengatzeko eta laguntzeko engaiamendua hartzen du. Hona zenbait adibide: Fuel-olio eta gas kontsumoa (eta haiei loturiko fakturak) murrizteko, Euskal Elkargoak nahiantak diren Herriko Etxeentzat berotasun-sareak garatzeko bideragarritasun-azterketak egin ditzake. Euskal Elkargoak …
Category: Alternatives municipales
Oct 11 2022
EUSKAL ELKARGOAN ZER? 👀 Lurraldearen egoera oraino lausoa da.
Climataction plataformak Euskal Elkargoaren klimaren arloko urratsen gardentasuna bermatzen du. Bertan atzemaiten dira 2030. urtearentzat finkatu helburuak eta 2019ko aitzinatzeak zertan ziren. Datu hauek ez dira gaur egunduak izan baina Klima Planaren aitzinatze mailari buruz komunikazioa aitzin ikusia da udazken honetarako. Anartean, 2021eko garapen jasangarriaren txostenean seinale batzu agertzen dira. Euskal Elkargoa trantsizio ekologikoarekin engaiatua …
Oct 11 2022
BEGIRALE BATEN POTRETA 🦔 Dominique IRIGARAY – Zato gurekin!
Zerk animatu zaitu begirale ekologikoa bilakatzera? Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko pario zehatz hori bide ona dela pentsatzeak, arazoekin eta haiei erantzuteko egiten denarekin kontaktuan egonez, ene burua trebatzeko eta gure planeta ederrean modu iraunkorrean bizitzeko molde indibidual eta kolektiboa hausnartzeko. Zer egiten duzu Begirale gisa? Hautetsiekin junta egiten dut etapako puntua egiteko unean, …
Oct 04 2022
Angeluko Brindos etorbidea: Biziren desobedientzia zibileko ekintza, legez kanpoko antolaketa salatzeko.
Astearte honetan, urriaren 4an, goizeko 10:00etan, Biziko 16 militantek Angeluko Brindos etorbidean “Legea bete! Brindos etorbidearen arraberritzeak ingurumen kodeko L228-2 artikulua bete behar du!” margotu dute. Ekintza horrekin argi utzi nahi dute bide hori arraberritzen ari direlarik Españako etorbidearen eta Belay parkearen artean bizikletaz ibiltzeko antolaketarik ez dela aitzinikusia, nahiz eta legeak hori galdatzen duen. …
Sep 16 2022
Mugikortasunaren arloko berri faltsuen kontra, Bizi!, Angeluko auzapezaren laguntzaile
Claude Olive-i bizikletarentzat antolaketarik gabeko legez kanpoko bide arraberritzea planifikatzea leporatzen dioten zurrumurruei bukaera emateko, Biziko militanteek erabaki dute Angeluko auzapezaren ohore ekologista defendatzea eta egia berriz finkatzea, Herriko Etxearen seinaleen imitazioak plantan emanez. Zurrumurru desohoragarria dabil duela zonbait egun Angeluko karriketan barna. Auzapeza, Claude Olive jauna, Brindos etorbidean legea urratuz antolaketa lanak egiteko prestatzen …
Sep 08 2022
Hautetsiendako formakuntza Tokiko ekonomiaren alde ekin euskoaren garapenari esker
Jaun, Andere agurgarriak, Ondasun komunaren bermatzaile eta lurraldeen garapenean eragile garrantzitsu diren tokiko hautetsiek funtsezko zeregina dute lurraldeen garapen proiektu eta trantsizio ekologiko, ekonomiko eta sozialen abiaraztean, garapenean eta iraunkortzean. Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeetako edo Elkargoko hautetsi gisa, auzapez, axuant edo Euskal Elkargoko batzorde bateko kide gisa dituzun funtzioen bitartez, Bihar Institutuak eta Bizik …
Sep 08 2022
Asteazkenean, irailaren 21ean iraganen den Tokiko laborantza eta elikadura biologikoaren alde ekin hautetsiendako formakuntzan izena emateko eta saioari buruz informazioak ukaiteko.
Jaun-andereak, Ipar Euskal Herriko Herriko Etxe edo Hirigune Elkargo mailako hautetsi gisa, edo auzapez edo axuant gisa, edo ere, Herriko Etxe edo Hirigune Elkargo mailako lantalde kide gisa, Bihar Institutuak eta Bizik proposatzen duten Tokiko laborantza eta elikadura biologikoaren alde ekin formakuntza zuentzat da. Alabaina, zure agintaldiak antolaketa eta laborantza hunkitzen baditu, Euskal Herriko Laborantza …
Jul 06 2022
Metamorfosi ekologikoa: Bizi! eta Bihar-ek Ipar Euskal Herriko hautetsiendako formakuntza saioak plantan eman dituzte
Ipar Euskal Herriko 880 hautetsik sinatu dute Bizik proposaturiko Metamorfosi Ekologikoaren Ituna joan diren Herriko Etxe eta Elkargo mailako hauteskundeetan. Hautetsi boluntaristak beren agintaldian laguntzeko eta beren hainbat galderei erantzuteko, Bizik formakuntza ziklo bat abiaraztea erabaki du, eta horretarako adituek, lekuko handiek eta baita Ipar Euskal Herrian engaiatuak diren eragileek ere parte hartuko dute. Hasieran …
Jul 05 2022
Metamorfosi ekologikoa: Bizik hautetsiekin hitzordua finkatzen du kargualdi erdian
Kargualdiak 2 urte dituelarik eta 1. jarraipen txostena argitaratua izan ondoan, Bizik hitzordua finkatzen die Herriko Etxeetako eta Euskal Elkargoko hautetsiei Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 2. Txostenaren argitaratzearentzat, 2023ko ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunaren karietara. Elkarteak, Herriko Etxeei eta Euskal Elkargoari lurraldearen metamorfosi ekologikoan osoki inplikatzeko deia luzatzen die eta horren …
May 03 2022
SAR HITZA – Begirale ekologikoen 3. kazeta!
Herriko Etxeen eta Elkargoaren agintaldiak urte bat pasa iragan duelarik, Biziko Begiraleek joan den azaroan argitaratu dute Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko 1. txostena: Herri Elkargoak eta Herriko Etxeen gehiengo handiak ez dute hasi heldu diren aldaketa edo nahasmenduei egokitua den habitat bideragarri edo bizigarria bermatzeko beharrezkoa den metamorfosia. Segituak diren 56 Herriko …