Category: Alternatives municipales

Herri Hauteskundeak 2020: Bizik hautagai diren zerrendak Metamorfosi ekologikoaren Itunaren izenpetzerat eta lehen 43 izenpetzaileen juntatzerat gomitatzen ditu

Larunbat honetan, otsailaren 22an, Herri Hauteskundeak aintzin iragan den azken Elkargoaren Kontseiluaren karietara, Biziko 6 ekintzaile etorri dira Euskal Elkargoko hautetsien eta datorren Herri hauteskundeetako hautagaien  topatzera, eta trantsizio ekologikoaren arloan, engaiamendu handinahien hartzerat gomitatu dituzte.  Mugimendu ekologistaren kideek deitu dituzte Herri hauteskundeetarat aurkezten diren zerrendak Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren izenpetzerat lehen …

Continue reading

Martxoaren 2tik 7rat, martxa herritar handi bat Iparraldean zehar lurraldearen metamorfosi ekologikoaren alde!

2020ko Herrietako hauteskundeen bezperan, astelehena, martxoaren 2tik, larunbata, martxoaren 7ra, herritar martxa handia abiatuko da Mauletik Baionara, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren Ituna sustengatzeko. Martxa manifestazio batekin bururatuko da martxoaren 7an, larunbatarekin, 15:00etan Baionan. Parte hartu Martxa handian! Klimaren erronka altxatzeko eta hautetsiengan presioa egiteko herritarren mobilizazioa beharrezkoa da! 6 egunetako ibilaldiaren prestakuntza eta sentsibilizazio kanpaina osoa …

Continue reading

Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetzeko gomita

(Bideoa: 2020eko Ituna, Baxe-Nafarroko  Herri guzietan) Baxe-Nafarroko  herri-hauteskundeetan aurkezten zareten andere, jaun zerrendaburuak. 2020ko herriko hauteskundeei begira, Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna izenpetzeko proposamena luzatzen dizugu plazer handiz. Itun horrek zazpi alorretan banatuak diren engaiamenduak biltzen ditu eta, gure gizartearen aldaketak zalutzeko herrietako eta Elkargoko hautetsi gisa ezinbestekoak izanen zaizkizuen hainbat tresna eskura ezartzen …

Continue reading

2020ko Herrietako hauteskundeak: Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna

Herrietako hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, mobilizatzen gira Ipar Euskal Herrian hautagai izanen diren zerrendek trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendu anbiziotsuak har ditzaten aitzinean emaiten dugun metamorfosiaren aldeko Itunari esker. Gaur desafio handi bat botatzen dugu: astelehenean, abenduaren 3an, COP25aren hasiera aitzin, guttienez 2500 izenpetze biltzea, Herriko Etxeetako hauteskundeen karietara aurkeztuko diren zerrendei, ekologiaren eta klimaren …

Continue reading