ELA sindikatuak (Hego Euskal Herrian gehiengoa duenak) eta Bizi!k, Iparraldeko mugimendu altermundialistak, elgarrekin erantzun bateratu bat eman dute Bilbon eta Baionan astearte honetan, ekainaren 5an, ekonomia berdearen kontra, ingurumen justiziaren alde, biziaren merkantzi bilakaraztearen kontra eta ondasun amankomunen defentsaren alde. ELA sindikatuko 300 arduradunek Bilbon deshazkundeari, elikagai burujabetzari eta aldaketa klimatikoaren borrokatzeari buruz formakuntza bat …
Category: Groupes thématiques
Jun 02 2012
Hitzaldi publikoa « Natura ez da salgai: kapitalismo berdearen lanjerrak »
Hitzaldi publikoa: « Natura ez da salgai: kapitalismo berdearen lanjerrak » Ekainaren 5an, Baionan arratseko 20H00etan (Paul-Bert plazako IUTan) : Hizlariak : –Geneviève Azam, ATTACeko kontseilu zientifikokoa, –Ainhara Plazaola, ELA sindikatuko ingurumen-sailekoa, –Barth Camedescasse, Bizi !-ko koordinaketakoa. Ekonomia berdea goraipatua da. Ekainaren 20tik 22rainoko Rio+20 Lurraren gailurrak aterabide berri gisatzat aurkeztu nahiko luke …
May 10 2012
Zaborrak zalantzan
Zaborrak zalantzan, edo planeta jankatzen duen sistema kapitalista eta produktibistaren ezin konponduzko arazoa 2011. urtean, Bizi!-k bere hausnarketen ardatzetan barneratu zuen hondakinen problematika. Alabainan, hondakinen kudeantzazko politika gutietsia da erabakitzaile eta publiko zabalarengandik, honek interes guti eragiten baitu. Alta, zaborraren gaia hurbil hurbiletik lotua da gainkontsumitzen duten gure jendarteko bizimoduei. Gainera, zaborra gure antolakuntza …
May 10 2012
Zero Waste Europe-ren biltzarra Donostian: egitaraua
Datozen egunak ez dira nolanahikoak izanen. Europako Zero Zabor mugimenduak Gipuzkoa hautatu du bere urteko kongresua egiteko. Gipuzkoa Zero Zabor-ek dion bezala “Ohore bat da Europa Zero Waste mugimenduko kideak gure artean edukitzea. Seguru gaude beraiengandik asko ikasiko dugula egunotan.” Hara topaketa hortan parte hartu nahi dutenentzat Zero Waste Europe mugimenduak Donostian maiatzaren …
May 01 2012
Sarkozyren aurkako maiatzaren 1a Baionan
Astearte honetan Baionan, Bizi!-k 550 pertsona bildu ditu «Sarkozy Kanpora!» banderola baten gibelean maiatzaren 1eko ohiko manifestaldiaren karietara. Batukadek alaiturik eta gazte andana eder batez osatu Bizi!ren desfileak besteak beste ondoko gaiak defenditu ditu: lan denboraren murrizketa, onartu gehienezko soldata, aberastasunen partekatzea produkzioaren emendatzearen ordez, larritasun ekologikoa eta justizia soziala, baita ere nuklearra eta AHT-ren …
Apr 28 2012
Bizi!k «Sarkozy kanpora» manifestaldira deitzen du Maiatzaren Leheneko, goizeko 11etan, Baionan
Bizi!ren beste bi militante deituak dira Baionako komisaldegira, astelehena, apirilaren 30 honetarik goiti, “Estatu buruari iraina” inkestaren karietara. Klika behereko ikonoaren gainean “Un Premier Mai pour tourner la page” deiaren deskargatzeko: Bizi!k parte hartuko du Baionako Maiatzaren Leheneko ohizko manifestaldian, «Sarkozy Kanpora!» desfile animatu, aldarrikatzaile, besta giroko eta koloretsu baten bidez. …
Feb 05 2012
Txirrindulari buruzko politika Miarritzen: oztopo bat gainditu da
Miarritzek luzaz txirrindulari ateak hetsi dizkio. 2011ko urtearen bukaeran 3 hilabeteko kanpaina eraman ondoren, eredugarria izan den herritar mobilizazio batek lortu du untsa errotua zen oztopo baten gainditzea. Miarritzeko Autoaren Saloinan ekintza, biztanleenganako informazio kanpaina, Bizi! Kleta kanpaina, non, abenduaren 3an, Aldaketa Klimatikoari buruzko Durban-eko Gailurraren karietara, sinbolikoki txirrindula bat eskainia izan den Miarritzeko auzapezari: …

















