Category: Groupes thématiques

Zero Zabor zintzur bustitze eta kilikatzea….erraz erraza!

Hitzordua finkatua da Irailaren 23an Zero Zabor Helburu ekitaldiarentzat. Ekitaldi hori buruatuko da zero zabor zintzur bustitze & kilikatze partekatu batekin! Lagun giroko momento hori parada ona izanen da zero zabor praktika horiei buruz ideia eta esperientzien trukatzeko! Zonbait ideia zero zabor aldi horren kausitzeko : ekar zerbait ona, gainestalkirik gabe, gogoz egina tokiko ekoizpenekin! Hara …

Continue reading

Plastikozko zakuen munduari azken agurra

Zero zabor helburu Larunbatean, irailaren 23an, 20 Cordeliers karrikan, Baionan 17:00 Hondakinak agerian 18:00 Plastikozko zakuen amaiera, legea hasi da… 18:30 … eta gu ere! 19:00 Zero zabor zintzur bustitze/kilikatzea Facebook Ozd-zzh

Bizi!k Uramap.net-en gomita berezia luzatzen du

Ozeanoen nazioarteko eguna & Uramap kolektiboaren sortzearen urteburua Ekainaren 8a, ostegunarekin, 17:30etarik 19:00ak arte Hunkiak diren eragile guziak (hautetsiak, osasun arduradunak, elkarteak eta edozein herritar) prentsaurreko publiko batean parte hartzera gomitatuak dira Biziren egoitzan, Cordeliers karrika, 22, 64100 BAIONA   Bizi ! www.uramap.net webgunea garatu duten 5 elkarteetarik bat da (*). Sortu denetik, “kutsaduren mapa …

Continue reading

Trump climate killer !

Han eta hemen, ez dugu amore emanen! AEBek baieztatu berri dute Pariseko Hitzarmenaren ukapena. Erabaki honek, bere kargu hartzearen ondoren Dolnald Trumpek harturiko neurriek – klimaren aurkako zinezko krimenak – marrazten zuten politika ofizializatu baizik ez du egiten. Adierazgailu guziak zona gorrian daudelarik, eta Pariseko Hitzarmenaren ahultasunek – edukien eskastasuna eta hitzarturikoa bete ezean zigor …

Continue reading

Luro : denak Izpurarat hurbileko zerbitzuen zerratzearen kontra!

Luro : hurbileko zerbitzu guttiago, joan-jin gehiago Bizi! Barnekaldek bere kide eta laguntzaile guziak deitzen ditu larunbata honetan, ekainaren 3an, arratsaldeko 15:00etan Izpuran (Bricomarché parean) eginen den mobilizazioan parte hartzerat hurbileko zerbitzuen zerratzearen kontra eta bertokiratzearen alde! 21 auzapezek osaturiko kolektibo bat, Izpurakoa barne, mobilizatzen da handitze obretan den Luro fundazioko eguneko kirurgiaren edo egonaldi laburreko …

Continue reading

Maiatzaren Lehena Baionan : Desfile koloretsua, faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra

Kasik 600 pertsonek osatu duten jende lerro koloretsu batean, euripean, desfilatu dute «faxismoaren eta diruaren erreinuaren kontra» Bizi! mugimendu altermundialistak deiturik, Baionako karriketan Maiatzaren Leheneko usaiako desfilearen karietara. Kolore biziekin jantziak ziren manifestariek tindaturiko maskarak edo kolorezko oihal zati luze batzu zeramatzaten. Jende lerro bereziki dinamikoak arrazismoaren, faxismoaren eta kapitalismoaren kontrako kolore guzien batasuna irudikatzen …

Continue reading

Panama Papers-en urteburua ospatzeko, Bizi!k BNPa berriz beztitzen du

Astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, Bizi !ren 25 militantek osoki kukutu dute Donibane Lohitzuneko BNP-ren agentzia bat 468 afitxen bidez, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara. Ekintza hori burutua izan da aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la Terre-eko lehendakaria den bigarren Aulki Bahitzailearen epailearen aitzinean agertzearen …

Continue reading

Panama Papers-en urteburuko, apirilaren 3ko, ekintzarako Deia

Bizi!k deitzen du BNP Paribas helburutzat duen ekintza berri baten burutzerat, astelehenean, apirilaren 3an, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara. Ekintza hori burutua izanen da zerga ihesa den bidegabekeriaren kontrako Elkartasunen Deiari ekarriko den erantzun bat bezala, eta aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la …

Continue reading

Martxoaren 25a: Mundu mailako Pubaren kontrako Eguna!

Antzinarotik publizitatea bada. Monarkiaren bukaerarekin pentsamenduak askatzen dira eta molde libreagoan adierazten. Askatasun adierazpenak eta inprimategietako tekniken hobetzeak prentsaren indartzea ahalbidetzen du, baina laster kazetak publizitaeaz kutsatuak dira. Momento horretarik landa publizitatea ez da gehiago informazio iturri bat, baina saltzeko molde bat. Marketing-aren hasiera da. 3 hamarkada ospetsuen garaian eroste ahalmena haundituz joan da eta …

Continue reading

Ekintzaren bideoa