Category: Groupes thématiques

Maiatzaren Leheneko Manifestaldia Baionan: Enplegu klimatikoen alde desfile haundi bat

Bizi! euskal mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 300 pertsonatik goitik desfilatu dute enplegu sortzaile den politika klimatiko baten aldarrikatzeko, Baionako karriketan gaindi1 100 pertsona baino gehiago bildu dituen Maiatzaren Leheneko ohiko manifestaldiaren barnean talde jendetsuena osatuz. Bizi!–ren desfilea, kolorez betea eta musikaz alaitua zen. Galera batean eraldatua zen kamioi batek hasiera emaiten zion jende lerroari. Galeran …

Continue reading

10 000 enplegu klimatikoen aldeko manifa eta besta Maiatzaren 1an Baionan

Ostiralean, maiatzaren 1an, Baionan, 10:30n (Hitzordua, San-Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltoki aldean) Minutu bateko bideoa hemen: [youtube http://www.youtube.com/watch?v=keAiL2yxxk0] Bizi!k maiatzaren lehenean, ostiralarekin, Baionan antolatzen du desfile alai eta aldarrikatzaile bat. Bertan azpimarratua izanen dira Ipar Euskal Herrian politika klimatiko zehatz batek sortzen ahal lituzken 10 000 enplegu klimatikoak eta enplegu horien sortzea ahalbidetuko duten beharrezko neurriak …

Continue reading

Bihar, 10 000 enplegu klimatiko Iparraldean

Zentral nuklearrak, Ikea, bide garraioak, AHTaren bide berria edo «Notre Dame Des Landes» aireportua, 2X2 bideak, Genetikoki Eraldatutako Organismoak, Lacaune ardiekilako lantegiak edota 1000 behitako etxaldeak, hots erregularki inposatu nahi dizkiguten katastrofe sozial edo ingurumen-hondamendiak, horiek guziak beti molde berean erakutsiak dira, hau da «Enpleguarendako ona da». 40 urtez hazkundearen sineskeriak, produktibismoaren aldeko lasterketa eroak, …

Continue reading

HSBC afera: Bizi!-ko militanteak Florent Compain, Thomas Coutrot, Vincent Drezet eta Patrick Viveret-i buruz galdezkatuak

Astearte honetan, martxoaren 31an, goizeko 9:30tan, Bizi!ko 2 militante, Txetx Etcheverry eta Sabrina Ravetta entzunak izan dira Baionako polizia etxean, « lagin biologiko hartzearen errefusatzea »-ren gatik, Baionako HSBC bankuaren egoitzan ebatsiak izan diren 8 alkien haritik idekia izan den «taldean eginiko ohointza» baten karietara eramana den inkestan. Berriz ere militanteek ez dute deus delkaratu poliziari, beren …

Continue reading

HSBC afera: Bizi-ko 2 militante berriz ere deituak komisaldegira martxoaren 31an asteart honetan

Poliziak ATTAC-Frantzia eta Amis de la Terre-en lehendakariak entzun nahi ditu « material ebatsia atxikitzeagatik »   Txetx Etcheverry eta Sabrina Ravetta, Bizi-ren militanteak Baionako komisaldegira deituak dira berriz ere martxoaren 31an asteart honetan 9:30tan. Aldi huntan « lagin biologikoen kentzea errefusatzeagatik » entzunak izanen dira, Baionako HSBC bankuan « taldean ebatsi » 8 jarlekuen ekintzaren ondotik ideki den inkestaren kari …

Continue reading

Zero Zabor gauzatzen: Gipuzkoan bisita gidatu berri bat

Larunbata honetan, martxoaren 28an, Bizi!k antolatzen du bisita gidatu berri bat (1), 730 000 biztanle dituen Gipuzkoako probintzian Baionatik 45 minututan. Bisita idekia izanen da Gipuzkoan plantan emanak diren hondarkinen biltzeko eta tratatzeko molde berritzaileak ezagutu nahi dituzten pertsona guziei. Orendain, Berastegi, Usurbil eta Tolosa bezalako herrien esperientzietatik, hots 200 eta 20 000 biztanleko herri …

Continue reading

HSBC afera: Bizi!ko 7 militante deituak dira asteartean, martxoaren 17an Elkartasun elgarretaratzea, asteartean, 9:00etan HSBC aitzinean

  Bizi!ko 7 militante deituak dira astearte honetan martxoaren 17an goizeko 9:30tan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz.     Barth, Jon, Mattin, Nicole, Txetx, Sabrina, Yannick  -denak Bizi!-ren Koordinaketako kideak- entzunak izanen dira «taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta batean».     Bizi!k poliziara deituak diren aktibista horiei elkartasuna adierazi …

Continue reading

Bizi!-k jarlekuak ez dizkio itzuliko HSBC bankuari

Txetx Etcheverry, Bizi!-ren koordinaketaren kidea komisaldegiko manamendura agertu da goiz huntan. « Taldean egin ohointza »gatik ideki inkestaren kari antolatua zen entzunaldi hori, Bizi!-k Baionako HSBC bankuko agentziatik 8 jarleku hartu baititu. Komisaldegira sartu baino lehen, Txetx-ek adierazpen laburrak egin dizkio prentsari, ATTAC France eta Basta-k argitaratu duten « le Livre noir des banques » …

Continue reading

Taldean eginiko ohointzarentzat inkesta

Bizi! elkartearen lehendakaria deitua izan da (entzute libre batetara) astearte honetan otsailaren 17an goizeko 9:00etan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz. Zerga ihesa ahalbidetzen duen sistema erraldoi bat eta diru zikinaren zuritzea antolatzen duen HSBC bankuaren aurka protestatzeko, HSBC-ren Baionako agentzian bahituak izan diren altzarien ondorioz, inkesta bat idekia izan da. …

Continue reading

Zerga ihesa: Bizi!k Baionako HSBC bankuaren agentzian altzari bahikuntza bat egindu

Ostegun honetan, otsailaren 12an, 14:30tan, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 17 kidek HSBC bankuaren Baionako Thiers karrikako agentziako hainbat alki hartu dituzte eta beren mugimenduaren egoitzan ezarri dituzte. Gunetik atera aintzin (inguruetako publikoaren eta ondoko xantier bateko langileen txaloek lagundurik), militanteek bankuko arduradun bati Attac eta Bastamag (*)-ek argitaratu berria duten «Livre noir des banques» («Bankuen …

Continue reading